Maiatzak 2022-rako egutegia


 

 

 

Kaixo berriro!

Gaurkoan berriro ere pixka bat larri baina oraindik garaiz, sartu irten azkar bat egiten dugu, datorren hilabeteko egutegia zuekin partekatzeko. 

Azpiko irudian ikusten den bezala, eta aurtengo diseinuen arira, koloretako lorez jantzita dator.Maiatza loreen hilabetea dela esaten dute eta horregatik lore desberdinekin sorta txiki bat osatzea bururatu zaigu.Zuen gustukoa izango dela espero dugu.






Egutegia lortzeko egin behar duzuena honezkero badakizue, baina bada ez bada despistaturen bat badabil, edo iritsi berria bazara kontatzen dizut.

Azpiko deskarga botoian klikatuz beste leiho bat irekiko zaizu eta bertan deskargatzera eman eta zeurea izango da. 





 Beti bezala jpg formatuan dago nahiago duzuen tamainan inprima dezazuen.

Ba hau izan da dena gaurkoz

Hurren arte!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Milaesker zure hitzengatik, zuen iritzia jakitea garrantsitsua da niretzat