Boliak gordetzeko potoa





Kaixo berriro!
Gaurko honetan, txikiak, beraiek bakarrik, egiteko eskulan erraz batekin nator.
Gurea gainera, bertsio sinplea da, baina bakoitzak nahi dion airea eman diezaioke. Ikusiko duzue.
Boliak gordetzeko eskuz eginiko poto eder bat egingo degu.
Opari polit bat egiteko balio duena gainera. Hurbil degun Amaren egunerako adibidez....

Hasi gaitezen materialekin:






Etxetik dauzkagun materialak dira guztiak...
Plastikozko tapa bat. Bere tamainaren araberakoa izango da gure potearen tamaina.
Arropa zabaltzeko erabiltzen ditugun pintzak.
Lazito bat, edo oihal puska luze bat.
Besterik ez. Errazak, ezta?!

Orain pausoz pausozkoa. Argazkitan ikusiko dezutenez, oraingoan artista, nire laguntzaile txikia da ...




Plastikozko tapa hartuko degu, eta inguruan pintzak heltzen jungo gera pixkanaka. Bata bestearen ondoan ondo ondo estutzen. 




Behin pintza guztiak ondo helduta dauzkagunean lana ia bukatua egongo da.
Orain ingurua lazitoarekin apainduko degu, eta prest, bukatua izango degu.





Boligrafoak barruan sartu besterik ez zaigu geratzen.
Esan dizuedan bezala, guk bertsio sinplea egin degu, bina aukera handiak ematen ditu . Barnizatu egin daiteke, edo gustuko degun kolorearekin margotu......Nahi duzuen bezala pertsonalizatu egin daiteke.

Ba hau izan da dena gaurkoz. Gustukoa izan badezue, animatu eta egin, eta egiten baduzue gustatuko litzaiguke zuen bertsioak ikustea....

Hurrenarte!



Birziklatuz eginiko loreontzia

Birziklatuz egindako loreontzia




Kaixo berriro!
Gaurkoan birziklatzen jarraituko degu.Oraingo honetan lata handi batekin loreontzi eder bat egingo degu.
Dagoeneko eguraldi ona hasi zaigu eta landareak balkoi, leiho edo terrazan dotore jantzita edukitzen lagunduko digun eskulana izango da.
Lan erraza, sinple eta azkarra, emaitza polit batekin, ikusiko duzue.
Hauek erabiliko ditugun materialak:





 


Hasteko, lata handi bat. Etiketa guziak ondo kenduta eta garbia.
Chalk paint potetxo bat. Nahi degun kolorekoa, nirea oraingoan sal ibiza du izena, beige xamarra .
Kromo zaharrak, edo nahi ditugun irudiak. Kromoak berriro ere aurkitzeko errazak dira liburu denda edo bazarretan. Nik hauek etxean neuzkanak dira.
Kola txuria, kromoak pegatzeko, noski.
Goraizak eta pintzelak.
Material gutxi, beti bezala. Goazen orain pausoz pausozkoarekin....







Lata hartu eta chalk painta erabiliz, margotuko degu. Zuzenean inprimaziorik gabe. Pintura honek ez  du inprimaziorik behar izaten, gainera oraingoan ala moduz margotzea bururatu egin zait,emaitzari zaharkitutako puntu bat emateko.
Lehortzen utziko degu. Ez du denbora asko behar izaten.





Bitartean kromoak moztuko ditugu eta nahi degun konposizioa prestatuko degu.
Margoa ondo lehortu danean, pentsatutako kromo konposizioa pegatuko degu kola txuriarekin.
Kromoen gainetik ere kola txuriarekin ondo emango diegu. Ondo pegatua egon dadin lagunduko digulako eta gainera babesa ere emango diolako.
Ba hau guztia egina eta ondo lehorra degunean lana bukatua izango degu.






Emaitza hainbeste gustatu zitzaidan, hemendik, kafea eramateko eman zidaten kartoizko edalontzi bat neukala eta bertan berdina egitea bururatu zitzaidala....
Nire aloeak dotore janzteko aprobetxatu ditut bi loreontziak, eta irudietan ikusten dezute nola geratu diran.
Orain, nire loreontzi hauek,  lorez apainduta daudenez, hilabete honetako  Rebecaren blogera eramango ditut bere "ganbarako erronka"ra. Hilabete honetako gaia, loreak bai dira. Handik pasa loreak gaiarekin egindako beste lan eder asko aurkitzeko.

http://www.fabricadeartesania.com/2017/04/reto-desvanero-22-flores.html

Ba hau da guztia gaurkoz.
Hurrenarte!




