Kartoizko saskitxoa



Kaixo berriro!
Gaur umeentzako eskulantxo erraz eta polit batekin nator.
Kartoizko plater batekin eginiko saskitxo bat.
Laguntza handirik gabe umeak bakarrik egin dezakete , eta opari polit bat egiteko balio izango zaie, edo gelako txokoren bat apaintzeko, edo beraien gauzatxoak gordetzeko...
Ikus ditzagun behar ditugun materialak:



  Beti bezala, material gutxi eta erraz lortzekoak.

Orain ikus dezagun pausoz pausokoa:

Di-da batean egiten da, eta emaitza benetan polita da.
Guk plater urdinak erabili ditugu, baina edozein kartoizko platera erabili daiteke. Euroko dendatxoetan mila marrazki eta kolorezkoak aurkitu daitezke.



Hau izan da ba, dena gaurkoz.
Zuen iritzia utzi nahi baduzue, atsegin handiz hartuko det.
Hurrenarte!

Urtebeteentzako zerrenda inprimagarria


Kaixo berriro!
Gaurko honetan beste inprimagarri praktiko bat dakartzat.
Lantokian lankide batekin berriketan ari ginala, talde guztiaren urtebetetzeak noiz ziran komentatzen egon eta gero, zerrenda bat egiteko beharra nabaritu degu eta koadernoko paper baten idatzi beharrean zerrenda polit bat diseinatzea bururatu egin zait.
Pentsatu  eta egin.


Eta hemen partekatzen det zuekin , atsegin badezute zuentzat ere hartu dezazuen.
Beti bezala pdf. formatuan dago, eta behin artxiboa deskargatua dezutenean nahi aina bider inprimatu al duzue.
Deskargatzeko ondorengo botoiaren gainean klik egin eta beste leiho batean irekiko zaizue deskarga  horria.

https://drive.google.com/open?id=0B_l46C50YUuwX2VfOFdhU3c0eEE

Ba hauxe izan da dena gaurkoan. Zuen gustukoa izatea espero det.

Zuen iritzia utzi nahi badezue, atsegin handiz hartuko det.

Hurrenarte!



Dominak

Kaixo berriro!
Gaurko honetan umeekin eta umeentzako eskulanarekin nator.
Nire iloba eta laguntzailea, lagunekin talentu txapelketatxo bat antolatzen ari dela eta,  partehartzaileen artean banatzeko dominatxo batzuk egitea bururatu zaigu, eta gure lanaren pausoz pausokoa partekatu nahi degu zuekin.
Lata batzuk birziklatuz egin ditugu, eta etxetik genituen lazotxo batzuk jarri dizkiegu lepotik zintzilikatu ahal izan daitezen
Kola txuria eta purpurinarekin errepasatu ditugu dominan idatzitako zenbakiak eta nahiko dotore gelditu dira.
Hemen materialak:


eta hementxe pausoz pausokoa:


Lata moztearena nik egin dut, heldu bat, umeak egiteko nahiko zaila izan bait daiteke.


Purpurina jartzearena nahiko dibertigarria izan da, hori bai etxe erdia purpurinaz josita gelditu zaigu.
Eta hau izan da dena gaurkoz.
Kontatuko diguzue  zer iruditu zaizuen.

Hurrenarte!



Tiramisu erraza



Kaixo berriro!
Gaurko honetan beste errezeta erraz batekin etortzen naiz zuengana. Tiramisua.
Benetan erreza da egitea, nahiz eta azalpenetan kontrakoa dirudien. Ondorengo pausoz pausozkoan ikusi dezakezue nola egiten degun gurean. Eta errepikatzen det, ez da zaila, kontrakoa ematen badu ere. Jartzea besterik ez da.
Ea ba,  hemen gure tiramisuaren pausoz pausikoa




Pauso asko ta luzeak ematen badute ere, oso azkar egiten den postrea da. Hori bai, benetan gozoa geratzeko, ordu batzuk hozkailuan edukitzea komenigarria da. Ahal izan ezkero, egun batetik bestera uzten bada hobeto.
Itxura ona bada, zaporea hobea, ikusiko duzue!

 Indibidualki prestatzea ere badago ikusten dezutenez. Oso itxuroso geratzen da. 
Animatu! Prestatu eta kontatu!
Hau da dena gaurkoz.

Hurrenarte!



 


Inprimatzeko ordutegia


Kaixo berriro!
Iraila erdira iristen ari gera, eta honezkero kurtsoa hasia izango dezute denek.
Orain dela gutxi, koadernoentzako etiketa batzuk partekatu nituen zuekin, eskolara bueltan piskat laguntzeko.
Gaukoan berriro, beste inprimagarri bat ekartzen det piskat gehio laguntzeko. Eskolarako ordutegia.
Beti bezala  nahiko sinple eta gardena inprimatzeko erraza izan dadin.


Oraingoan ere, pdf formatuan dago egina, Din A4 tamainan. Eta badakizue deskargatu eta nahi edo behar dituzuen kopia guztiak egin.
Gustuko baduzue zuen sareetan partekatu sarrera hau eta horrela gehiagok  izango dute deskargatzeko aukera.
Hementxe uzten dizuet deskarga botoia, badakizue, bertan klikatu eta beste leiho batean irekiko zaizue deskarga orria.
https://drive.google.com/open?id=0B_l46C50YUuweVJueVppeF9hOTQ
 Hauxe ba dena gaurkoz.
Zuen iritzia utzi nahi baduzue, atsegin handiz jasoko det.
Hurrenarte!


