Txorientzako ganbela tetrabrik bat birziklatuz
Kaixo berriro!
Gaurko honetan, txikiekin egiteko birziklai lan polit bat ekartzen dizuegu.
Gure etxeko lehio edo balkoietan jartzeko txorientzako ganbela bat egingo dugu erabilitako tetrabrik bat erabiliz.
Erraz egiten den lan bat da, eta umeekin birziklaia eta naturarekiko maitasuna lantzeko aproposa iruditzen zaiguna.
Ikus ditzagun zeintzuk diren erabili ditugun material sorta:
Tetrabrik-a. Barrutik ondo garbituta.
Erregela, arkatza eta goraizak.
Margoa. Bakoitzaren gustuen arabera. Kolore bakarra edo kolore desberdin asko .
Pintzela.
Makiltxoa. Izozki batena edo eskulanetarako erabiltzen den horietako bat.
Lanarekin hastera goaz:
Tetabrika hartu, eta aurreko aldean, arkatza eta erregelaren laguntzarekin leiho handi bat markatuko dugu. Guk alboetan zentimetro bat markatu dugu, eta goikaldean eta behealdean bi zentimetro.
Kontu handiz eta goraizen laguntzarekin, markatu degun lehio handi hori moztuko degu.
Guk pauso hau alde bakarrean egin dugu, leiho bakar bat eginez, gure leihoan haize handia ematen duelako eta gainbelak babes gehio eman dezan.
Ala ere zuek brikari leiho gehiago egin nahi badiozue egin iezaiozue lasai askoan.
Makiltxoa erdibitu, lehioaren azpian mozketa txiki bat egin, makiltxoari kola apur bat eman eta mozketaren barruan sartuko dugu.
Leiho gehiago egin badizkiogu , guztien azpian makilatxo puska bana jarriko dizkiogu.
Kolorearen garaia iritsi da. Guk urdinez margotu egin dugu, genuen kolorea delako. Baina kolore desberdinak erabili daitezke, edo kolore bakarra, edo nahi dugun eran margotu daiteke. Bakoitzaren gustuen arabera edo etxean daukaguna erabiliz.
Eta behin margoa lehortu egin denean gure leiho edo balkoian ipintzeko prest izango dugu, barruan haziak edo txori janaria sartu ondoren.
Guk, gurea honezkero leihoan jarri egin dugu.
Animatu zuek ere, zuena egitera!
Ba hau izan da dena gaurkoz.
Hurren arte!
Los pajaritos estarán felices en esta casita tan coqueta.
ErantzunEzabatuUna idea de reciclaje brillante.
Besos
Joba! Nik berdiña dut iña etxean, baita kolorea! Jaja. Txori pila bat etortzen dira, gehien bat aurten. Igual kalean janik aurkitzen ez dutelako... Nik leku guztitan jartzen dizkiet jana! Oso politta. Ongi izan! ;)
ErantzunEzabatuMe encanta la idea,estoy deseando hacerlas con mi sobri.
ErantzunEzabatuUn abrazo!!
una idea preciosa y en principio fácil de realizar. -A ver si animo a mi sobrina y la hacemos
ErantzunEzabatuBsos
Que diy tan divertido!!. La verdad es que nos gustaría tener una casita de pájaros así en la terraza, pero por oto lado tenemos miedo de que se nos coman el huerto ;-)
ErantzunEzabatuBesotes y buen finde