Kaixo berriro!
Gaurkoan, etxetik dauzkagun kartoizko kutxak birziklatuz koadernotxo batzuk nola egin kontatuko dizuegu.
Beti bezala erraz egiten den lana da, eta etxeko txikiekin ere gure laguntza pixka batekin egin daitekeena.
Gainera, kutxak birziklatu bakarrik ez, geratzen zaizkigun folio eta koaderno orri puskak aprobetxatzeko balio duen lana da.
Goazen erabili egin ditugun material sorta ikustera:
Kartoizko kutxak. Gaileta, zereal, izozki...edozein balio du. Guk izozkienak erabili ditugu kasu honetan.
Folioak, beste lan batzuetatik geratzen zitzaizkigun folio puskak erabili ditugu guk, baino edozein paper erabili ditzakegu.
Washi tapea.
Goraizak, erregela, arkatza eta errotulagailu bat.
Grapagailua, grapa eta guzti.
Barrako kola.
Materialak prest dauzkagunean, koadernoak egiten hasiko gera.
Kartoizko kutxetatik erabiliko dugun kartoiaren aldea erabaki ondoren moztu egingo dugu.
Kontuan hartu beharko dugu, kartoiarekin portada egingo dugula. Pieza bakarrekoa, erditik tolestua.
Behin portada izango dena moztua dugunean, folio edo paperak gainean jarri eta neurri berdinekoak moztuko ditugu.
Paper guztiak moztuta dauzkagunean, bat hartuko dugu eta kartoiaren alde inprimatuaren gainean pegatuko dugu, hau estaliaz.
Ba dugu, portadaren oinarria egina.
Portadaren oinarria erditik tolestuko dugu eta alde batean utziko dugu momentutxo batez.
Portadaren neurriko horri guztiak hartu, elkartu eta hauek ere erditik tolestuko ditugu.
Tolestu ditugun orriak hartu eta gure portadaren oinarriaren barruan sartuko ditugu.
Behin ondo kokatu ditugunean, zabaldu, zapaldu eta kontu handiz erdian dauzkaten tolesduran grapa pare batekin portadan josiko ditugu.
Koadernoa itxiko dugu, eta orriak portadatik kanpora pixka bat ateratzen direla ikusiko dugu. Soberakin hau guraizekin kenduko ditugu.
Orain gure koadernoaren portada apaintzeko garaia iritsi da. Washi tapea hartu eta gure gustura jarriko dugu.
Gure kartoia oso txukun ez zegoenez guk dena washi tapearekin estali dugu,baina berriro diot, hau bakoitzaren behar eta gustuen arabera egin daiteke.
Orain gelditu zaigun paper puska pare bat hartu eta etiketa bat egin diogu koadernoari. Nahi genuen tamainako papera moztu, kolaz pegatu egin diogu eta bertan ideiak hitza idatzi diogu.
Eskulan berriak egiteko ideiak bururatu edo ikusten ditugunean apuntatzeko erabiliko bai dugu koadernotxo hau eta.
Zerbait gehiago behar zuelakoan geunden, eta lore luze bat ere marraztu eta pegatu egin diogu.
Orain bai, gure gustura. Prest. Bukatu degu.
Ikusten duzuen bezala, gaurkoan pare bat egin ditugu. Era desberdinetan apainduta. Guk ez dakigu bietako zein gustatzen zaigun gehio. Baina ziur biak asko erabiliko ditugula.
Ba hau izan da dena gaurkoz. Zuenak egitera animatzen zaituztegu orain.
Hurren arte!
Dos preciosos blocs de notas.
ErantzunEzabatuA mi también ne encanta hacer libretas y decorarlas.
Besitos
buenísima idea para ayudar al medio ambiente, te han quedado monísimas
ErantzunEzabatuBsos
Muy fan de tus libretas, me encantan por prácticas y bonitas.
ErantzunEzabatuUn saludo.
Que bonitas y utiles!
ErantzunEzabatuBesos
Con la de ideas que te rindan por la cabeza nada mejor que tenerlas bien anotadas 😉. Y si es en una bonita libreta handmade mucho mejor 👏👏
ErantzunEzabatuBesazos