Paketatze polita kristalezko ontziekin








Kaixo berriro!!

Gaurkoan, hilabete hasiera guztietan bezala, Patypeando blogak antolatzen duen #paketatzepolita erronkarako gure proposamena ekartzera gatoz.

Hilabete honetan paketatzea kristalezko ontziak erabiliaz egin behar  da, eta buelta asko eman ondoren, hau izan da guri bururatu egin zaiguna.

Gure proposamen honetan, oparia ontziaren barruan dago, baina ontzia bera ere, oparia da.

Kasu honetan goxokiak oparitzeko erabili egin dugu, baina beste gauza asko ere sartu daiteke barruan oparitzeko. Errotulagailu batzuk adibidez, edo zapiren bat, galtzetin parea... zuek nahi duzuena.


Ikusi ditzagun erabili ditugun materialak:











Kristalezko ontzi bat. Guk, maionesa ontzi bat berrerabili egin dugu. Tamaina ertainekoa.
Tiradera zahar baten heldulekua. Kristalezko antza duena.
Margo akriliko arrosa.
Pintzelak
Margolari zinta.
Errotulagailu bat
Goraizak.
Kartulina txuria.





Materialak argi dauzkagunean, pausoz pausozkoarekin hasiko gera:











Margoa hartu eta ontzi txiki batean jarriko dugu erosoago erabili  izateko. Hau ez da derrigorrezkoa, baino gure kasuan tutuan dator margoa eta horrela egitea zentzudunagoa iruditzen zaigu.

Ontziaren tapa margotuko dugu lehenengo. Hiru margo kapa eman dizkiogu. Kapa bakoitza lehortzen utzi egin dugu hurrena eman baino lehen.

 Guk esponjadun pintzela eta iledun pintzelak aukeratu egin ditugu lan honetarako, baina hau ere bakoitzaren gustuen arabera egin daiteke.










Taparen lehengo margo kapa lehortzen dan bitartean ontzia hartu , eta noraino margotuko dugun erabaki ondoren, margolari zinta jarriko diogu, neurria margotzen dugun bitartean mantentzeko.











Orain ontzia margotuko dugu, taparekin egin dugun bezala, hiru margo kapa emanez.
Margo kapa guztiak ondo lehortu arte itxarongo dugu.










Margoa ondo lehortu egin denean, ontzitik margolari zinta kendu egingo dugu eta gure gustura geratu den konprobatuko dugu.










Orain tiraderaren heldulekua hartu eta kola beroarekin ontziaren taparen erdian pegatuko dugu.









Orain kartulina hartuko dugu eta bertan borobil bat markatu, barruan nahi dugun hitza idatzi eta ondoren moztuko dugu etiketa bat sortuz.
Etiketa hartu eta kola beroarekin ontziaren erdi aldean pegatuko degu.
Guk "sweets"  idatzi egin dugu(goxokiak ingelesez), Ingelesako irakasleari egiteko oparia zelako, baina etiketan nahi duguna jarri edo margotu daiteke.











Ontzia apaintzen bukatu egin dugu. Orain oparia barruan sartzea besterik ez zaigu geratzen.
Kontatu dizuegun bezala goxokiz bete dugu, oparia jaso behar duen pertsona oso goxokizalea delako.












Ba  bukatu dugu gure proposamena  hilabete honetarako #paketatzepolita erronkarako.
Handik pasatzera gonbidatzen zaituztegu proposamen guztiak ikustera, eta gurea gustukoa baduzue, gure alde bozkatzera.


Hau izanda dena gaurkoz

Hurren arte!


7 iruzkin:

  1. Como te dije en Instagram me encanta la idea, la decoración del tarrito es ideal y rellenarlo de chucherías un acierto.
    Un abrazo y felicidades por ese packaging tan dulce!!!

    ErantzunEzabatu
  2. Me encanta, es super cuky... me mola como queda el tarro pintado por el fondo, y lo de añadirle a la tapa un tirador, genial... Mil gracias por volver este mes... saludines

    ErantzunEzabatu
  3. Paketze ederra gelditu zaizu, Miren. Esan behar dizut gozoki gorri marradun horiek nire gogokoenak direla ^^.

    Arraroa iruditu zait margoa baino lehenago gesso edo antzeko zerbait ez erabiltzea, eta halaber, kola beroa erabiltzea kartela gehitzeko kristal gainean. Nik, agian, aukeratuko nuen kola normala, zeren eta zikatzean gardena gelditzen baita. Dena den, polit baino politagoa geratu da ontzi hori. Zorionak!


    ErantzunEzabatu
  4. Una crack!! Yo tb he compartido unos tarros de chuches pero el tuyo mola mucho...es muy rosa y muy cuqui...jiji
    No me va a dar tiempo pero la idea de pegar unos tiradores..es la que tengo...en cuanto lo tenga..lo compartire aunque ya no participe...

    ErantzunEzabatu
  5. Me encanta la idea Miren. Regalar unas chuches en un tarro tan bonito es todo un detalle.

    ErantzunEzabatu
  6. Una dulce idea para reciclar un tarro de cristal!!. Genial!! 💞💞

    Besotes

    ErantzunEzabatu

Milaesker zure hitzengatik, zuen iritzia jakitea garrantsitsua da niretzat