Gabonetako izarra






Kaixo berriro!
Abenduan sartuta gaude honezkero, eta gehienek Gabonetako apaingarriak jartzen hasiko zinaten, gu pasa dan zubia aprobetxatu degu, gure eskuz egindako apaingarrien bilduma handitzeko.
Eta gaurko honetan izar hau nola egin degun kontatuko dizuegu.

Hauek izan dira erabili ditugun materialak...






Makarroiak, luma modukoak erabiliko ditugu.
Lazo puska bat. Guk bonboi kutxa batean zetorrena birerabili degu.
Kola sendo bat, edo bestela kola beroa eta pistola.
Goraizak, lazoa behar degu tamainan mozteko.

Beti bezala gutxi eta etxean errez edukiko ditugunak.

Orain pausoz pausozkoa....





Bi makarroi ale artuko ditugu eta beraien artean pegatuko ditugu kola sendo bat erabiliaz (edo kola beroarekin),  hiruki forma dun punta bat osatuz.
Izarraren puntak izango dira, horrelako bost egingo ditugu eta lehortzen utziko ditugu.





Behin lehortu egin direnean, elkartuko ditugu izarraren forma emanez,  Elkartzen diren puntuetan kola apur bat emango diegu pegatu daitezen.
Orain beste makarroi ale bat hartu eta elkargunetik zentro aldera pegatuko ditugu barruko forma emanez, iruditan ikusten den bezala.
Orain , berriro ere, lehortzen utziko degu.






Ondo lehortu egin denean, izarra zintzilikatu ahal izateko,  lazoa hartu eta izarraren alde batetik sartu eta itxi egingo degu kola puntu batekin.

Eta prest! Badugu gure izar galanta gure Gabonetako zuhaitzean edo edozein etxeko izkinetan zintzilikatzeko.





Guk izar hau amonaren etxean egin eta utzi egin degu. Amonari horrela natural gustatzen zitzaion eta horrela oparitu genion, baina nahi izan ezkero kolore biziz edo purpurinaz ere margotu egin dezakegu beste puntu alaiago bat lortzeko.

Ba hau izan da dena gaurkoz, espero degu gure apaingarria zuen gustukoa izatea.
Aste honetan bertan, Gabonetarako beste apaingarriren bat ekarriko dizuegu, edo akaso Gabonetarako postalak nola egin ditugun erakutsiko dizuegu....... ikusiko degu!

Hurrenarte!





Izar hau ere eskuz egina-k antolatzen duen udazkeneko bildulmara eramgo det. Handik pasa euskaraz eskuz egindako beste lan asko ikustera.

7 iruzkin:

  1. ¡Qué buena idea!
    ¡A los peques les encanta trabajar con macarrones...jeje!
    Besos

    ErantzunEzabatu
  2. Me parece una idea preciosa, reciclaje en estado puro, ideal para hacer con niños y para darle un toque muy personal a nuestra decoración navideña ;-). Nos guardamos la idea porque nos ha encantado ;-). Se os echa de menos, pero bueno el tiempo del que disponemos para el blog no siempre es el que nos gustaría ;-)

    Besos y feliz semana pareja

    ErantzunEzabatu
  3. Ederra!! beste idea bat idatzita nere iloba txikiena egiteko. Oye, ¿Qué tal quedaría con un toque de purpurina?

    ErantzunEzabatu
  4. Kaixo Miren! Denbora luzea da zu bisita egin barik. Barkatu, baina lanpetuta nabil azken bolada hontan...
    Oso idea ederra da izarrarena, hain naturala! Primerakoa etxea apaitzeko.
    Musu pila!! helena

    ErantzunEzabatu
  5. Qué simpática esta estrella, la verdad es que el biselado de los macarrones le va de perlas para pegarlos.. y queda estupenda... Cuando mi sobrina sea un poco mayor la haremos seguro.
    Un beso

    ErantzunEzabatu
  6. Esta chulisima esta estrella!!!
    Tienes una buena alumna Mirem
    Dos besitos!!!

    ErantzunEzabatu
  7. Oso izar polita... Datorren urterako apuntatuko dut.

    Mila esker gurekin partekatzeagatik!

    ErantzunEzabatu

Milaesker zure hitzengatik, zuen iritzia jakitea garrantsitsua da niretzat