Maiatzeko egutegia





Kaixo berriro!
Gaurkoan sartu irten motz batekin nator. Datorren hilabeterako egutegia zuekin partekatzera.
Gustua hartu diot egutegiak diseinatze honi, eta  hilabetero zuekin, bat partekatzen saiatuko naiz.
Normalean zuekin partekatzen ditudan inprimagarriak txuri beltzean izaten dira, baina iruditu egin zait egutegi alaiagoak izatea gustuko izango dezutela.
Joan dan hilabeteko egutegiaren diseinua oinarri bezala hartuz egina dago maiatzeko hau. Ea zuen gustukoa dan.





Beti bezala JPEG. formatuan dago, zuek nahi dezuten tamainan inprima dezazuten.
Badakizue, egutegia zuentzat nahi izan ezkero, hemen azpian deskarga botoian klikatu eta beste leiho bat irekiko zaizue, bertan deskargatzeari eman eta zuen ordenagailuetan izango dezute inprimatzeko prest.


https://drive.google.com/open?id=0B_l46C50YUuwVUhpcDJ3X0NqeE0


Zuen gustukoa den jakitea gustatuko litzaidake, beraz , zuen iritzia iruzkinen batean utziko bazenute eskertuko nizueke.
Ba hauxe izan da dena gaurkoz.
Hurrenarte!


Arrautzen kartoiekin egindako etiketak




Kaixo berriro!
Hementxe nago beste eskulantxo batekin, gaurkoan gainera berriro ere birziklatzen.
Oraingo honetan arrautzen kartoiak birziklatuko ditugu, hilabete honetako #3R+1artearekin erronkan , byTerenya-ko Terek proposatzen digun materiala bai da.
Hemendik maiz pasatzen zaretenak, badakizue Terek, Birziklatzen sortzera animatzen gaituela bere blogetik erronka hau antolatzen eta nik, hemendik, hilabetero parte hartzen saiatu egiten naizela.
Hilabete honetan proposamen honekin parte hartuko det: Arrautz kartoiekin egindako etiketak.
Hauek erabili ditudan materialak:



Arrautz kartoia. Goiko partea, tapa moduan etortzen den zatia erabili egin det.
Washi tapea. Nahi dezuten marrazkiekin.
Arkatza eta zulagailu bat.
Etiketa bat, plantilla moduan erabiltzeko.
Ah, eta argazkian agertzen ez bada ere, errotulagailua eta guraizeak!! .Azken hauek oso inportanteak. Niri argazkia egiterakoan bi hauek jartzea ahaztu egin zaizkit!!
Goazen, orain, pausoz pausozkoarekin. Beti bezala, oso erraza, ikusi....




Asteko, kartoizko tapa zapala behar degu izan, horretarako lau izkinetan piskat moztu  eta prest izango degu.
Orain plantilla hartu eta kartoian sartzen zaigun aina bider marraztuko degu. Ahal degun kartoi gehiena aprobetxatuz.




Etiketa guztiak ondo marraztuak dauzkagunean, moztuko ditugu. Eta behin moztuak daudenean, zulagailuarekin goiko partean zulotxoa egin.
Etiketak dekoratzea besterik ez zaigu geratzen.




Washi tapea hartu eta etiketak gure gustura apainduko ditugu, errotulagailuz nahi duguna idatzi, zigiluren bat jarri....nahi dezutena.
Eta baditugu gure etiketa eginak. Hona hemen nireak:




Erreza gaurkoa, ezta?.
Orain, lehen esan dizuedan bezala , Tere-ren blogera eramango ditut #3R+1conarte erronkan parte hartzera. Pasa handik beste proposamen interesgarri guztiak ikusteko.
Hau ba dena gaurkoz.
Hurrenarte


Pazko arrautza kandelak




Kaixo berriro!
Gaurko honetan, pazko astea gainean dugula, egun hauetarako dekoraziorako aproposa izango den proposamen batekin nator.
Toki askotan aurkitzen ditugu pazko arrautzak,txokolatezkoak edo margotuak baita edozein era ederrean dekoratuak ere. Nik, arrautza forma duten koloretako kandelak egin ditut, eta hemen azalduko dizuet nola.

Hasteko erabiliko ditugun materialak ikusiko ditugu:





Kandela txuriak, etxean argia juten zaigunerako dauzkagun horietakoak...
Koloretako argizari zahar puskatu batzuk. Margoen kutxan ahaztuak dauzkagunak.
Arrautzak, beno, arrautzen azalak hobe esanda.
Labana, lapikotxo bat eta makilatxo bat argizariari bueltak emateko.

Pausoz pausozkoarekin goaz orain. Arrautzekin hasiko gera...




Arrautzak, kandelak egiteko molde bezala erabili behar ditugu. Horretarako, goiko aldean zulotxo bat egin eta hustu egingo ditugu, ondoren urarekin ondo garbitu eta alde batean utziko ditugu zain.




