Kaixo berriro!
Maskarillak, maskarak edo musukoak denbora luzean erabili beharko dugun garai arraro hauetarako, lan batekin nator oraingo honetan.
Gaurkoan maskarilla gordetzeko zorro bat egingo dugu, bakero zahar batzuk birziklatuz.
Lan hau, etxeko txikiek laguntza gutxirekin egiteko moduko lana da. Gainera, birziklatzera animatuko dituena.
Guk oinarrizko zorro sinple bat egin dugu, baina hemendik hasita, gero bakoitza bere gustura apaindu edo pertsonalizatu dezake.
Goazen ba, behar ditugun materialak ikustera:
Bakero zahar batzuen puska luze bat.
Orratza eta haria.
Goraizak.
Arkatza.
Erregela.
Botoi bat.
Materialak prest dauzkagunean, zorroa egiten hastera goaz:
Lehenengo egingo duguna, gur zorroaren neurriak zehaztu eta oihal puskaren gainean markatu eta moztu izango da. Guk 20zm-ko luzera eman diogu eta oihala hankaren puska bat denez, bere zabalera mantendu dugu .
Oihalari buelta eman eta barruko aldetik lan egingo degu orain. Azpia zein izango den erabaki eta hortik josiko dugu.
Berriro buelta emango diogu, honezkero zorroa bihurtu den oihalari, eta botoia josiko dugu, goiko aldetik gertu baina erdi aldean.
Botoiari eustekoa egiteko garaia, Hau pausurik konplikatuena izan daiteke. Goialdea botoiaruntz eraman eta botoiaren parean marka txiki bat egingo diogu goialdeko goiko parteari.Haria hortxe josiko dugu arku forma duen hari puska utziz.
Azalpena konplikatua ematen du, baina irudietara begiratu ezkero ikusiko duzue ez daukala inongo misteriorik eta ez dela ain zaila pausu hau.
Haria erabili beharrean, beste aukera bat, gomatxo bat bertan josta izan daiteke. Errazagoa iruditzen zaizuena egin dezakezue.
Ba gur lana amitua dugu. Orain maskarilla bertan gordetzea besterik ez zaigu geratzen. Poltsan edo motxilan erreserbako maskarilla eramateko, edo kendu behar dugunean edonon utzi beharrean txukun edukitzeko balioko diguna.
Lan erraza eta sinplea, baino gure ustez praktikoa. Gainera birziklatzen sortzen ikasteko balio duena.
Horregatik Anna Llansak antolatzen duen #reciclaycreadiy esteka festara eramango dugu. Bertatik pasa oihalak birziklatzen sortutako lan gehiago ikustera.
Hau izan da ba, dena gaurkoz.
Hurren arte!
¡Es una idea estupenda para guardar la mascarilla y para reciclar jeans!
ErantzunEzabatuGracias por compartir
Besos
Hola Miren! Me gusta tu idea...me la apunto, hemos coincidido con el reciclado de la tela, aún me queda para una bolsa tan chula como la que has realizado.
ErantzunEzabatuGracias por las explicaciones!!
BESOS
Es un reciclaje y una confección muy buena Miren, y creo que con lo que nos toca vivir, diría que es un imprescindible. Me gusta muchísimo la idea, y el resultado!. Me parece que nos has contagiado a muchas a ponernos mano a la obra para hacernos una o más.
ErantzunEzabatuOso pozik nago sartu nahi izan duzulako, eskerrik asko!
Un petó!
Mola mucho, yo he hecho varias bolsitas para mascarillas también,... jjj... saludines
ErantzunEzabatuMe encanta la bolsita de tela vaquera, queda genial y la mascarilla es preciosa.
ErantzunEzabatuUn saludo!!!