mozorroak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
mozorroak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

Halloween festarako diadema

 



Kaixo berriro!

Hementxe gaude bueltan, beste lantxo bat zuekin partekatzeko.

Oraingo honetan gertu dagoen Halloween egunean mozorrotzeko diadema bat prestatu dugu. Material gutxirekin eginak eta azkar batean egiten dena. 

Gure lan gehienak bezala, birziklapen lana ere da, zaborrera bota beharrean beste bizitza eman bai diogu etxetik gehienok edukiko duzuen gauza bati.

 Ohartxo bat soilik: Kola beroa erabili egin behar denez, etxeko txikiei heldu batek laguntzea gomendatzen dugu.

Hasi gaitezen, erabiliko ditugun materialak aurkezten:

 

 


 

Goma elastikoak, mototsak egiteko eta ilea biltzeko erabiltzen diren horietakoak

Diadema zapal bat. Gure lanaren oinarri izango dena.

Errotulagailuak, permanenteak hobe. Gure kasuan beltza eta gorria.

Desodorante pote hutsak. 

Armiarma sare faltsua. Guk auzoko bazar batean erosi dugu. Oso prezio merkean.

Kola beroa, pistola eta guzti.


Eta behin materialak prest ditugunean, gure "beldurrezko" diadema egiten hasiko gera.





Lehenengo egingo duguna, desodorante potoetatik barruko bola kentzea izango da. Horretarako puntadun edozer balio du. Guk goraizak erabili egin ditugu, eta noski pausu hau heldu batek egiten badu hobe izango da.






Bolatxoak, begi beldurgarriak bihurtuko ditugu errotulagailu permanenteen laguntzaz. Guk begi niniak errotulagailu beltzez egin ditugu, baino bakoitzaren gustuen arabera egin daitezke eta beste kolore batzuk erabili.

Begi ninia egin eta gero inguruan zainak irudikatzen dituzten marratxoak egingo ditugu . Batzuk beltzak eta beste batzuk gorriak.Gorriz ere inguratu dugu begi ninia, begia odoleztatua egongo balitz bezala.





Begiei errematea emateko, goma elastiko bana jarri  egin diegu. Pausu hau, nahi izan ezkero, ez duzue egin beharrik, guri gehiago gustatu egin zaizkigu horrela(beldurgarriagoak iruditu zaizkigu) eta horregatik egin dugu. 

 

 


 


Oinarria izango den diademaren txanda iritsi da. Armiarma sare faltsua hartu eta nahiago dugun eran jarriko dugu diadema guztia estaltzen. Kola beroa erabiliko dugu sarea diademaren bi puntetan ondo itsasteko.




Orain, kola beroaren laguntzarekin begi guztiak armiarma sareanren gainetik itsatsiko ditugu banan bana, diadema guztitik.





Azkenik, eta gure diadema bukatzeko, armiarma sarearekin etortzen ziren armiarma parea itsatsi egin dizkiogu .

 

 


 


Eta honela badugu gure diadema "beldurgarria"egina. Orain jantzi aproposa bilatzea geratzen zaigu, eta Halloween festarako prest egongo gera.

Zuen gustukoa baldin bada, bat egin dezazuen animatzen zaituztegu.

Hau izan da dena gaurkoz.

Hurren arte!



Katrina maskarak halloweenerako







Kaixo berriro!!

Hementxe gaude bueltan.

Gaurkoan, halloween ospatzeko edo inauterietan mozorrotzeko erabili daitekeen katrina maskara batzuk nola egin ditugun kontatuko dizuegu.

Hilen gauean, edo halloween egunean janzten diren maskara hauek asko gustatu zaizkigu eta egun hauetan toki askotan ikusten ditugu, baina oso garestiak izaten dira, eta guri gureak egitea bururatu egin zaigu.

Hauek erabili egin ditugun materialak, ikusi.....










Kartoizko maskara bat. Guk bazar batean erosi ditugu, euro bat bakoitza.
Arkatza.
Errotulagailu permanenteak.


Orain pausoz pausozkoa......











Lehenengo eta behin, arkatzarekin gure maskararen gainean guk nahi degun diseinua marraztuko degu.
Guk interneten irudi asko begiratu eta gureak osatu egin genituen.











Eta ondoren, errotulagailuekin gure diseinua errepasatu eta margotuko degu.
Azpiko arkatz markak borragoma erabilita kenduko degu beharrezkoa izango balitz.