 Kandelak hartu, eta labanarekin moztuko ditugu, barruan daukaten aria ateraz.
Alde batean kandela puskak jarriko ditugu, eta aria, gero arrautzen barruan sartzeko erabiliko degunez, haien tamainako pusketatan ebakiko ditugu.




Orain kandela puskak hartu eta lapikoan sartuko ditugu, nahi degun koloreko argizaria puskak gehitu eta su txikitan kontu handiz urtuko ditugu.




Behin kandela urtua eta kolorearekin ondo nahasia degunean, arrautzaren barruan aria ipini, eta gero, kontu handiz sartuko degu.
Bi pauso hauek berriro egin beharko ditugu lortu nahi degun kolore bakoitzeko.
Orain kandelak hozten utziko ditugu.




Ondo hotzak daudenean, arrautzak txuritu beharko ditugu, barruan dagoen kandela ateratzeko. Lanaren parte honetan, etxeko txikiak lagundu dezakete.
Orain gure pazko arrautza kandelak, oinarri baten gainean jarri besterik ez zaigu geratzen, nahi degun txokoa dotore apainduta izateko. Guk, txupitoko edalontzi txiki batzuen gainean jarri ditugu, amonaren etxeko apal baten gainean. Ikusi......



Benetan politak geratu zaizkigula uste det. Amonari behintzat asko gustatu zaizkio.
Orain  gure arrautza hauen pausoz pausozko hau, Anna Llansaren blogera eramango degu. Hilabete honetarako pazko dekorazioak eskatu bai ditu, bere denetarik ikasten erronkarako.
Handik pasa proposamen guztiak ikusteko, oso ideia interesgarriak aurkituko dituzuela.
Ba honekin gaurkoak bukatua.
Hurrenarte!


Paketatze Polita aldizkari orriekin





Kaixo berriro!
Hementxe nago bueltan, hilabete honetako Paketatze Polita erronkarako proposamenarekin.
Dakizuenez , Patypeando blogeko Patrik antolatzen duen erronka da hau, eta bertan Paketatze politak egin behar ditugu, proposatzen zaigun materialarekin. Hilabete honetarako material aukeratua aldizkari orriak izan dira.
Erraza ematen badu ere, ez da ala izan, ez uste. Behin berriro ere, buelta nahiko eman dizkiot buruari, zer nolako paketatzea egingo nuen, eta azkenean origamiari heldu diot.
Orain azalduko dizuet zer eta nola egin dudan, baina lehenengo, goazen materialekin.....






Aldizkari zaharrak, nola ez, protagonista hauek direlako.
Erregela, arkatza, goraizak,grapagailu bat eta kola eta zelo apur bat ere.
Oraingo honetan, ikus dezakezuen bezala oso oso material gutxi.
Hasi gaitezen  paketatzearen nondik norakoarekin.
Lehen esan dizuedan bezala origamiari heldu diot. Baina hau paketatzearen lehenengo partearentzat bakarrik.
Hau da, lehenengo origamizko kutxa bat egin det. Kutxa egiteko, Ventunoart youtubeko kanaletik bideo hau jarraituz egin degu:




Gure pausoak ikusteko iruditxo batzuk ere badauzkagu. Ez da zaila izan, ilobarekin egin ditut, eta gehienak berak bakarrik egin ditu, nire laguntza txiki batekin bukaeran. Ikusi




 Beno, ba lortu degu. Egin degu gure origamizko kutxa, oparia bertan sartzeko. Baina apaingarri bat ere behar genuen paketatzea benetan polita geratzeko.
Eta beste aldizkari orri bat hartu eta hona hemen gure apaingarria egiteko jarraitu ditugun pausoak...




Lehenengo aldizkari orritik lortu behar genituen 7 tira. 3 tira luze 2cm x 26 cm koak; beste 3 tira ertain 2cm x 20cm koak; eta azkenik txikiago bat 2cm x 6cm koa;
Neurtu, markatu eta moztu.


Tira guztiak moztuta ditugunean, apaingarria egiteko lehenengo pausua dator.
Tira luze eta ertainak zortzi bat eginez grapatuko ditugu. Eta txikiarekin zirkulutxo bat egingo degu.
Orain apaingarria muntatzera goaz...




Tira luzeak hartu eta elkarren artean grapatuko ditugu lore bat osatuz. Ertainekin ere gauza bera egingo degu. Bi loreak eginak dauzkagunean, ertaina handiaren gainean grapatuko degu lore handia sortuz eta bukatzeko, kola pixka bat erabiliz zirkulutxo txikia gainean jarriko diogu.
Badugu gure apaingarria egina!


Orain Paketatze Polita  sortuko degu bi pieza elkartuaz.
Oparia origamiz egindako kutxan sartu eta zelo pixka batekin itxiko degu. Apaingarria ere beste zelo apur batekin kutxaren gainean ondo pegatu eta prest! Badugu Aldizkariekin eginiko Paketatze Polita!





