Txorientzako ganbela tetrabrik bat birziklatuz







Kaixo berriro!



Gaurko honetan, txikiekin egiteko birziklai lan polit bat ekartzen dizuegu.

Gure etxeko lehio edo balkoietan jartzeko txorientzako ganbela bat  egingo dugu erabilitako tetrabrik bat erabiliz.

Erraz egiten den lan bat da, eta umeekin birziklaia eta naturarekiko maitasuna lantzeko aproposa iruditzen zaiguna.

Ikus ditzagun zeintzuk diren erabili ditugun material sorta:











Tetrabrik-a. Barrutik ondo garbituta.
Erregela, arkatza eta goraizak.
Margoa. Bakoitzaren gustuen arabera. Kolore bakarra edo kolore desberdin asko .
Pintzela.
Makiltxoa. Izozki batena edo eskulanetarako erabiltzen den horietako bat.




Lanarekin hastera goaz:










Tetabrika hartu, eta aurreko aldean, arkatza eta erregelaren laguntzarekin leiho handi bat markatuko dugu.  Guk alboetan zentimetro bat markatu dugu, eta goikaldean eta behealdean bi zentimetro.










Kontu handiz eta goraizen laguntzarekin, markatu degun lehio handi hori moztuko degu.
Guk pauso hau alde bakarrean egin dugu, leiho bakar bat eginez, gure leihoan haize handia ematen duelako eta gainbelak babes gehio eman dezan.
Ala ere zuek brikari leiho gehiago egin nahi badiozue egin iezaiozue lasai askoan.










Makiltxoa erdibitu, lehioaren azpian mozketa txiki bat egin, makiltxoari kola apur bat eman eta mozketaren barruan sartuko dugu.
Leiho gehiago egin badizkiogu , guztien azpian makilatxo puska bana jarriko dizkiogu.











Kolorearen garaia iritsi da. Guk urdinez margotu egin dugu, genuen kolorea delako. Baina kolore desberdinak erabili daitezke, edo kolore bakarra, edo nahi dugun eran margotu daiteke. Bakoitzaren gustuen arabera edo etxean daukaguna erabiliz.











Eta behin margoa lehortu egin denean gure leiho edo balkoian ipintzeko prest izango dugu, barruan haziak edo txori janaria sartu ondoren.
Guk, gurea honezkero leihoan jarri egin dugu.
Animatu zuek ere, zuena egitera!


Ba hau izan da dena gaurkoz.

Hurren arte!




Eskuko poltsa zumezko mahai-zapi bat erabiliz







Kaixo berriro!


Gaurkoan, La tienda del Botón-ek bidalitako botoiekin egindako hirugarren lana zuekin partekatzera nator.

Aspaldi pentsatuta neukan eskuko poltsa bat egin behar nuela, eta zumezko mahai-zapi polit bat erosita neukan horretarako, baina,  zerbait falta zitzaidalakoan ez nitzan egitera animatzen.

Erronkarako botoi hauek iristean, argi ikusi nuen, adar botoietako bat gorrde egin behar nuela nire eskuko poltsa behingoz egiteko. Hau bai zan falta zitzaidan pieza.

Pentsatu eta egin. Egia esan oso azkar egiten den lana da, eta ordutxo baten gutxi gora behera bukatua nuen nire eskuko poltsa berria.


Ikusi ditzagun behar izan ditudan material guztiak:










Zumezko mahai-zapia.
Adar botoia.
Goma elastikoa. Nik koleta jasotzeko erabiltzen den horietako bat erabili egin dut.
Haria, orratza eta goraizak.




Goazen orain pausoz pausozkoarekin:










Lehenengo egin dudana, mahai zapia hirutan tolestu, nire gustuko tamainako poltsa lortzeko.
Gorputza izango dena osatzeko bi alde, eta hirugarren bat, goiko solapa edo tapa egiteko, alegia.











Orain josketa momentua. Lehenengo gorputzaren albo bat josiko dugu. Josketa lanak errazagoak izan daitezen haria mahai-zapiaren azpilduratik pasako dugu.










Ondoren, beste alboarekin gauza bera egingo dugu. Eta horrela momentu batean eskuko-poltsaren gorputza bukatua izango dugu.










Orain botoiaren txanda iritsi da. Pentsatuko zenuten bezala, poltsa ixteko erabiliko dugu, nahiz eta apaingarri bezala ere funtzionatzen duen.
Goiko solaparen erdian gutxi gora behera jarri, eta bertan josiko dugu.










Gomaren txanda iritxi da. Botoiaren gainetik pasako degu eta poltsaren azpiko aldean dagokion puntuan jarri eta josiko degu.
Nik goma, erdiko bi puntuetatik josi eta osoa utzi dut, gero doblean erabiliko bai dut poltsa ixteko.









Bukatu dugu. Orain poltsa gure gauzekin bete eta ahal dugunean kalera irten eta erabili besterik ez zaigu geratzen.







Ba hauxe izan da nire hirugarren proiektua #yomequedoencasaconlatiendadelboton erronkarako. Espero dut zuen gustukoa izango dela.

