Gabonetako postal erraza
Kaixo berriro!!
Gaurko honetan Gabonetako postal sinple eta erraz batzuk nola egin kontatuko dizuegu.
Oso material gutxi beharko ditugu eta seguruenik etxean edukiko dituzuenak gainera.
Guri asko gustatzen zaigu gabonetan postalak jaso eta bidaltzea, eguberriak zoriontzeko era polita iruditzen zaigu.
Gure etxean ohitura da bakoitzak bereak etxean egitea eta familia eta lagunei bidaltzea.
Normalean gure denbora hartzen degu postal eder eta landuak egiteko, baina aurten Alaitz ikasketekin eta ni, lanarekin oso liatuak gabiltzanez, azkar batean egiten diran hauek bururatu egin zaizkigu.
Etxeko txikiak egiteko ere aproposak direla pentsatzen degu.
Hori bai, lan gutxi dute, baina maitasun handiz egin ditugu!!
Hauek behar ditugun materialak....
Kartulina beltza
Margolari zinta
Erregela
Goraizak
Errotulagailu beltz bat eta errotulagailu txuri bat.
Hasi gaitezen postalak prestatzen...
Lehenengo gure postalaren tamaina erabakiko degu, eta kartulina, horren arabera, markatu eta moztu egingo degu.
Orain margolari zinta puska batzuk moztu eta kartulinaren gainean itsatsiko ditugu.
Beraien gainean guk nahi duguna idatziko degu errotulagailu beltza erabiliaz.
Orain errotulagailu txuriaren laguntzarekin marrazkitxo batzuk egingo dizkiogu inguruan, guk tamaina desberdineko elur malutak jarri dizkiogu.
Sistema erraz honekin nahi ditugun modelo desberdinak egin ditzazkegu.
Hauek guk egindako pare bat....
Zuek postalak biltzekoak al zarete??.
Zuenak egiteko ohiturarik??
Animatu, egin eta bidali.....ederra izaten da posta kutxara joan eta gutaz oroitu direla ikusteak, benetan!
Hau ba dena gaurkoz.
Hurrenarte!
¡Linda postal, 100% Handmade!
ErantzunEzabatuBesos
Ederra, ta gainera, eskuz egina badago, balore handiagoa izango du!
ErantzunEzabatumusu pila! Helena