Kaixo berriro!
Hementxe gaude bueltan, eta aspaldiko partez utzita genuen Paketatze polit berri batekin.
Dakizuenez,
Patypateando-k hilabetero antolatzen duen erronka da
Paketatze politarena.
Hilabete bakoitzean gai edo material bat proposatzen digu, eta horiekin, paketatze polit bat egin eta aurkeztu egin behar da.
Hilabete honetarako paketatzeak flamenkoekin egitea proposatu egin zigun eta hauxe da gure proposamena erronkarako.
Hemen erabili egin ditugun materialen bilduma...
Hasteko, flamenko baten irudia.
Kartulina txuria.
Plastiko itsaskorra, liburuak forratzeko erabiltzen dena.
Washi tapea eta zeloa. Guk, bihotzdun washi tape arrosa erabili egin degu.
Errotulagailu bat, arkatza eta goraizak.
Lortzeko errazak, ezta?
Goazen orain pausoz pausozkoarekin...
Lehenengo egin deguna , flamenko baten irudia lortzea izan da, guk interneten bilatu eta tableta bertatik kalkatu egin degu, begira
Behin irudia lortu degunean alde batean utziko degu momentutxo batez.
Kartulina hartu eta oparia bildu egingo degu lehenengo.
Guk liburu bat oparitu egingo degunez, (asko atsegin degu liburuak oparitzea) liburua hartu eta ondo bildu egin degu kartulinarekin, pakete sinple eta garbi bat eginez,
Orain, paketea apaintzen hasiko gera, eta horretarako gure flamenko bihotzdun pegatina propioa egingo degu.
Horretarako folio batean daukagun flamenkoaren irudia moztu egingo degu kontu handiz, eta ondoren irudiaren tamainako plastiko itsaskor puska bat ere moztuko degu.
Orain flamenkoaren irudia kopiatuko degu plastiko itsaskorraren atzeko aldean, babesteko paperaren gainean.Horretarako errotulagailua erabiliko degu beste aldetik irudia ikusi ahal dezagun.
Irudia kopiatuta degunean, plastikoari buelta eman eta irudi guztia washi tapearekin estali egingo degu.
Berriro ere buelta emango diogu plastikoari, eta kontu handiz, irudia moztuko degu gure pegatina lortzeko.
Behin pegatina egin degunean, atzeko papera kendu eta paketeren gainean itsatsiko degu.
Azkeneko detailetxoak besterik ez zaizkigu geratzen.
Guk errotulagailua hartu eta hizki politez zorionak idatzi egin diogu flamenkoaren azpiko aldean.
Eta washi tape tira pare bat gehio jarri dizkiogu paketeari apainagoa uzteko, ikusi...
Ba bukatu egin degu gure paketatze polita flamenkoekin.
Zer iruditzen zaizue gure proposamena??
Atsegin dezute??
Orain paketea hartu eta
Patypeandora goaz, hilabete honetako
paketatze politean parte hartzera. Handik pasa zaitezte beste proposamen guztiak ikustera, eta gurea atsegin baduzue, gure alde bozkatzera!.
Ba besterik ez gaurkoz.
Hurrenarte!