Adiskidetasunaren eskumuturrekoa


Kaixo berriro!
Gaurko honetan kolaborazio berezi bat dakartzat. Nire iloba Alaitzen eskulan propioa, berari bururatukoa eta bera bakarrik egina.
Alaitz izaten da normalean nire laguntzailea eskulanak prestatzen, blogean gero publikatu ditzadan, baino oraingo honetan, laguntzailea ni naiz.

Hau da bere ADISKIDETASUNAREN ESKUMUTURREKOA egiteko erabili dituen materialak:


Gutxi dira ikusten dezuten bezala, koloretako lau pipa garbitzaile. Hiru eskumuturrekoa osatzeko eta bat osatzen den bitartean dana helduta eukitzeko.
Eta gomatxo txiki bat behin eskumuturrekoa landuta ondo lotu eta bukatzeko.

Ondoren pausoz pausokoa:



Lehenengo hiru pipa garbitzaileak lotuko ditugu laugarrenarekin.

Ondoren txirikordatuko ditugu, gehiegi estutu gabe, nahi degun luzera hartu harte

Behin  nahi degun luzera lortu degunean loturak kenduko ditugu.






Orain gomatxoarekin bi muturrak elkartu eta lotuko ditugu korapilatxo bat eginiz

Korapilatxoa ondo zapaldu

Eta prest! Badegu gure laguntasunaren pultsera egina, orain lagunekin partekatzea besterik ez zaigu geratzen.









Polita, ezta?







Ba hau izan da gaurko kolaborazio berezia.
Zuen iritzia utzi nahi badezue, guk gusto handiz hartuko degu.
Hurrenarte!





Paketatze polita saskiekin


Kaixo berriro!
Gaurko honetan ekartzen dudana ez da eskulana nahiz eta eskuz eginikoa izan. Gaurkoan paketatze original bat ekartzen det. Saskiekin bildutako oparia.
Patypeando blogeko Patryk hilabetero  proposamen bat egiten du, paketatze politak egiteko gai edo gauza batekin. Hilabete honetan saskiekin eginiko paketatzeak proposatu ditu eta ideia honekin parte hartzera noa.
Iloba txikiarentzat detailetxo bat egin behar nuen, eta azkazalak margotzea asko gustatzen zaionez, (9urteko neskatila pinpirina da...) gutxi batzuk hartu eta saskitxo hauekin biltzea bururatu  zait .
Hemen nola egin dudanaren pausoz pausokoa:
Egia esan ez dauka misterio handirik, eta uste dut nahiko polita eta originala gelditu dela.
Eskuz eginiko etiketatxo bat gehitu diot eta prest!.
Ze iruditzen zaizue?
Ba hau da dena, orain paketatze polita saskiekin proposamenean parte hartzera!
Hurrenarte!


Zutargia



Kaixo berriro!
Gaurko honetan berriro ere birziklatzen arituko gera.
Erraz eta azkar egiten den eskulana  eta oso itxurosoa gelditzen dena.
Edari poto bat birziklatuz eginiko zutargia.
Hona hemen eskulan hau egiteko behar ditugun materialak:


 Ikusten dezutenez, material gutxi ta erraz edukitzekoak.
Orain ikus dezagun pausoz pausokoa.
Egia esan, kontatzeko zailagoa da, egitea baino.  Hasi gaitezen ba:
Lehenengo, edari potoari kuterra erabiliz, goiko aldea kenduko diogu kontu handiz. Eta ondoren goitik behera moztutzen jungo gera goraizekin, zentimetro erdiko ilarak eginik.
Hona hemen iruditan argiago ikusteko:


Orain bigarren partea.
Metalezko ilara bakoitza hurrengoaren gainetik pasatuz eskubira tolestuko degu, bata bestearen atzetik guztiak tolestuak izan arte, eta horrela lana bukatua izango degu.
Iruditan ikusi:
Prest, ba. Egina. Orain kandela polita gainean jarri eta kitto! Zutargi erraz eta panpoxa edari potoa birziklatuz!

Hau da dena gaurkoz.
Zuen iritzia utzi nahi baduzue, atsegin handiz hartuko det.
Hurrenarte!



Koadernoentzko etiketak



 Kaixo berriro!

Eskolara bueltatzeko garaian gaude, eta garai honetan liburuak, koadernoak, arkatzak, boligrafo, margo eta abar prestatzen ari gera gehienak.
 Horretan laguntzeko, kurtso berriari begira, koadernoetan jartzeko etiketa bildumatxo bat diseinatzen ausartu naiz eta hemen zuekin partekatzera noa.


 Lau koloretan egin ditut. Urdina, berdea, horia eta arrosa. Gustu guztietarako aukera. Ikaslearen izena eta gaiarena jartzeko tokia dute eta iruditxo txiki bat ere.




Pdf. formatuan daude, behin artxiboa deskargatua, nahi aina kopia inprimatu ahal dituzue, eta ondoren koadernotan itsatsi barrako kola piskat emanez.
Nahi izanez gero, beti bezala deskargatu dion botoiaren gainean sakatu saguarekin eta kitto! zuentzat.
https://drive.google.com/open?id=0B_l46C50YUuwX1lBRFpwTnV2MFE



Zuen gustukoak izatea espero det.
Nahibadezue iruzkinetan  kontatu zuen iritzia , atsegin handiz jasoko dut.
Hurrenarte.