Irudiak ohialetan plastikoarekin itsasten






Kaixo berriro!!

Badirudi astero hemendik pasatzeko intentzioa betetzena ari garela.

Aste honetan, gure motxila nola apaindu genuen kontatzera etorri gera.
Oso era errazean apaindu degu, guri asko gustatzen zaigun irudi bat bertan itsasten.
Erabili degun teknika,  interneten ikusi egin genuen, eta gure motxila apaintzeko erabiltzen animatu ginen.

Esan dizuegun bezala oso teknika erraza da eta gainera oso material gutxi erabili behar dira. Ikusi....










Motxila, edo kamiseta bat edo apaindu egin nahi degun oihala.
Kartoi puska bat, oihalaren azpian jartzeko lan egiten degun bitartean.
Gure gustuko irudi bat. Guk hau internetetik atera genuen.
Laberako papera.
Plastiko itsaskorra. Janaria biltzeko erabiltzen dena.
Guraizak
Lisa-burdina.

Goazen orain, ba, pausoz pausozkoarekin....









Lehenengo, gure irudia moztu egingo degu.
ondoren plastiko itsaskorraren bi kaparen artean jarriko degu.







Plastiko itsaskorra, goikoa behekoarekin itsatsita dagoela konprobatuko degu, eta ondoren gure irudiaren inguruan moztuko degu.







Orain, kartoia motxila barruan sartuko degu. motxila ondo zabaldu, eta guk nahi degun tokiaren gainean jarriko degu kontu handiz.
Azkenik laberako paper puska bat hartuko degu, eta irudia eta plastikoa estaliko ditugu.







Lisa burdina berotuko degu, eta nahiko bero dagoenean , laberako paperaren gainetik pasatuko degu.
Erditik hasi eta alboetara eragingo diogu lisa burdinari. Behin da berriro pasatuko degu lisa-burdina irudiaren gainetik, gure irudia ondo itsatsi arte.
Gure lana hoztu arte itxoin, eta gainean jarri diogun laberako papera kendu eta barruko kartoia ere bai, eta prest izango degu gure motxila edo kamiseta.






Oso pozik gelditu gera emaitzarekin. Eta teknika hau gehiagotan erabiliko degula ziur gaude!!
Egun hauetan gure hiriburu eta herri askotan izaten ari diren jaietako koadrila alkandorak apaintzeko aproposa dela iruditzen zaigu teknika hau, animatu eta proba ezazue!


Ba hau izan da dena gaurkoz.

Hurrenarte!!


1 iruzkin:

  1. Madre mía que destrozos hace el traductor!!. Menos mal que vuestras fotos son super gráficas ;-). Me he quedado fascinada con la técnica!!. No la conocía y viendo lo chula que ha quedado vuestra mochila me dan unas ganas locas de probar ;-). Me la apunto en los diys pendientes!!

    Besos y feliz semana

    ErantzunEzabatu

Milaesker zure hitzengatik, zuen iritzia jakitea garrantsitsua da niretzat