Kaixo berriro!!
Hementxe gaude bueltan eta gaurkoan, gure lagun Patypeando-ko Paketatze polita erronkarako gure proposamena ekartzen degu.
Joan dan hilabeteko paketatzean, gu izan ginen garaile, eta horregatik guk aukeratutako gauza izan da hilabete honetan bildu egin behar genuena.
Guk gailetak biltzea aukeratu egin genuen, eta hau gure proposamena horretarako.
Oso oso erraza eta sinplea, ikusi....
Material gutxi beharko ditugu oraingoan.
Kartoizko edalontzia, guk birziklatua erabili degu. Ondo garbitu eta lehortu ondoren gure paketatzerako prest.
Goraizeak
Washi tapea, edalontzia apaintzeko.
Kitto, horrekin nahikoa. Ah gailetak joan dan asteko espeltazko errezeta erabiliaz egindakoak dira.
Hasi gaitezen paketatzearekin...
Lehenengo edalontziari, goiko partean dakarren ertz biribildua kendu egingo diogu.
Ondoren washi-tapearekin inguru guztia estali egingo degu gure gustura edalontzia apainduz.
Orain edalontziari, goiko partean mozketa txiki batzuk egingo dizkiogu solapatxo batzuk sortuz.
Hauek beherantz piskat zapalduko ditugu.
Gailetak barruan sartzeko momentua da hau.
Paketea ixteko garaia iritsi da.Horretarako, solapa guztiak barrura bildu egingo ditugu. Eta ondoren eta paketea ondo itxi dadin goiko partean washi gehiago ipiniko degu.
Azkenik, eta ondo apain gera dadin, washi tapearekin lazitotxoak egin eta elkarrekin itsasten apaingarri polit bat egin eta jarriko diogu gure edalontziari.
Prest. Badugu gure paketatzea egina.
Orain Patypeandora goaz Paketatze Polita erronkan gure partaidetza uztea. Handik pasa zaitezte beste proposamen guztiak ikustera, eta gurea gustukoa baduzue, gure alde bozkatzera.
Ba hau izan da guztia gaurkoz.
Hurrenarte!
Que crack!! Me ha encantado. Hace mucho prepare un empaquetado bonito con vasos de carton decorado y me ha recordado....que bien puede servir para empaquetar galletas!!! Una idea buenisima!
ErantzunEzabatuMuy chulo y sencillo,bonita forma de regalar galletas.
ErantzunEzabatuUn saludo!!!
Muy chula la idea.... mil gracias por unirte.... me encanta esta forma de usar los vasitos... saludines
ErantzunEzabatuEs una idea fabulosa: sencilla pero muy resultona.¡Me encanta!
ErantzunEzabatuBesos
Eder ederra gailetak paketatzeko!!
ErantzunEzabatuMusu pila! Helena
Que chulo te ha quedado y muy buena idea lo de usar un vaso. Queda genial con washi tape.
ErantzunEzabatuUn beso
Qué bien queda tu empaquetado ¡está muy festivo!
ErantzunEzabatuUn beso
Un empaquetado muy divertido Miren!!. Nos parece ideal para llevarnos las galletas al curro ;-). Muchas gracias por enseñar el cartel en las fotos..........nos encanta que te gustase ;-D
ErantzunEzabatuBesos y feliz semana