Kaixo Berriro!
Presaka eta korrika gatoz gaur, @Patypeando-k antolatzen duen #paketatzepolita erronkan, hilabete honetarako gure proposamena ekartzera.
Hilabetero bezala, paketatze polit bat prestatu behar dug Patryk ematen digun gai bati lotua. Hilaren 5 eta 10 bitartean publikatu beharrekoa, eta ikusten duzuenez larri baina justu iritsiko gera zitara.
Irailerako gaia, hiriak izan da. Guk Donostian bizi garenez, gure hiriko adierazgarri izango zen zeozer jarri nahi genion gure paketatzeari.
Etxetik genituen gure hiriko adierazgarri famatu pare baten postal bat hartuz hau izan da guri bururatu zaigun paketatze polita.
Hauek erabili ditugun material sorta:
Paperezko poltsa erabili bat
Folio bat
Kola
Zeloa
Goraizak
Errotulagailu bat
Postala.
Paketatzea prestatzeko pausoz pausozkoa orain, oso erraza. Ikusi:
Lehenengo poltsa irekiko dugu eta sobera daukagun guztia moztu eta kenduz, oparia biltzeko neurria duen paperarekin geratuko gera.
Orain paperari irudiren bat geratu ezkero, hauek barruko aldean utziz gure oparia beti bezala bilduko dugu.
Aukeratu dugun postala hartu, paketearen gainean jarri eta bere ingura markatuko dugu errotulagailuz.
Postala kendu eta inguruko marka apainduk dugu gure gustura errotulagailuarekin. Guk itzal moduko bat egin diogu. Baina hemen nahi dena egin daiteke. Leiho bat, koadro bateko marko ederra.....
Folioaren txanda. Lautan tolestuz izkin batean hiruki bat markatu eta moztu egingo degu.
Horrela lau hiruki lortuz. Hauei bazterretan kola emango diogu.
Kola emandako hirukiak, paketean marraztutako irudiaren lau izkinetan pegatuko ditugu, postala sartzeko lau zorrotxo sortuz.
Lehorrak daudenean, aukeratutako postala sartuz gure paketea bukatua izango dugu.
Irudietan honezkero ikusi egin duzuen bezala, guk, gure hiriko munduan famatu diren bi monumentu adierazgarrien postalak genituen. Txillidak sortutako Haizearen orrazia eta Kontxa hondartzako barandilla famatua dira. Zein aukeratu jakin gabe azkenean zozketa egin eta Kontxako baradilla izan da aukeratua paketea apaintzeko.
Hau izan da ba, gure proposamena hilabete honetako #paketatzepolita erronkarako. Orain, korrika bertara goaz gure proposamena han uztea.
Parte hartzen duten proposamen guztiak ezagutzeko handik pasatzera gonbidatzen zaituztegu beti bezala, eta gurea zuen gustukoa bada, gure alde bozkatzen baduzue asko poztuko gera.
Besterik ez, gaurkoz.
Hurren arte!
Muy chulo,me gusta muchísimo como queda y el lugar especial que le das a esa preciosa postal de tu ciudad.
ErantzunEzabatuUn abrazo!!
Ha quedado maravilloso.
ErantzunEzabatuBesitos
Que te voy a decir!!! Me rechifla!!! Estuve trabajando un año en Donosti y viviendo en Gros..jiji...cuando me volvi mis ex compis me regalaron un recuerdo con la forma de esa barandilla y tiene un sitio privilegiado en mi salón...es tan bonita!!! Me gusta mucho la forma que has usado como de colocar las fotos en los albums antes...
ErantzunEzabatuCon esas preciosas postales que parecen acuarelas has dado un papel muy importante y emotivo a esos regalos. Nos gusta muchísimo la idea porque es como si regalas doble: el regalo en sí y esas postales que decoran cualquier pared 🥰🥰
ErantzunEzabatuBesotes y Feliz semana
Pensé que las habías pintado tú, son super bonitas... y queda muy guay... gracias por unirte un mes más, ya se que es un mes complicado para ti... saludines
ErantzunEzabatuQue bonito te ha quedado ese paquete y así aprovechas para enviar un trocito muy bello de tu ciudad :D
ErantzunEzabatuBesote!!!!