Eskerrak emateko txartel inprimagarriak

 




Kaixo berriro!

Hementxe gaude bueltan. Badakigu denbora asko pasa dela blogetik etorri gabe, baina nahiko lanpetuak gabiltza gue egunerokotasunean. Ala ere gure instagramean jarraitzen dugu gauzak publikatzen.

Gaurkoan, aurtengo kurtsoa bukatzen ari den honetan, gure inguruan gu laguntzen eta zaintzen egon diren pertsonei eskerrak emateko diseinatu ditugun txartel berriak zuekin partekatzera gatoz.

Espero dugu  kurtso honetan izan dituzuen irakasle, monitore, sukaldari, garbitzaile, zaintzaile eta zuen eskola komunitatean parte hartzen duten guztiei zuen esker ona azaltzeko  erabiltzea.




Txartela erabiltzeko materialak hauek dira:

Gure inprimagarria, azpian utziko dizuegun deskarga botoian klikatuz lortu dezakeue.

Margoak, edo rotulagailuak. Zuek nahiago duzuena

Goraizak. Txartela berre neurrira mozteko.




Lehenengo eta behin, gure inprimagarria deskargatu eta inprimatuko dugu. Ondoren txartela moztu egingodugu.




Orain txartela erditik tolestu, beharrezko forma hartu dezan. Eta azkenik gure gustura koloreztatuko dugu.




Eta bukatzeko barruan hitz eder batzuk idaztea besterik ez zaigu falta.




Gure txartelaren inprimagarria nahi izan ezkero hemen azpian uzten dizuegu deskarga botoia.



Gure inprimagarri hau ere jpg formatuan daukazue, nahiago duzuen tamainan inprimatu dezazuen.

Hau ba guztia gaurkoz.

Laister arte