Kaixo berriro!!
Hementxe gaude bueltan, eta oraingoan pentsatuta genuena baino egun bat lehenago.
Hau honela izan da, guk estima handia diogun erronka bat itzuli egin delako, eta bertara garaiz iristeko, gure ohiko bihurtzen ari den publikatzeko eguna (astelehena) aurreratu egin degu.
Ba hori, guri hain beste gustatzen zaigun Paketatze Polita itzuli egin dela.
Gure lagun Patypeando-ko Patryk, erronkari bueltatxo bat eman eta berriro martxan jartzea bururatu zaio eta gu, inolako dudarik gabe, berriro ere bertan parte hartzea erabaki degu.
Oraingo etapa honetan paketatze politak egiten jarraituko degu, baina berak materialak proposatu beharrean, bildu egin behar diren gauzak proposatuko dizkigu.
Etapa berrian bildu beharreko lehenengo gauza boligrafoak izan dira, eta hau gure proposamena:
Guk kutxa polit bat sortu degu boligrafoak biltzeko eta hauek dira erabili egin ditugun materialak....
Kartulina karratu bat, edozein kolore eta marrazkiduna, bakoitzaren gustuen arabera...
Erregela, kola goraizak eta arkatz bat.
Gutxi eta eskura erraz izan ditzakegunak.
Hasi gaitezen....
Lehenengo kutxaren forma kartulinan markatu egin beharko degu. Horretarako erregela hartu eta kartulinaren lau aldetan marra bat egingo degu irudietan ikusten den bezalaxe. Kontuan hartu behar den gauza bakarra, erdian geratzen zaigun karratuan, gure boligrafoak sartzen direla da.
Orain aldeetako bat, goian daukan markaraino tolestuko degu eta tolesdura ere markatuko degu arkatzarekin.
Beste aldean gauza bera egingo degu. Hau da bi aldiz egingo degu tolesdura eta marka.
Orain bazterretan geratu zaigun marka guztietan mozten hasiko gera, irudietan ikus dezuten bezala.
Mozketa guztiak, goiko irudi hauetan bezala geratu egin behar dira. Eta orain aldeak pegatzen hasiko gera, gure paketea izango den kutxa lortzeko.
Lehengo behealdea izango dena egingo degu, horretarako sortu egin ditugun lehengo lau solapatxoak barrura pegatuko ditugu.
Ondoren goikaldean bi solapatxo geratuko zaizkigu eta hauek ere barrura pegatuz gure kutxaren tapa sortzea lortuko degu.
Argiago ikus dezakezue youtuben aurkitu egin degun bideo honetan, ikusi.....
Ba, pauso guzti hauek jarraitu ondoren, lortu egin degu gure opari kutxa. Orain bertan gure boligrafoak sartzea besterik ez zaigu geratzen.
Guk gainera artilezko ari batekin lagunduta ondo lotu egin degu paketetxo antza artu dezan, baina hori bakoitzaren gustuaren arabera egin daiteke, pegatinaren bat itsatsiz edo etiketaren bat jarriaz....
Eta hau izan da, gure lehenengo proposamena etapa berri honetako #PaketatzePolita- rako.
Orain Patypeandora goaz azkar batean gure proposamena uztera eta beste proposamen guztiak ikustera.
Handik pasa zuek ere guztiak ikustera, eta gustukoa baduzue gure alde bozkatzera!
Ba hu izan da dena gaurkoz!
Hurrenarte!!






