Azalpenak konplikatuak ematen badute ere, oso erraz eta azkar egiten da, benetan. Eta iruditan ikusten den bezala nire laguntzaile txikiak egin du lan gehiena, laguntza txiki batekin.
Espero det atsegin izatea. Orain Paketatze Polita-ra eramango degu gure proposamen hau. Handik pasa  beste proposamen guztiak ikustera, eta gustukoa ba dezute gure alde bozkatu.
Hau ba dena gaurkoz.
Hurrenarte!



Tximeleta Solidarioa





Kaixo berriro!!
Hemen naukazue bueltan. Oraingo honetan, ezohizko sarrera batekin.
Gure lagun bizkaitar blogera batek deituta, eskulan solidario batekin nator.
H3MMANUALIDADES-eko Helenak, duela egun batzuk bere blogetik deitu egin zigun Lupusaren gaixoen alde lan egiten duen ADELES Bizkaia elkarteari laguntzeko. Hemen klikatu ezkero, Helenaren blogean informazio guztia irakurri ahal izango dezute.Pasa zaitezte, oso ondo azaltzen bai da egiten ari diren lan guzia.
Gauza da, Helenak, Martxoan elkarte honek egin behar duen ekitaldian, dirua biltzeko eskulanak bidaltzea proposatu egin digula. Eta bide batez gure blogetan  lanak publikatuz eta beraren blogarekin lotuz informazio hau zabaltzea.
Eskulanak tximeleta izan behar dute protagonista, hau bai da elkartearen ikurra.
Hau izan da nire kolaborazio xumea. Ikusi:




Bastidore bat apaintzea otu zait tximeletarekin, ikusten dezuten bezalaxe. Gurutz puntua erabili det, aspaldiko partez erabili gabe nuela.



Prozesu azkarra izan da eta emaitza hobeagoa izan zitekeelakoan nago, baina behintzat bihotzez eginda dago....
Benetan sinistu nahi det norbaitek Bilboko Adeles fundazioak ospatuko duen ekitaldi horretan erosiko duela....Ala espero det.




Hau emaitza. Hau nire kolaborazio xumea. Gaur bertan Bilborako bidea hartu du.
Maiatzak 10-ean Bilbotik bazabiltzate, ekitalditik pasa.
Eta lagndu nahi izan ezkero, Helenaren blogean daude indikazio guziak.
Eta nik, sarreratxo hau Helenaren blogera daramatzat beste kideenarekin batera egon dadin.

Papera estanpatzen





Kaixo berriro!
Gaurkoan, umeekin egiteko eskulan polit eta errez batekin nator.
Gure papera propioa era dibertigarri batean nola estanpatu azalduko dizuet oraingo honetan.
Arratsalde euritsu hauetako batean egiteko aproposa, eta etxean erraz edukiko degun materialak erabiliaz.
Hauek dira, ikusi:





Hasteko, papera, noski. Guk folioak erditik ebakita erabili ditugu estanpatzeko.
Bandeja handi bat. Edozein materialekoa,papera kabitzeko aina handia behar du soilik izan.
Bizarra kentzeko erabiltzen den aparra.
Kolorantea. Edo tenpera ur piskatekin nahasia.
Pintzela edo makilatxo bat, daukaguna.
Kartoi puska bat.
Katilu bat .
Kuriosoak, ezta??. Aparra? Kolorantea???. Ikus dezagun nola erabiliko ditugun....





Aparra eta bandejarekin hastera goaz.
Iruditan ikusten dezutenez, aparrez beteko degu gure bandeja.
Txikiek erraz eta gustura egingo dute.Ondo bete dezatela, beldurrik gabe.





Orain kolorea, kolorantea edo tenpera, berdin dio.
Tantaka edo txorrotaz, nahi bezala, aparraren gainean botako degu. Nahi ditugun koloreak jarri ditugunean, makilatxo edo pintzela erabiliaz nahasiko ditugu.




Orain estanpatzen hasiko gera.
Papera hartu eta aparraren gainean jarriko degu. Kontu handiarekin,aparraren kontra pixkat zapaldu  eta altxako degu papera.
Behin aparretik atera degunean, kartoia erabiliaz, sobera degun aparra kenduko degu.




Orain papera lehortzen utziko degu. Mahai gainean edo zintzilikatua, guk bezala.
Eta behin lehortua dagonean prest izango degu gure papera, nahi degun bezala erabiltzeko!
Guk zertarako erabili degun, beste batean kontatuko dizuegu......
Bitartean, lantxo hau euskaraz eskuz egina esteka festan parte hartzera daramagu.

Hau ba dena gaurkoz, Orain zuen txanda. Saiatu eta kontatu ze iruditu zaizuen.
Hurrenarte!