Paketatze Polita: liburuak biltzen








Kaixo berriro!!

Nahiko kostata, baina hemen gaude bueltan.

Justu justu gure hilabete honetarako paketatze politaren proposamena aurkezteko garaiz.

Hilabete honetan bildu behar genuena liburuak ziren, gure proposamena gainera, eta kristoen ideia polita genuen egiteko, baina denbora falta alde batetik, eta ordenagailua ez zebilela bestetik, azkenean beste proposamen hau ekartzen degu.

Azken minutuan azkar batean egina eta etxean genuena erabiliaz. Ez da izan gu buruan genuen ideia, baina nahiko proposamen dezentea geratu egin zaigula uste degu.


Hauek erabili egin ditugun materialak...











Blonda txuri bat. Pastelen azpian apaintzeko jartzen diren horietakoa.
Aluminiozko papera, janaria biltzeko arrunta.
Margolari zinta
Errotulagailuak.
Etxean genituenak ikusten dezuten bezalaxe.



Eta hemen gure pausoz pausozko erraz erraza....










Lehenengo, aluminiozko paperean bildu egingo degu liburua. Bokata biltzen egongo bagina bezala.
Ondoren, eta apaingarri moduan, blonda txuria gainetik jarriko diogu alde batean.
Eta dena ondo helduta geratzeko, margolari zintarekin buelta pare bat emango diogu inguru guztitik.
Paketearen erdian egin ezkero hobeto geratuko zaigu.











Azkenik,margolari zintaren gainean guk nahi deguna idatziko degu. Oparia jaso behar duenaren izena, esaldi polit bat, edo gure kasuan bezala, zorion hitzen bat.












Prest! bukatu egin degu gure paketatze polit inprobisatu hau.

Orain, Patypeando-ra goaz gure proposamena beste guztiekin elkartzera hilabete honetako #paketatzepolita esteka festara.


Hurrenarte!


6 iruzkin:

  1. Me gusta la combinación del plata y el blanco de la blonda, queda muy elegante.
    Un besazo!!

    ErantzunEzabatu
  2. Nahiz eta arazoak izan, zuen paketatzea benetan originala da!
    musu pila! Helena

    ErantzunEzabatu
  3. La idea de escribir los buenos deseos en la cinta sobre la blonda me ha encantado.
    Besos

    ErantzunEzabatu
  4. Mira con papel albal nunca habíamos hecho nada en el #empqtdbonito... mola... mil gracias por participar un mes más... saludines

    ErantzunEzabatu
  5. Ya no hay excusa para no empaquetar nada xq no hay papel de regalo en casa!!! Papel de aluminio siempre hay!!! Y con la blonda queda muy bien!!!

    ErantzunEzabatu
  6. Una idea muy original para envolver un libro la verdad!!. Como os funcionan esas neuronas pareja ;-D

    Besos y feliz semana

    ErantzunEzabatu

Milaesker zure hitzengatik, zuen iritzia jakitea garrantsitsua da niretzat