aitaren eguna etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
aitaren eguna etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

Aitaren egunerako opari erraza

 



Kaixo berriro!


Gaurkoan iristear dagoen aitaren egunerako opari azkar bat nola prestatu kontatzera gatoz.

Azken minutuko opari hau, oso denbora laburrean prestatzen da eta etxean erraz edukiko dugun materialekin egiten da.

Etxeko txikiak beraiek bakarrik prestatu dezaketen opari erraza da hau.

Hauek behar ditugun material sorta:





Koloretako arkatzak. Betiko margoak, edo errotulagailuak, koloreztatzeko gustukoen duguna.

Arkatza eta errotulagailu beltza.

Folio bat. Edo kartulina txuria, nahiago duzuena.

Goraizak

Kola edo itsasgarri unibertsala.

Plastikozko tapa bat. Guk txokolate krema poto batena erabili dugu kasu honetan.

Imana. Edozein iman edo iman xafla. Gurea auzoko bazarrean merke merke erositako iman xafla baten puska erabili dugu.


Materialak bildu egin ditugunean, lanean hasiko gera.





Lehenengo egingo duguna, tapa hartu eta folioaren gainean bere ingurua markatuko dugu arkatzez.

Ondoren moztu eta taparen barruan sartzen den konprobatuko dugu. Ala ez bada pixka bat gehiago moztuko dugu ondo sartu dadin.

 


 

Orain papera hartu eta arkatzez nahi dugun mezua idatziko dugu bertan. Guk iruditan ikustenduzuen mezua idatzi dugu, baina zuek nahi duzuena idatz dezakezue.

Mezua apainduko dugu idatzi eta gero, bakoitzaren gustuen arabera margo edo errotulagailuz.Guk mezuari kolore pixka bat eman diogu i letren puntuen tokian bihotzak marraztuz eta gorriz koloreztatuz.

Gainera ilargiaren itxura eman diogu paperari, borobila zela aprobetxatuz.






Behin gure mezua bukatu dugunean, kola hartu eta taparen barru aldean pegatuko diogu.

Atzeko aldean, berriz, imana jarriko diogu.

Eta prest, gure oparia bukatua izango dugu.





Hozkailuan jartzeko primerakoa da.

Guk aitaren egunerako opari bezala proposatu dizuegu, baina maite dugun edonor-i oparitzeko balio dezake. 

Baita gure hozkailua apaintzeko besterik gabe. Marrazki edo mezu desberdinak eginez, adibidez.





Orain zuen txanda. Zuen bertsioa egitera gonbidatzen zaituztegu. 

Hau da dena gaurkoz.

Hurren arte!!



Aitaren egunerako Paketatze polita

 





Kaixo berriro!


Iritxi  da hilabete honetako #paketatzepolita erronkarako gure proposamena aurkezteko eguna.

Dakizuenez, gure lagun Patypeando bloga-k antolatzen duen erronka honetan gai edo material bati lotutako paketatzeak prestatu egin behar dira.

Hilabete honetarako gaia aita edo aitaren eguna izan da. Naiz eta erraza zela pentsatu, zer eta nola egin erabakitzea kostatu egin zaigu guri behintzat.

Azkenean, buelta asko eman ondoren hau izan da guri bururatu egin zaiguna. Paketatze erraz, sinple eta garbi bat.

Hauek erabili egin ditugun material sorta:

 

 

 




Folio txuriak, oparia biltzeko aina.

Zinta beltza.

Egurrrezko bolatxoak. Koilareak eta abar egiteko balio dutenak. 

Errotulagailu pare bat. Kasu honetan beltza eta gorria.

Goraizak, zelo pixkat eta barrako kola.


Materialak prest ditugunean, paketatzearekin hastera goaz:





Oparia biltzeko aina folio hartu eta bata bestearekin pegatuko ditugu. Behin behar dugun tamainako papera dugunean, oparia bilduko dugu bertan.

 

Apaingarriekin hastera goaz...






Egurrezko bolatxoak hartu eta bertan idazten hasiko gera. Guk aita hitza idatzi dugu, baina aitaren izena era idatzi daiteke. Bakoitzaren gustu edo ohituraren arabera.

Azkeneko bolatxoan bihotz gorri bat marraztu egin dugu.






Zinta hartu eta paperarekin bildu dugun oparia apaintzeko behar dugun luzera moztuko dugu.

Ondoren eta zeloarekin mutur bat helduko diogu zinta bolatxoen barrutik pasatzen laguntzeko.






Zinta bolatxo guztietatik sartuko dugu, esan bezala, aukeratu degun hitza osatuz.

Zintarekin oparia inguratu,  aurreko aldean izena edo hitza jarriaz,eta goiko aldean korapilo eta lazo bat eginez lotuko dugu. Irudietan ikusten duzuen bezalaxe.

Prest. Badugu gure paketatzea osatua.






Espero dugu asmatu izana, bai opariarekin baita paketatzearekin ere.