Besterik ez gaurkoz.

Hurren arte!


Paketatze Polita komuneko paperarekin







Kaio berriro!!


Iritsi da hilabete honetako #paketatzepolita- ren eguna. Eta gaurkoan, berrogeialdi honen hasierako egunetan ain modan jarri zan material batekin egindako paketatzea eskatu zigun Patypeando-ko Patrik. Komuneko papera alegia.

Ez da batere erraza izan material hau erabiliz, paketatze bat bururatzea. Ala ere buruari buelta nahiko eman ondoren, konplementu bezala erabiltzea erabaki genuen.

Beti bezala paketatze erraz bat egin nahi genuen, etxean daukagun gauzak erabiliz , eta hau izan da guri bururatu egin zaiguna.



Hauek izan dira erabili ditugun material sorta:










Komuneko papera.
Aldizkari papera
Haria. Gure kasuan kolore beltzaduna.
Zeloa.




Orain pausoz-pausozkoa, oso erraza, ikusi:











Lehenengo egingo duguna , oparia aldizkari paperean biltzea izango da.  Argazkietan ikusten duzuen bezala gure kasuan liburu bat.(Oso liburu gomendagarria guk oparitu behar dugun hau interesatzen bazaizue ere)









Ondoren komuneko paper tira luze bat hartu eta aldizkari paperaren gainetik pasako degu erdi aldera gutxi gora bera, eta zeloaren laguntzaz itsatsiko degu.
Gainetik hari puska luze bat hartu eta komuneko paperaren gainetik buelta batzuk eman eta gaineko aldean korapilatuko dugu.










Paketatzea , berez, bukatua legoke, baina guri zerbait falta zitzaiola iruditu eta beste egunean hemen kontatu genizuen komuneko paperezko lorea jartzea bururatu zitzaigun.
Beste aukera polit bat eskuz egindako txarteltxo bat hariaren azpian sartzea ere izango litzateke.









Ba hau izan da gure proposamena , hilabete honetako #paketatzepolita erronkan parte hartzeko.

Handik pasatzera  gonbidatzen zaituztet beste proposamen guztiak ikustera, eta gurea gustukoa baduzue, gure alde bozkatzera.


Besterik ez gaurkoz.

Hurren arte!



Botoiekin egidako eraztunak






Kaixo berriro!!


Hementxe nago  La tienda del Botón dendak  atolatzen duen #quedateencasaconlatiendadelboton erronkaren bigarrengo proposamenarekin.

Lehenengoa, eraztun-euskarri bat izan zen (hemen klikatuz ikus dezakezue), eta bigarrengo proposamen honetan beraiek bidalitako botoiak erabiliaz eraztun batzuk sortu egin ditut.

Oso era errazean sortutako eraztunak dira, nik beraiek bidalitako egurrezko botoiak erabili egin ditut, baina bakoitzaren gustuen araberako botoiak ere erabili daitezke horrelako eraztunak egiteko.


Ikus dezagun behar diren materialak:









Botoiak, noski. Hiru botoi ertain eta hiru botoi txiki. Egurrezko hauek ikaragarri politak dira.
Koloretako hari desberdinak eta orratza.
Eraztun oinarriak. Nik hauek aspaldi auzoko bazar batean oso merke erositakoak dira.
Kola beroko pistola.




Goazen orain, pausoz-pausozkoarekin:









Lehenengo egingo duguna, botoiak antolatzea izango da. Nik binaka jarri ditut eta hiru konbinazio desberdinetan prestatu ditut.









Orain, eraztun bakoitza osatuko duten botoiak beraien artean josiko ditugu. Horretarako, eraztun bakoitza kolore desberdineko hariak erabiliaz.










Eta azkenik, kola beroarekin, eraztun oinarrietara itsatsiko ditugu. Listo. Bukatuak dauzkagu.
Erraza, ezta?!.







Beste proposamen bat daukat buruan dantzan gelditzen zaizkidan botoiekin egiteko, baina hori, hurrengo batean kontatuko dizuet beti ere ondo ateratze bazait, noski.


Agurtu baino lehen La Tienda del Boton-en instagrametik pasatzera gonbidatzen zaituztet erronkara aurkeztu diren proposamen guztiak ezagutzeko.

Besterik ez gaurkoz.


Hurren arte!


Maiatzak 2020-ko egutegia






Kaixo berriro!!



Gaurkoan sartu-irten azkar bat egiten dut soilik, zuekin datorren hilabeteko egutegia partekatzeko.
Urte honetako guztiak bezala txuri beltzean egina dago, zuek nahi izan ezkero koloreztatu dezazuen.

Honelaxe geratu egin da, ikusi:











Zuen gustukoa bada, badakizue, hemen azpian dagoen deskarga botoian klikatuz zuena izango da.
Klikatu eta gero beste leiho bat irekiko zaizue eta bertatik deskarga ahal izango duzue .






https://bit.ly/2S9uG3R





Mugikorrerako bertsioa ere egin dut:











Honekin ere, gauza bera. Azpiko botoian klikatuz zuena izango da. Mugikorrean eramateko pentsatuta dago, baina inprima daiteke ere.





https://bit.ly/3bKNZrL






Eta badakizue, zuen sareetan partekatu nahi baduzue egutegi hau jende gehiagorengana iritsi dadin, asko eskertuko ditzuet.

