Paketatze polita : Hiriekin


 

 

 

 

 

 Kaixo Berriro!

 

Presaka eta korrika gatoz gaur, @Patypeando-k antolatzen duen  #paketatzepolita erronkan, hilabete honetarako gure proposamena ekartzera.

Hilabetero bezala, paketatze polit bat prestatu behar dug Patryk ematen digun gai bati lotua. Hilaren 5 eta 10 bitartean publikatu beharrekoa, eta ikusten duzuenez larri baina justu iritsiko gera zitara.

Irailerako gaia, hiriak izan da. Guk Donostian bizi garenez, gure hiriko adierazgarri izango zen zeozer jarri nahi genion gure paketatzeari.

Etxetik genituen gure hiriko adierazgarri famatu pare baten postal bat hartuz hau izan da guri bururatu zaigun paketatze polita.


Hauek erabili ditugun material sorta:








Paperezko poltsa erabili bat

Folio bat

Kola

Zeloa

Goraizak

Errotulagailu bat

Postala.

 

 

Paketatzea prestatzeko pausoz pausozkoa orain, oso erraza. Ikusi:

 

 

 


  


Lehenengo poltsa irekiko dugu eta sobera daukagun guztia moztu eta kenduz, oparia biltzeko neurria duen paperarekin geratuko gera.






Orain paperari irudiren bat geratu ezkero, hauek barruko aldean utziz gure oparia beti bezala bilduko dugu. 








Aukeratu dugun postala hartu, paketearen gainean jarri eta bere ingura markatuko dugu errotulagailuz.

Postala kendu eta inguruko marka apainduk dugu gure gustura errotulagailuarekin. Guk itzal moduko bat egin diogu. Baina hemen nahi dena egin daiteke. Leiho bat, koadro bateko marko ederra.....







Folioaren txanda. Lautan tolestuz izkin batean hiruki bat markatu eta moztu egingo degu.

Horrela lau hiruki lortuz. Hauei bazterretan kola emango diogu.

 

 

 


 



Kola emandako hirukiak, paketean marraztutako irudiaren lau izkinetan pegatuko ditugu, postala sartzeko lau zorrotxo sortuz.

Lehorrak daudenean, aukeratutako postala sartuz gure paketea bukatua izango dugu.


Irudietan honezkero ikusi egin duzuen bezala, guk, gure hiriko munduan famatu diren  bi monumentu adierazgarrien postalak genituen. Txillidak sortutako Haizearen orrazia eta Kontxa hondartzako barandilla famatua dira. Zein aukeratu jakin gabe azkenean zozketa egin eta Kontxako baradilla izan da aukeratua paketea apaintzeko. 








Hau izan da ba, gure proposamena hilabete honetako #paketatzepolita erronkarako. Orain, korrika bertara goaz gure proposamena han uztea.

Parte hartzen duten proposamen guztiak ezagutzeko handik pasatzera gonbidatzen zaituztegu beti bezala, eta gurea zuen gustukoa bada, gure alde bozkatzen baduzue asko poztuko gera.


Besterik ez, gaurkoz.


Hurren arte!

 



Iraila 2020-ko egutegia

 






Kaixo berriro!


Bai, badakik gaur irailak 2 dugula,. Hilabete honetan despistatu egin naiz eta egutegia berandu dator. 

Ala ere espero dut oraindik garaiz ibiltzea eta  ia bertan dugun eskola bueltarako baliagarria izatea. 

Ez naiz gehiago enroilatuko. Hemen duzue irailerako egutegia inprimatzeko prest:









Beti bezala JPG formatuan dago zuek nahi duzuen tamainan inprima dezazuen.

Gogoratu: hemen azpiko deskarga botoian klikatu eta beste leiho bat irekiko zaizue, eta bertatik lasai askoan nahi aina bider deskarga dezakezue.

 

 

 


 

 

 Hilabete honetan ere mugikorrerako bertsioa ere deskargatzeko prest utzi dizuet, bertsio hau inprimatzeko ere balio du. 









Honekin ere, berdin. Azpiko deskarga botoian klikatu eta zuena izango da.




Hau izan da dena gaurkoz. Hitz ematen dizuet urriko egutegia garaiz publikatuko dudala!

Hurren arte!