Kaixo berriro!
Gaurko honetan, etxeko txikiekin egiteko aproposa eta edozein txokoa udazken puntu batekin apaintzeko balioko digun lan erraz bat zuekin partekatzera gatoz
Apaingarri moduan erabiltzeko kartoizko kalabaza txikitxo hauek nola egin ditugun kontatuko dizuegu.
Egun euritsu hauetako baten, arratsalde pasa polita izan daitekeela iruditzen zaigu.Material gutxi eta etxean erraz edukiko ditugunak erabiliz egiten dena.
Hauek behar ditugun materialak, ikusi:
Kartoizko tutua.
Udazken koloreko errotulagailuak
Barrako kola
Goraizak.
Zihur gaude denok etxean edukiko dituzuela.
Goazen orain pausoz-pausozkoarekin.
Lehenengo, kartoizko tutua tiratan moztu egingo dugu. Nahi dugun zabalerako tirak, baina denak zabalera berdinekoak. Tira hauek berez, kalabaza osatzeko zirkuluak izango dira. Kalabaza bakoitzeko lau zirkulu behar ditugu.
Behin moztu egin ditugunean, laranja kolorez margotuko ditugu.
Orain, lau kartoizko zirkuluak, bata bestearen barruan gurutzatuz sartuko ditugu, kalabaza osatuz.
Beste kartoizko puska pare bat berdez koloreztatuko ditugu orain, eta hirugarren puska bat, marroiez.
Berdez margotutako kartoi pusketekin hostoak egingo ditugu, goraizekin lagunduta.
Kirtena berriz, kartoi puska marroia kiribilduz eta kola apur batekin pegatuz lortuko dugu.
Azkenik, kola pixkat erabiliz, hostoak eta kirtena kalabazari pegatuko dizkiogu.
Eta prest!, kalabaza bukatua dugu.
Guk , koloreztatu gabeko beste kalabazatxo bat ere egin dugu, horrela ere polita dagoela iriditu zaigulako.
Bat baino gehio egin daitezke, kolore desberdinekoak ere, eta gure gustuko konbinazio diferenteak osatu. Hau ,beti esaten dizuegun bezala, gustu pertsonalen arabera egin daiteke.
Guk platertxo txiki baten gainean, kandelatxo batekin lagunduta apaingarri hau osatu dugu, gure etxeko sarrerako armairu gainean jartzeko. Egun hauetan ain beharrezkoak diren maskara eta hidrogelaren txokoari kolore pixkat emateko
Hau izan da dena gaurkoz. Orain zuen txanda.
Hurren arte!
Egileak iruzkina kendu du.
ErantzunEzabatuSon unas calabacitas preciosas e ideales para una divertida tarde de manualidades.
ErantzunEzabatuBesos
Me mola mucho la idea y estoy dándole vueltas para hacer aunque solo sea una para decorar la mesa de centro 😁. El rollo ya lo tengo listo ..... solo me falta sacar un poco de tiempo para ponerme. Gracias por la inspiración 😉
ErantzunEzabatuBesos y Feliz domingo
Que guays.... hay que ir recopilando ideas para hacer en otoño con los peques... saludines
ErantzunEzabatuTe han quedado preciosas!!!
ErantzunEzabatuUn saludo.