Hau da ba, dena gaurkoz.

Hurren arte!


Botoiekin egindako eraztun-euskarria







Kaixo berriro!


Zer moduz ari zarete berrogeialdia eramaten? Espero dut den denak osasunez ahalik eta hoberen egongo zaretela.

Honezkero askok, ogia, gozoak eta abar egingo zenituzten, ezta?. Edo iternetetik dabililtzan ekimen eta erronka ugarienetako baten parte hartu izan dezue...
Ba nik, sormena astintzeko batean parte hartzen ari naiz eta zuekin partekatuko dut piskanaka.

Gauza da #etxeangerazaitez lelopean, La tienda del Botón dendak #quedateencasaconlatiendadelboton erronka sortu egin duela. Bertan, beraiek bidalitako botoiak erabiliaz zerbait original edo desberdina sortu egitera gonbidatzen zigula.
Eta sorkuntza erronkak asko atsegin ditudanez, ba ausartu nitzan honetan aurkeztera.

Begira, hauek dira beraiek bidalitako botoi sorta ederra:










Eta gaur botoi hauekin bururatu egin zaidan lehenengo ideia erakutsiko dizuet..

Adar forma duten botoi eder hauek ikusi nituen momentuan bertan, etorri zitzaidan burura gaur zuekin partekatzen dudan lana. Eraztun-euskarria alegia.


Hauek dira erabili egin ditudan materialak:












Botoiak, noski. Hauek dira lan hauen protagonista printzipalak. Irudian ikuste dezakezuenez adar itxura duen botoia eta botoi borobil nakaratu handietako bat erabili ditut.
Atun lata bat. Ondo garbia.
Washi tapea
Kola beroko pistola.




Goazen orain eraztun-euskarria egiteko pausoz-pausozkoarekin:











Lehenengo egin dudan gauza, atun lata washi tapea erabiliz forratu edao estaltzea izan da.
Lehenengo inguru guztia eta goiko partea azkenerako utziaz.










Botoien txanda, orain.
Kola beroaren laguntzaz, lehenengo, botoi borobila itsatsi egin dut lataren gainean.
Ondo itsatsia dagoenean, gauza bera egin dut adar itxurako botoiarekin.











Prest, badugu gure eraztun-euskarria egina.
Orain gure eraztunak bertan ipintzea besterik ez zaigu geratzen.

Ze iruditzen zaizue ideia? Amaren eguneko opari polita izan daitekeela bururatzen ari zait, ez duzue uste?.











Ba hau izan da dena gaurkoz, laster geratzen zaizkidan botoiekin egindako beste ideia pare bat erakutsiko dizuet. Bitartean La tienda del Botón-etik pasa zaitezkete  daukaten aukera guztia ikusteko, baita beraien instagrameko perfiletik @latiendadelboton, aurkeztuko diren proposamen guztiak ikustera.


Hurren arte!




Koloreztatzeko orri-markagailuak







Kaixo berriro!!



Gaurkoan beste inprimagarri bat zuekin partekatzera nator.

Egun hauetan gauza gehio egiteko denbora izaten ari garenez,  diseinuko programekin jolasean ibiltzeko aprobetxatzen ari naiz. Eta Liburuaren Eguna ain gertu daukagunez orri-markagailu batzuk prestatzea bururatu egin zait.

Aurtengo hauek, bakoitzak bere gustuen arabera koloreztatzeko prestatu ditut, horrela gure txikiek edo gu geuk, tarte batez entretenituagoak egon gaitezen.










Hiru modelo desberdin egin ditut , eta hirurak horri berdinean datoz. Zuen gustukoak badira, beherago utziko dudan deskarga botoian klilatuz zuenak izango dira.
Gero , badakizue, moztu eta koloreztatu zuek nahi duzuen bezala eta erabiltzeko prest izango dituzue.

Plasifikatu nahi badituzue, etxean ere egin dezakezue, HEMEN klikatuz, hori nola egin azaltzen dizuedan post-era joango zarete zuzenean.

Eta  joan de urteko horri-markagailuak ikusi eta deskargatu nahi baduzue HEMEN klikatuz , zuzenean joago zarete ere.



Ba esandakoa, hemen azpian uzten dizuet aurtengo koloreztatzeko markagailuak hobeto ikusteko irudia, eta azpian hauek lortzeko deskarga botoia.











https://bit.ly/3aiIiQn




Zuen gustukoak badira, zuen sareetan edo lagunekin partekatzen badituzue, hobeto..
Eta nola geratu zaizkizuen erakutsi nahi baduzue eta etiketatzen badiguzue, asko eskertuko dizuet.

Ba besterik, ez gaurkoz.

Asko zaindu zaitezte egun hauetan.

Hurren arte!