Josi gabe birziklatutako bizkar zorroa
Kaixo berriro!!
Hementxe gaude bueltan. Guk pentsatuta genuena baino beranduago, baina azkenean lortu degu denbora piskat hartu eta gure lanak zurekin partekatzera etortzea.
Gaurkoan birziklatuz eta batere josi gabe egin degun bizkar zorroa ekartzen dizuegu.
Erreza eta sinplea eta uda honetan hondartzara eskuoihala, hamaiketakoa edo libururen bat eramateko aproposa dena.
Hauek izan dira erabili egin ditugun material sorta...
Kamiseta zahar bat. Gehiago erabiliko ez deguna, txikia geratu egin zaigulako edo gure kasuan bezala, hondatu egin zaigulako.
Lokarri zahar batzuk, erabilitzen ez degun zapatilenak adibidez.
Goraizak.
Besterik ez.
Ikusi orain gure bizkar-zorroaren pausoz pausozkoa....
Lehenengo eta behin, kamisetari buelta emango diogu, barruko aldetik lan egingo bai degu.
Buelta eman diogunean, mahuken azpitik hasi eta zuzen-zuzen mozten jungo gera, beste maukaren azpira iritsi arte. Horrela goiko parte osoa kenduko diogu.
Orain, gure kamisetaren beheko aldean daukan tolesdura edo dobladillora jungo gera. eta bi alboetan daukan josturaren ondoan moztu egingo degu zulotxoa eginez. Bertatik gure lokarriak pasako ditugulako.
Lokarri bat zentzu batean sartuz eta bigarrena kontrakoan. Albo bakoitzetik lokarrien bi punta atera daitezen.
Horrela, lokarrietatik tira ezkero gure bizkar-zorroa itxia geratuko zaigulako.
Orain gure bizkar-zorroaren azpiko aldea izango den tokian hasiko gera lanean. Hau da, kamisetaren goiko aldean zegoena.
Azpiko parte hau hartu eta kontu handiz goraizekin mozketa txikiak egingo dizkiogu alde batetik bestera.
Orain lokarrien puntak hartu, eta barrutik (gure bizkar-zorroaren kanpo aldea izango den aldetik)sartu egingo ditugu eta beheko aldean egin ditugun tiratxoen artean jarriz, korapilo batekin lotuko ditugu.
Ondoren, azpiko tiratxo guztiak, aurrekoa atzekoarekin, lotuko ditugu korapiloekin. Korapiloak ondo lotuta gelditu behar zaizkigu hauxe izango bai da gure bizkar-zorroaren jostura.
Orain motxilari buelta eman, eta prest!! badugu gure udako motxila berria egina!!
Guk barruan liburu lodi pare bat sartu dizkiogu, eta liburutegiraino jun gera liburuak itzultzera eta oso ondo eraman ditugu .
Nahi izan ezkero motxila apaindu egin daiteke gure kasuan bezela kamiseta txuria edo kolore soilekoa baldin bada. Zuek nahi dezutena!
Guk gurea piskat apaindu egin teknika berri bat probatzen, baina hori beste egun batean kontatuko dizuegu.
Ba hau izan da guztia gaurkoz!.
Hurrenarte!!
Lantxo hau ere eskuz eginak antolatzen duen udako bilduma esteka festara ere daramat. Handik pasa euskaraz egindako lan gehiago ikusi nahi badituzue!
Baita byterenyak antolatzen duen #3r+1con arte esteka festara.
Chicas nos ha encantado la idea!!. Sin dar ni una sola puntada y reciclando os habéis hecho una mochila super molona!!. Nos ha costado un poco entenderlo porque el traductor hace lo que le da la gana y va a su aire............pero gracias a vuestras gráficas imágenes lo hemos visto claro ;-D. Nos encanta volver a ver vuestros trabajos de nuevo ;-D
ErantzunEzabatuBesos y buen finde
Que bueno que os haya gustado!!. Si, mr google hace cosas muy raritas al traducir el euskera.....
EzabatuEsperamos por fin, volver a publicar con asiudidad, ya veremos....
Besazos y féliz semana!
¡Una mochila chulísima para bajar al parque, playa o piscina!
ErantzunEzabatuUna idea de reciclaje excelente.
Besos
Gracias Isabel!!
EzabatuYa sabes que reciclar es importantisimo para nosotras.
Besazos
Banengoen, ni... asmatu dut! Baina ez nekiena josi barik egin duzuena zen! Primerako lana!!
ErantzunEzabatuMuxu pila!! Helena
Baiiii, asmatu dezu!!.
Ezabatujosi gabe egiten den kuxinaren ideia moldatuz bururatu zitzaidan saiatu ginan eta oso ondo funtzionatzen du!!
Muxu pila zuretzat ere.
Miren, mundialak zure publikazioak. Pila bat gustatu zaizkigu. Segi HORRELA. AH, Troitiren ama naiz. Muxu potolo bat
ErantzunEzabatuZe poza handia zure hitzek eman didatena, muxu pila zuentzat ere!!!
EzabatuQue genial la mochila sin coser nada de nada, me encanta y estoy tentada en hacerme una a ver qué tal me sale!
ErantzunEzabatuGracias por traerla a mi reto.
Besos!
Un reciclado muy práctico y genial el paso a paso, gracias por la idea, me la apunto.
ErantzunEzabatuUn abrazo!!!
¡Este reciclaje está genial, Miren!
ErantzunEzabatuBesos
Fue fantástico este tuneo chicas y de lo mas práctico además ;-).
ErantzunEzabatuBesotes y feliz semana