Paketatze polita hosto lehorrekin




Kaixo Berriro!
Gaurko honetan Patypeandoko hilabete honetako Paketatze Polita erronkarako proposamenarekin gatoz.
Dakizuenez , hilabetero, gai edo gauza desberdin batekin eginiko paketatzeak egiteko erronka jartzen digu Patryk, eta hilabete honetan hosto lehorrekin eginikoak behar dute izan.
Gure proposamena, buelta asko eman ondoren, honako hauxe da, ea ze iruditzen zaizuen.
Hemen erabilitako materialak:





Goiz eder bat pasa genuen lan hau egiteko ezinbestekoak diren hosto lehor hauek biltzen.Paseo polita eta esperientzia dibertigarria parke eta kaletik hostoak biltzen ibiltzea.
Plastikok itsasgarria, liburuak forratzeko erabiltzen deguna da.
Zelo eta goraizak, ah! eta errotulagailu bat ere, nahiz eta irudian agertzen ez den.
Orain pausoz pausozkoa:


Ikusiko dezutenez, guk hosto eta plastikoarekin biltzeko paperaren antzeko zerbait egin degu. Horretarako lehenengo egin deguna  plastikoa nahi genuen neurriaren doblea neurtzea izan da eta hortik moztu degu.
Orain erditik tolestu, eta  erdiraino bakarrik ireki,  parte itsasgarria guri begira utziaz.
Plastikoa zelo piskatekin lotu degu mahaira.


Orain parte dibertigarriena, hostoak hartu eta plastikoan itsatsi, nahi degun irudia osatuz. Gure kasuan zentzu handirik gabe jarri ditugu, ahal genuen hosto mota desberdin gehien sartu arte. Polita zegoela iruditu zaigunean, hurrengo pausoa egin degu.
Kontu handiz, beste erdiari estalkia kendu eta gure hostoen gainean jarri degu ondo pegatuz, den dena bat izan arte.
Horrela lortu degu biltzeko paperaren antzeko zerbait, lehen esan dizuedan bezala.
Orain oparia biltzea besterik ez zaigu geratzen. Guk liburu bat.


Gure liburua ondo bildu eta gero, sobratu zaizkigun hosto batzuetan zorion mezua idatzi eta apaingarri eder bat egin degu. Paketean jarri eta gero hau da emaitza:


Orain proposamena Paketatze polita hostoekin-era eramango degu.
Pasa zaitezte proposamen guztiak ikustera, eta nahi baduzue gurearen alde bozkatu, eskertuko degu.

Hurrenarte!


21 iruzkin:

  1. Me encanta la propuesta Miren...............es fantástica!!..........los niños se lo tienen que haber pasado pipa haciendo su propio papel de regalo ;-D. Nosotros nos pondremos ahora con ello a ver como sale la idea que tenemos en mente ;-)

    Besos y feliz martes.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Gracias chicos, me alegra que os guste.
      Ha sido muy divertido, mi sobrina se lo ha pasado pipa!
      Intrigada me teneis a la espera de vuestra propuesta.
      Besos y feliz martes

      Ezabatu
  2. Kaixo Miren!! La idea es super original. Me voy a animar a hacer algo yo también. Muxu bat.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Mila esker Elisabet.
      Animatu zaitez, esperientzia dibertiarria izan da.
      Muxuak

      Ezabatu
  3. Muy buena idea la de hacer ese papel de hojas!!!

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Gracias!. Me alegra que te guste!
      Un saludo

      Ezabatu
  4. me plantee esta idea, pero al final no la realicé... me mola lo de escribir en las hojas... saludines

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Ha sido muy divertido hacerla y nos encanta el resultado.
      Besos

      Ezabatu
  5. Cuánto me gusta tu empaquetado, está muy bien forrar las hojas con el plástico! es una idea muy útil y bonita. Un beso

    ErantzunEzabatu
  6. Qué bien que te guste, Esther.
    Y además ha sido muy divertido
    Un beso

    ErantzunEzabatu
  7. Qué bien que te guste, Esther.
    Y además ha sido muy divertido
    Un beso

    ErantzunEzabatu
  8. Ez dakizu zenbat gustatu zaidan ideia hori!! Benetan ederra geratu da oparia. Eta ikusten dudanez... laguntzaileren bat daukazu hortik, ezta??
    Musu handi bat!! Helena

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Poza handia ematen dit gure ideia gustatu izana.
      Bai, laguntzaile poxpolina daukat, nire hiloba txikiena!
      Beti izebari laguntzeko prest dagoena.
      Muxu pila!!

      Ezabatu
  9. Un empaquetado original, pero claro, con ayudanta no podía quedar de otra manera, verdad? jeje.
    Besos!

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Gracias.
      Efectivamente, con esta ayudanta no podía ser de otra manera.
      Besos y feliz finde

      Ezabatu
  10. Súper buena idea eso de plastificar las hojas, así seguro que no se rompen. Me ha gustado mucho.
    Besos y buen fin de semana!

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Gracias, me alegra que te guste.
      Las hojas se mantienen estupendamente así
      Besos y feliz finde

      Ezabatu
  11. Ala! Estupenda idea!! Es bastante probable que te la copie!!!!

    ErantzunEzabatu
  12. Ala! Estupenda idea!! Es bastante probable que te la copie!!!!

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Pozten naiz!
      Copia todo lo que quieras! Para eso está
      Muxuak

      Ezabatu
  13. Qué genial ocurrencia Miren!. Queda un papel plastificado de lo más chulo y natural, me ha encantado!.
    Muxus!

    ErantzunEzabatu

Milaesker zure hitzengatik, zuen iritzia jakitea garrantsitsua da niretzat