Martxoak 2024-rako egutegia

 



Kaixo berriro!

Gaurkoan ere, sartu irten azkarra martxorako egutegi inprimagarria zuekin partekatzeko.

Aurtengo egutegiak, lorez apainduta datoz honezkero ikusiko zenuten bezala. Azken aldiko modeloa, askoz gehiago atsegin duzuela dirudi eta asko poztu gara horregatik . 

Ala ere aholku edo eskariren bat izango bazenute egutegia hobetzeko, iruzkinetan utzi iezaguzue eta ikusiko dugu zer egin dezakegun.

Hemen, azpiko irudian, ikus dezakezue nolakoa den martxoko alea, ea atsegin duzuen.






Orain betikoa dator. Atsegin duzuela eta  zuentzat nahi duzuela, ba azpiko deskarga botoian klikatuz zuena izango da.

Gure inprimagarri gehienak bezala, jpg formatuan dago, beraz nahiago duzuen tamainan inprima ahal izango duzue.




Ba hau izan da dena gaurkoz.

Laster arte!



Otsailak 2024-rako egutegia

 



Kaixo berriro!

Aspaldiko partez gertatzen ari zaigun bezala, gaurkoan ere sartu irten azkar batez, sartzear dagoen hilabeterako egutegi inprimagarria zuekin partekatzera gatoz.

Aurtengoak berriro ere lorez apainduta datoz eta zuen gustukoak direla iruditu egin zaigu, urtarrileko egutegiaren deskarga kopurua ikusita. 

Asko pozten gera, eta otsailekoarekin berdina gertatzea espero dugu. 

Otsaileko egutegia nola geratzen den azpiko irudian ikus dezakezue, guretzat inprimatutakoa da.

 


 


Orain betikoa dator. Zuen gustukoa dela eta zuentzat nahi duzuela, ba azpiko deskarga botoian klikatuz zuena izango da.

 


 


Gure egutegi inprimagarri guztiak bezalaxe, jpg formatuan dago nahiago duzuen tamainan inprima dezazuen.

 

Ba hau da dena gaurkoz.

Hurren arte!




Urtarrila 2024rako egutegia

 



Urte berri On guztioi!

Espero dugu urtean ondo eta zoriontsu sartu izan zaretela guztiak.

Atzerapen pixka batekin  baina hementxe gaude aurtengo lehenengo hilabeterako egutegi inprimagarria zuekin partekatzera.

Egia esan abenduko azken egunerako programatua genuela uste genuen, baino berandu konturatu gera ez zela publikatu, beraz, zuzenketa pare bat egin eta gero hementxe duzue egutegia oraindik deskargatu nahi baduzue ere.






Joan dan diseinuaren antzekoa da aurtengoa, garbiagoa eta praktikoagoa izan duzuelako eta guri asko atsegin izan zaigulako.

Orain betikoa dator. Zuentzat nahi duzuela, ba beheko deskarga botoian klikatuz zuena izango da.





Gure egutegi guztiak bezala jpg formatuan dago, nahiago duzuen tamainan deskarga dezazuen.

Ba hau izan da guztia gaurkoz.

Hurren arte!


 


2024 urterako egutegi inprimagarria.


 

 

Kaixo berriro!!

Gabon gaua pasa da, eta Olentzero eta Mari Domingik, zuen etxeetatik pasatu direla suposatzen dugu, eta honezkero opari guztiak  ireki dituzuela pentsatzen dugu.

Ala ere, urtero legez, hemendik uzten dizuegu beste opari txiki bat, hastear dagoen 2024 urterako egutegi inprimagarria. Urte osoa orrialde bakarrean dakarrena.

Azpiko irudian ikus dezakezue nola geratzen den orrialde erdian inprimatua.




Zuen gustukoa baldin bada, eta zuentzat nahi baduzue, azpiko deskarga botoian klikatu eta zuena izango da.

Beti bezala Jpg formatuan dago, nahiago duzuen tamainan inprima dezazuen.

 


 

Praktikoa eta erabilgarria izango duzuela espero dugu.

Laster, Urtarrilerako egutegiaren orrialdea publikatu eta partekatuko dugu.

Gaurkoz besterik ez.

Hurren arte!


 

Olentzero eta Mari Domingiren gutun inprimagarria

 



Kaixo berriro!

Hementxe gaude bueltan aspaldiko partez.

Hilabete konplikatuak izan ditugu eta hemendik pasatzeko astirik gabe ibili gera aspaldi honetan, baina bueltatu gera eta saiatuko gera maizago eskulan eta inprimagarriak zuekin partekatzen.

Honezkero Abenduaren erdira iristen ari gera, eta aurten ere Olentzero eta Mari Domingiri idazteko gutun inprimagarria oparitu nahi dizuegu.

Gure azkeneko diseinuetako bat da eta zuen gustukoa izango dela espero dugu. Azpiko irudian ikus dezakezue nolakoa den aurtengo gutuna.





Ala bada, eta zuentzat nahi baduzue, betikoa egin beharko duzue, azpiko deskarga botoian klikatuz zuena izango da.




Gure inprimagarri gehienak bezala jpg formatuan dago, zuek nahiago duzuen tamainan inprima dezazuen.

Deskargatu, erabili eta zuen ezagunekin partekatzen  baduzue asko poztuko gera.

Besterik ez gaurkoz.

Hurren arte!


 


Azaroak 2023-rako egutegia

 



Kaixo berriro!

Hementxe gaude sartu- irten azkar bat egiten, hastear dagoen Azaroako
egutegi inprimagarria  zuekin partekatzeko.

Aurtengo egutegi sorta guztia bezala lorez jantzita dator. 

Azpiko irudi honetan hobeto ikus dezakezue nola geratu egin den.

 

 


 

 

 Orain betikoa, zuen gustukoa baldin bada eta zuentzat nahi baduzue, azpiko deskarga botoian klikatuz zuena izango da.

 

 


 

 

 

Gure egutegi guztiak bezala, hau ere jpg formatuan dago nahiago duzuen tamainan inprima dezazuen.

Hau ba dena gaurkoz.

Hurren arte!

 



Urriak 2023-rako egutegia


 

 

Kaixo berriro!

Hementxe gaude sartu- irten azkar bat egiten, hastear dagoen urrirako
egutegi inprimagarria  zuekin partekatzeko.

Aurtengo egutegi sorta guztia bezala lorez jantzita dator. 

Azpiko irudi honetan hobeto ikus dezakezue nola geratu egin dan.

 

 



Orain betikoa, zuen gustukoa baldin bada eta zuentzat nahi baduzue, azpiko deskarga botoian klikatuz zuena izango da.

 


 

Gure egutegi guztiak bezala, hau ere jpg formatuan dago nahiago duzuen tamainan inprima dezazuen.

Hau ba dena gaurkoz.

Hurren arte!