Gabonetako ipotxa

 




Kaixo berriro!

Gabonetako eskulan eta apaingarrien garaian sartu gara honezkero,  eta gaurkoan azken aldi honetan ain modan jarri diren Gabonetako ipotx bat elementu errazekin nola egin dugun kontatzera gatoz.

Hauek egiteko era desberdin asko ikusi ditugu toki askotan, baina guri inspirazioa gure lagun diren lowcostporeldiy blogeko Natalia eta Sergiok egindakoak ikusterakoan etorri zitzaigun. Hemen klikatuz beraiek egindakoak ikus ditzakezue.

Goazen ba, gure bertsio errazarekin.

 Behar ditugun materialak ikusten hasiko gera:

 

 

 


.



Kotoizko fregona bat. Guk hau etxean genuen baina edozein auzoko dendatan erosi daiteke oso merke.

Plastikozko ontzi handi bat, tapa eta guzti. Guk erabili duguna, jogurta ekartzen duten handi horietako bat da.

Roll-on ontzi bat. Hau, bukatu zaigun desodorante batena da.

Kaltzetin handi bat. Gurea promozio baten jasotakoa da.

Feltro edo oihal gorri puska bat.

Goraizak

Kola pistola.



Pausoz pausozkoa orain:





Fregona eta jogurt potoarekin hasiko gera lanean.

Fregona buruz bera jarriko dugu eta ile guztiak alboratuko ditugu barruko basea ikus dadin. Ondoren jogurt potoa buruz bera jarriko dugu oinarri gisa erabiltzeko. Goian geratzen den aldean kola beroa jarri eta gainean fregona itsatsiko diogu. 






Kaltzetinaren txanda orain. Parte hau oso erraza irudietan ikusten duzuen bezala.Kaltzetina gainetik jarriko diogu txano moduan.





Ipotxaren sudurra egiteko momentua iritxi da. Roll-on potoari, dakarrren bolatxoa kontu handiz kendu egingo diogu .

Bolatxoa daukagunean, feltro puskaren barruan jarri, bildu eta kola beroarekin itsatsiz bola forratuko dugu.





Sudurra egin dugunean, ipotxari bere tokian jarriko diogu, berrio ere kola beroa erabiliaz.

Eta  horrela gure Gabonetako ipotxa prest izango dugu.





Hauxe ba, gure Gabonetako ipotxaren etxeko bertsio erraza.

Hurren arte!



2 iruzkin:

Milaesker zure hitzengatik, zuen iritzia jakitea garrantsitsua da niretzat