Abuztuko egutegia







Kaixo berriro!!

Gaurkoan, hilabete guztiak bezalaxe, datorren hilerako egutegia zuekin partekatzera nator.

Egutegi eguzkitsua atera egin zait oraingoan, abuzturako aproposa.

Hemen azpian ikus dezakezue nola geratzen dan behin inprimatua.

Nik, honezkero, erabiltzen hasi naiz blogeko programazioa antolatzeko.







Beti bezala JPEG. formatuan dago, zuek nahi dezuten tamainan inprima dezazuen.
Badakizue, egutegia zuentzat nahi izan ezkero, hemen azpian deskarga botoian klikatu eta beste leiho bat irekiko zaizue, bertan deskargatzeari eman eta zuen ordenagailuetan izango dezute inprimatzeko prest.



https://drive.google.com/open?id=114H4w8XBXOQ6WOd6IzphciDphH36ogNR



  Ba hau izan da dena gaurkoz.

Nahi baduzue zuen sareetan sarrera hau konpartitu eta horrela jende gehiagorengana iritsiko da euskaraz egindako inprimagarri hau.

Hurrenarte!














Abuztuko egutegi hau ere euskaraz eskuz egina-ra  daramat udako bilduman parte hartzera.

Josi gabe birziklatutako bizkar zorroa





Kaixo berriro!!
Hementxe gaude bueltan. Guk  pentsatuta genuena baino beranduago, baina azkenean lortu degu denbora piskat hartu eta gure lanak zurekin partekatzera etortzea.

Gaurkoan birziklatuz eta batere josi gabe egin degun bizkar zorroa ekartzen dizuegu.
Erreza  eta sinplea eta uda honetan hondartzara eskuoihala, hamaiketakoa edo libururen bat eramateko aproposa dena.

Hauek izan dira erabili egin ditugun material sorta...







Kamiseta zahar bat. Gehiago erabiliko ez deguna, txikia geratu egin zaigulako edo gure kasuan bezala, hondatu egin zaigulako.
Lokarri zahar batzuk, erabilitzen ez degun zapatilenak adibidez.
Goraizak.
Besterik ez.


Ikusi orain gure bizkar-zorroaren pausoz pausozkoa....







Lehenengo eta behin, kamisetari buelta emango diogu, barruko aldetik lan egingo bai degu.
Buelta eman diogunean, mahuken azpitik hasi eta zuzen-zuzen mozten jungo gera, beste maukaren azpira iritsi arte. Horrela goiko parte osoa kenduko diogu.








Orain, gure kamisetaren beheko aldean daukan tolesdura edo dobladillora jungo gera. eta bi alboetan daukan josturaren ondoan moztu egingo degu zulotxoa eginez. Bertatik gure lokarriak pasako ditugulako.
Lokarri bat zentzu batean sartuz eta bigarrena kontrakoan. Albo bakoitzetik lokarrien bi  punta atera daitezen.
Horrela,  lokarrietatik tira ezkero gure bizkar-zorroa itxia geratuko  zaigulako.







Orain gure bizkar-zorroaren azpiko aldea izango den tokian hasiko gera lanean. Hau da, kamisetaren goiko aldean zegoena.
Azpiko parte hau hartu eta kontu handiz goraizekin mozketa txikiak egingo dizkiogu alde batetik bestera.






Orain lokarrien puntak hartu, eta barrutik (gure bizkar-zorroaren kanpo aldea izango den aldetik)sartu egingo ditugu eta beheko aldean egin ditugun tiratxoen artean jarriz, korapilo batekin lotuko ditugu.
Ondoren, azpiko tiratxo guztiak, aurrekoa atzekoarekin, lotuko ditugu korapiloekin. Korapiloak ondo lotuta gelditu behar zaizkigu hauxe izango bai da gure bizkar-zorroaren jostura.





Orain motxilari buelta eman, eta prest!! badugu gure udako motxila berria egina!!
Guk barruan liburu lodi pare bat sartu dizkiogu, eta liburutegiraino jun gera liburuak itzultzera eta oso ondo eraman ditugu .
Nahi izan ezkero motxila apaindu egin daiteke gure kasuan bezela kamiseta txuria edo kolore soilekoa baldin bada. Zuek nahi dezutena!
Guk gurea piskat apaindu egin teknika berri bat probatzen, baina hori beste egun batean kontatuko dizuegu.


Ba hau izan da guztia gaurkoz!.

Hurrenarte!!







Lantxo hau ere eskuz eginak antolatzen duen udako bilduma esteka festara ere daramat. Handik pasa euskaraz egindako lan gehiago ikusi nahi badituzue!

Baita byterenyak antolatzen duen #3r+1con arte esteka festara.

Uztaileko egutegia







Kaixo berriro!!
 
Hementxe nago bueltan, hilabete honetarako egutegi berriarekin.

Oraingo honetan hilabetearen lehenengo egunean partekatzea tokatu zait, baino espero det zuentzako oraindik baliagarria izatea.

Udako kutsuarekin dator egina eta zuen gustukoa izango dela espero det.
Ikusi hemen azpian nola geratu egin dan....








 Beti bezala JPEG. formatuan dago, zuek nahi dezuten tamainan inprima dezazuen.
Badakizue, egutegia zuentzat nahi izan ezkero, hemen azpian deskarga botoian klikatu eta beste leiho bat irekiko zaizue, bertan deskargatzeari eman eta zuen ordenagailuetan izango dezute inprimatzeko prest.




https://drive.google.com/file/d/19CoxdxNY6UBcXWhf2UHRkTvn10Z7urFD/view?usp=sharing



 Ba hau izan da dena gaurkoz.

Nahi baduzue zuen sareetan sarrera hau konpartitu eta horrela jende gehiagorengana iritsiko da euskaraz egindako inprimagarri hau.

Hurrenarte!