Itsaslamiaren ispilua

Kaixo lehenegoz!
Hasteko kontatuko dizuet umeekin daramadala bizitza erdia lanean, eta bai lanekoekin baino gehien bat etxekoekin eskulanak egitea atsegin dut,asko.
Horregatik dauka blog hau daukan izena. Izebarekin eskulanak egitea klasiko bat da gurean. Izeba ni naiz,noski. Izeba Miren.
Eskulanak, bertziklaia, sukadaritza errezeta errazak...gai hauei buruzko blogak irakurtzen ditut eta interesgarriak iruditzen zaizkit baina euskeraz ez det bat ere aurkitu, hortaz ni ausartu naiz honekin.
Txoko honetan horrelakoekin euskeraz saiatuko gera. Ea atsegin dezuten.
Beno, hastera goaz .
Gaurkoan, udako oporretan gaudenez txikiekin egiteko eskulan errez eta pinpirin bat otu zait. Itsaslamiaren ispilua. Ikusiko dezutenez erraza da oso, guk etxean poltsoan eramateko ispilu plegable horietako bat genun ta tapa erorita zuenez ba erabaki genun hori aprobetxatuz  lantxo hau egitea:




Irudian ageri da dena, bai materiala, baita nola egin, baina kontatzen dizuet hemen ere.
Biera oskol bat, tenpera urdina, ispilutxoa,koilareak egiteko erabitzen diren abalorio batzuk eta kontaktuko kola piska bat besterik ezditugu behar.
Oskola margotu eta lehorra dagoenean barruan ispiua itsatsi eta inguruan boatxoak oskola apainduz eta Prest!badegu egina itsaslamiaren ispilua.
Atsegin izan dezutelakoan hurrengorarte agurtzen naiz.






2 iruzkin:

  1. Kabenzotz! Ze ideia ona, hau ez da truño bat! Segi horrela izeba miren.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Milaesker!. Asko pozten nau zure iritzia!
      Muxux

      Ezabatu

Milaesker zure hitzengatik, zuen iritzia jakitea garrantsitsua da niretzat