Eta kitto, eginak daude. Guk hiru desberdin egin ditugu era honetan.
Ikusten dezuten bezala oso erraza izan da eta ikusgarriak gelditzen direla iruditzen zaigu.
Ilean, lore sorta handi bat jarri ezkero primerako katrina jantzia geratuko zaizue.
Edo nahi izan ezkero maskara bertan loretxoak itsatsi daitezke, ere.


Ba hau izan da guztia gaurkoz.

Hurrenarte!


Hontza maskara





Kaixo berriro!
Gaurkoan berriro ere inauteriekin jarraitzen degu. Oraingo honetan maskara bat egin degu. Hontzaz mozorrotzeko maskara polit bat.
Beti bezala lan erraza izan da, eta etxeko txikiekin egiteko oso aproposa.
Ikus ditzagun erabili ditugun materialak:



Material gutxi eta errazak .
Kartulina puska bat, folio bat,baso bat (edo borobila markatzeko edozein objektu), arkatza (eta borragoma badaezpada ere), goraizak, gometxak eta goma elastiko puska bat maskara buruari ondo heltzeko ;-)
Kartulina edozein koloretakoa izan daiteke, gero gometxekin estaliko bait degu .
Hasi gaitezen ba pausoz pausokoarekin:




Basoarekin paperaren gainean bi zirkulu marrazten hasiko gera. Zirkuluen erdian, baino beheko aldean, hiruki bat egingo diogu sudurra markatzeko, zirkuluen goiko aldeetan beste hiruki bi, belarriak egiteko.
Guzti hau egina degunean ingurutik errepasatuko degu dena hontzaren aurpegia ondo markatuz.
Orain moztera, begietako zulotxoak ahaztu gabe. Badugu gure maskararen plantilla egina.



Paperezko plantilla hartu eta kartulinaren gainean jarri eta marraztuko degu. Orain  kartulina moztuko degu. Hau izango da gure maskararen oinarria.




Orain gometxak jarriko dizkiogu gainean gure hontzaren aurpegia eginez. Nahi degun bezala konbinatuko ditugu koloreak.
Ba degu gure maskara ia bukatua....



Azken pausoarekin goaz orain. Goma elastikoa jarri ahal izateko maskararen alboetan bi zulotxo egingo dizkiogu, eta ondoren goma elastikoa bertan korapilatuko degu, atzeko aldetik pasaz.
Prest! egin degu...badugu maskara bukatua!





Erraza eta polita ezta??
Animatu eta zuen bertsioa egitera animatzen zaituztegu! Arratsalde pasa polita izan degu maskara eginez, eta oso dibertigarria izan da gero berarekin jolastea!
Hau ba dena gaurkoz.

Hurrenarte!





Gaurkotua:
Rebecaren reto desvanero-an parte hartzera daramat eskulan hau, hilabete honetan maskarak proposatu baidituzte... pasa handik beste proposamenak ikusteko...

http://www.fabricadeartesania.com/2017/02/reto-desvanero-20-mascaras.html



Eskuz eginiko mozorroa




Kaixo berriro!

Gaurko honetan, inauteriak gertu ditugula,  eskuz  eginiko mozorro bat ekartzen degu.
Guk indio mozorroa aukeratu degu  zuei erakusteko. Oso era errazean egin degu gure mozorro hau, eta etxean erraz eduki ditzazkegun gauzekin egina  dago.
Hauek dira erabili ditugun materialak:



Ikusten dezutenez oso material gutxi erabiliko degu:
Bi zabor poltsa, koloretako gometxak, goraizak eta zelo. Besterik gabe.
Orain ikus dezagun pausoz- pausozkoa:



Lehengo, poltsa bat hartuko degu eta mangak eta burua sartzeko zuloak egingo dizkiogu goraizez.



Orain bi poltsei, ekartzen duten lokarria kenduko degu eta alde batean gorde, gero erabiltzeko.



Gometxak hartuko ditugu, eta gorputza apaintzen hasiko gera,  lehen gorde ditugun lokarriak ere erabiliko ditugu horretarako. Zeloz ere lagundu gaitezke.



Orain bigarren poltsa hartu eta eta flekoak egingo ditugu. Erditik moztuko ditugu flekoak aurrean eta atzean jarri ahal izateko.


Flekoak zeloz pegatuko ditugu gorputzeko poltsan eta gometsak jartzen jarraituko ditugu aurrean eta atzean nahi ditugun diseinuak eginez gure indio mozorroa ondo apaintzeko.



Eta prest!. Badugu gure indio mozorroa egina. Orain bururako luma bat aurkitzea besterik ezaigu geratzen.
Erraza, ezta?!.
Animatu eta ausartu zaitezte zuek honelako bat zuen eran egiten.
Hau da ba dena gaurkoz.

Hurrenarte