Uztailerako egutegia







Kaixo berriro!!

Gaurkoan sartu-irten azkar bat eginez, hilabete honetarako egutegia zuekin partekatzera nator.

Uztailerako egutegia, eguzki lotsati batekin apainduta dator oraingoan.

 Hemen ikusi dezakezue nola geratu egin dan:









 Beti bezala JPG formatuan dago, zuek nahi dezuten tamainan inprima dezazuen.
Nola egin hori....ba, oso erraz. Hemen azpian deskarga botoian klikatu ezkero, beste leihotxo bat irekiko zaizue eta bertan deskargatzeari eman eta zuena izango da.





http://bit.ly/2LnUuXs





  Hilabete honetan ere, telefono mugikorrerako bertsioa egiten ausartu naiz, eta hementxe duzue :










 Bertsio hau nahi baduzue, ba berdin beheko deskarga botoi honetan klikatu...





http://bit.ly/2X7eUpQ








Zuen gustukoak badira, deskarga itzazue lasai, eta erabili.

Ba besterik ez gaurkoz.

Hurren arte!!


Paketatze Polita: hondartzarako gauzak biltzen







Kaixo berriro!!

Gaurko honetan, hilabete honetarako #pakeatzepolita erronkarako gure proposamena ekartzen degu.

Dakizuen bezala Patypeando-ko Patrik antolatzen duen erronka bat da, nun bildu beharreko objektu edo gauza bat proposatzen da eta partaideak zera hori oparitarako nola bildu bururatu behar zaigu

Uda usaina duen paketatzea da, hilabete honetan paketatu beharreko gauza, hondartzarako zerbait izan behar duelako.
Eta, beti bezala, etxetik genituen gauzak erabilita, oso era errazean eginikoa.

Guk aukeratu egin degun  "gauza ", pareo polit bat izan da.


Hauek izan dira erabili ditugun materialak:









Pareoa, noski,
Gutun azal handi bat. dinA4 tamainakoa.
Errotulagailuak.


Goazen ba, pausoz pausozkoarekin:











Gutun azala hartu, eta aurreko aldean, errotulagailuak erabiliaz, gure gustuko marrazki bat egingo diogu.
Guk eguzki sinple eta irribarretsu bat egin diogu (uda kutsua emateko).
Ondoren, errotulagailu beltz bat erabiliz, esaldi bat idatzi.
Ingelesez uda zoriontsua idatzi degu kasu honetan, baina nahi dena idatzi daiteke.









Pareoa gutun azalean sartu,  gutun azala itxi eta prest!. Badugu gure uda kutsuko paketatzea egina.











Sinplea, erraza eta momentutxo batean egiten dena.

Orain gure paketetxoa, #Paketatzepolita erronkaren esteka festara eramango degu.
Handik pasa beste proposamen guztiak ikustera, eta gurea gustukoa baduzue, gure alde bozkatzera.



Hurren arte!




Koloretako arkatzez egindako paparrekoa







Kaixo berriro!!

Aste honetan etxeko txikiekin egiteko beste lantxo bat ekartzen dizuegu.
Etxetik bueltaka genituen koloretako arkatz mutur batzuk hartu eta paparreko bat egitea bururatu zaigu oraingoan.
Artista bati, gure irakasleari , margotu edo koloreztatzen asko disfrutatze duen norbaiti oparitzeko aproposa iruditu egin zaigu.

Hauek dira erabili ditugun materialak:









Koloretako arkatz muturrak. Etxetik edo eskolako estutxean baztertuta gelditzen diren horietakoak.
Zorrozkiloa
Goraizak
Kateorratza
Baieta edo feltro puska bat
Kola beroa edo eskura daukagun itsasgarri sendo bat.



Goazen pausoz pausozkoarekin...










Lehenengo, erabiliko degun kolore konbinazioa erabaki, arkatzak aukeratuko ditugu.
Tamaina berdinekoak nahi genituenez, zorrozkiloaren laguntzaz denak berdindu genituen.
Pauso hau bakoitzaren gustuen arabera egin daiteke, bakoitzak nahi duen konbinazioak eginez.










Orain bata bestearekin itsatsiko ditugu, erabaki degun konbinazioa lortu arte . Gure kasuan kola beroaren laguntzaz.









Gure arkatzak itsatsiak ditugunean, atzeko aldetik kateorratza jarriko diogu, horretarako baieta edo feltro puska txiki bat erabiliko degu ondo lotua gera dadin.









Prest!.
Badugu gure paparrekoa bukatua.

Ikusi duzuenez oso erraz egiten da, eta txikiek gure laguntza pixka batekin egin dezakete lasai askoan.
Eta kola beroa erabili beharrean beste itsasgarri bat erabili ezkero, inoren laguntzarik gabe egin dezakete.

Ba hau izan da dena gaurkoz.


Hurrenarte!