Orain gure proposamen hau, hilabetero bezala, #paketatzepolita festara eramango dugu. Handik pasatzera gonbidatzen zaituztegu aurkezten diren paketatze guztiak ikustera eta gurea zuen gustukoa baldin bada, gure alde bozkatzera.

 

Aitaren eguneko oparien ideien bila bazabliltzate, pare bat uzten dikizuet hemen.

Aitaren eguneko kupoi inprimagariak

Aitaren eguneko diploma edo postala.


Hauxe ba guztia gaurkoz.

Hurren arte!





Aitaren eguneko kupoiak






Kaixo berriro!!


Gaurko honetan aitaren egunerako esku lan eta inprimagarri pare bat zuekin partekatzera gatoz.

Azkar batean egiten den opari erraz hau, etxeko txikiekin egiteko aproposa dela uste dugu

Aitaren egunean gure aitei oparitzeko kupoi talonari txiki bat egitera gonbidatzen zaituztegu.

Opari hau bi era desberdinean egin dezakezue. Alde batetik guk beherago deskargatzeko prest utziko ditugun kupoiak deskargatu eta inprimatuz, edo bestela, zuek. zuen kasa paper ta errotulagailu edo arkatzez edo margoz egindako kupoiekin.


Ikus dezagun ze material beharko ditugun opari hau prestatzeko:











Kartulina beltza
Erregela
Arkatza eta goraizak
Grapagailu bat (grapak eta guzti, noski)
Kupoiak. Gureak gustuko badituzue beherago deskarga botoi bat utziko degu deskarga ditzazuen.


Pausoz-pausozkoa orain:









Lehenengo kupoiak prestatuko ditugu. Beraietan aitarekin egiteko edo aitaren ordez egiteko ideak edo lanak jarriko ditugu.
Guri aitarekin aktibitate desberdinak egiteko kupoiak sortzea bururatu zaigu. Elkarrekin film bat ikusi, jolasen bat elkarrekin jolastu eta abar...
Hemen bakoitzak nahi duena oparitu dezake. Guk pentsatu dugu elkarrekin denbora pasatzeko aukerak oparitzea aukera politta zela.











Kupoiak prest ditugunean, Portadarako bat txuriz utziko dugu eta hau erabiliko dugu kartulinaren gainean jarri eta talonaria bilduko duen basea neurtzeko .Horretarako kupoiaren neurria gehi bi zentimetro markatuko ditugu kartulinan eta goraizez lagunduta moztuko dugu.









Kupoi guztiak bilduko ditugu orain, portada izango dena goialdean uzteaz gogoratuz, eta moztu degun kartulinaren gainean jarriko ditugu, bi zentimetroko sobera hori ezkerreko aldean utziz.
Sobera hori kupoien gainean tolestu eta grapagailuarekin josiko dugu.
Horrela talonaria osatuta geratuko zaigu.










Orain portadaren gainean, eskuz gure aitaren izena edo gure kasuan bezala aitaxo hitza jarriaz gure oparia prest izango dugu.

Pauso hau eskuz egitea nahiago izan dugu gure toke pertsonalagoa ematen diolako.

Hau da ba, aurten aitaren egunean prestatzeko buratu egin zaigun  oparia.

Hemen azpian oraintxe uzten dizkizuet  guk egindako kupoiak zuen gustukoa baldin badira lasai askoan deskarga ditzazuen.




Hauek , guri bururatu zaizkigun ideiak idatziak dakartzatenak:







http://bit.ly/39QprwL






Eta hauek txuriz zuei bururatzen zaizkizuen ideiak jartzeko prest daudenak:








http://bit.ly/2xEqZf9





Ba hau izan da dena gaurkoz.


Hurren arte!



Aitaren Egunerako oparia





Kaixo berriro!
Gaurkoan sarrera azkar bat detailetxo batekin.
Bihar hilak 19,aitaren eguna ospatzen degu, eta naiz eta badakidan denok oparia prest izango dezutela, badaezpada despistaturen bat baldin badago hortik, laminatxo hau diseinatu egin det, diploma, koadro edo postal gisa norbaitek erabili behar baldin badu ere.....



JEPG. formatuan dago, zuek nahi dezuten tamainan inprimatu ahal izateko.
Beti bezala txuri beltzean tinta gutxio gastatzeko;-)
Irudia inprimatu eta zuen aitaren izenarekin bete. Besterik ez dezute behar, eta zuen opari gisa edo zuen opariekin batera  erabiltzeko prest duzue.
Zuen gustukoa bada, eta erabili nahi baduzue, ba beti bezala deskarga botoian kilikatuz, beste leiho bat irekiko zaizue eta bertan deskargatzera eman eta zuena izango da.

https://drive.google.com/open?id=0B_l46C50YUuwWGh2N2N5TUNZbnc



Ba, hauxe dena gaurkoz.
Aita guztiei Zorionak!!!!
Hurrenarte!