2024 urterako egutegi inprimagarria.


 

 

Kaixo berriro!!

Gabon gaua pasa da, eta Olentzero eta Mari Domingik, zuen etxeetatik pasatu direla suposatzen dugu, eta honezkero opari guztiak  ireki dituzuela pentsatzen dugu.

Ala ere, urtero legez, hemendik uzten dizuegu beste opari txiki bat, hastear dagoen 2024 urterako egutegi inprimagarria. Urte osoa orrialde bakarrean dakarrena.

Azpiko irudian ikus dezakezue nola geratzen den orrialde erdian inprimatua.




Zuen gustukoa baldin bada, eta zuentzat nahi baduzue, azpiko deskarga botoian klikatu eta zuena izango da.

Beti bezala Jpg formatuan dago, nahiago duzuen tamainan inprima dezazuen.

 


 

Praktikoa eta erabilgarria izango duzuela espero dugu.

Laster, Urtarrilerako egutegiaren orrialdea publikatu eta partekatuko dugu.

Gaurkoz besterik ez.

Hurren arte!


 

Olentzero eta Mari Domingiren gutun inprimagarria

 



Kaixo berriro!

Hementxe gaude bueltan aspaldiko partez.

Hilabete konplikatuak izan ditugu eta hemendik pasatzeko astirik gabe ibili gera aspaldi honetan, baina bueltatu gera eta saiatuko gera maizago eskulan eta inprimagarriak zuekin partekatzen.

Honezkero Abenduaren erdira iristen ari gera, eta aurten ere Olentzero eta Mari Domingiri idazteko gutun inprimagarria oparitu nahi dizuegu.

Gure azkeneko diseinuetako bat da eta zuen gustukoa izango dela espero dugu. Azpiko irudian ikus dezakezue nolakoa den aurtengo gutuna.





Ala bada, eta zuentzat nahi baduzue, betikoa egin beharko duzue, azpiko deskarga botoian klikatuz zuena izango da.




Gure inprimagarri gehienak bezala jpg formatuan dago, zuek nahiago duzuen tamainan inprima dezazuen.

Deskargatu, erabili eta zuen ezagunekin partekatzen  baduzue asko poztuko gera.

Besterik ez gaurkoz.

Hurren arte!


 


Azaroak 2023-rako egutegia

 



Kaixo berriro!

Hementxe gaude sartu- irten azkar bat egiten, hastear dagoen Azaroako
egutegi inprimagarria  zuekin partekatzeko.

Aurtengo egutegi sorta guztia bezala lorez jantzita dator. 

Azpiko irudi honetan hobeto ikus dezakezue nola geratu egin den.

 

 


 

 

 Orain betikoa, zuen gustukoa baldin bada eta zuentzat nahi baduzue, azpiko deskarga botoian klikatuz zuena izango da.

 

 


 

 

 

Gure egutegi guztiak bezala, hau ere jpg formatuan dago nahiago duzuen tamainan inprima dezazuen.

Hau ba dena gaurkoz.

Hurren arte!

 



Urriak 2023-rako egutegia


 

 

Kaixo berriro!

Hementxe gaude sartu- irten azkar bat egiten, hastear dagoen urrirako
egutegi inprimagarria  zuekin partekatzeko.

Aurtengo egutegi sorta guztia bezala lorez jantzita dator. 

Azpiko irudi honetan hobeto ikus dezakezue nola geratu egin dan.

 

 



Orain betikoa, zuen gustukoa baldin bada eta zuentzat nahi baduzue, azpiko deskarga botoian klikatuz zuena izango da.

 


 

Gure egutegi guztiak bezala, hau ere jpg formatuan dago nahiago duzuen tamainan inprima dezazuen.

Hau ba dena gaurkoz.

Hurren arte!


 

 

Irailak 2023-rako egutegia


 

 

 

Kaixo berriro!

Hementxe gaude sartu irten azkar batean, datorren hilabeteko egutegi inprimagarria zuekin partekatzeko. 

Konturatu orduko uda pasa egin zaigu eta iraila gainean dugu. laster eskolara bueltatzeko ordua iritsiko  zaigu eta hau izango da askorentzat, benetako urte hasiera.

Beno, utz ditzagun hizketaldiak eta joan gaitezen arira; hemen azpiko argazkian ikus dezakezue nola geratu egin den iraileko egutegia, eta beti bezala zuen gustukoa baldin bada eta zuentzat nahi baduzue, beherago utziko dugun deskarga botoian klikatuz zuena izango da.





Gure egutegi inprimagarri guztiak bezala, jpg formatuan utzi dizuegu, nahiago duzuen tamainan lasai inprima dezazuen.

Esan bezala hemen duzue deskarga botoia.




Espero dugu, hau ere zuen gustukoa izango dela.

Ba besterik ez gaurkoz.

Hurren arte!


 

 

Zuhaitz hostoekin egindako apaingarriak

 



Kaixo berriro!

Gaurkoan uda honetan izaten ari garen eguraldi eroa dela eta, etxean edo toki itxietan pasatzen ari garen denbora arinago izan dadin, eskulan erraz bat ekartzen dizuegu.

Egia esan , guk lan hau eta bere argazkiak, eskolako azken egunetan egin genuen, eta uda honetarako aproposa iruditu zaigu.

Oraingo honetan zuhaitz hosto eroriak biltzeko ibilalditxo bat egin , eta ondoren arratsalde pasa bat hauekin apaingarriak egitera gonbidatzen zaituztegu.

 

Hauek guk erabili egin ditugun materialak.

 


 


Hostoak, noski. Guk eskola ondoan dauden magnolioen hosto eroriak bildu genituen.

Argizarizko margoak.Hauek Manley klasikoak dira.

Kola txuria eta pintzela.

Koloretako artileak eta goraizak.

Eta naiz eta argazkian agertu ez,  egur puska handi bat.



Lehenengo egingo duguna, hostoak biltzea izango da. Txango bat antolatu dezakegu hostoak biltzeko, edo auzotik buelta bat ematen , edo parkerako bidean aurkitu ditzakegun hosto eroriak bildu ditzakegu.





Behin gure hostoak dauzkagunean, hauek apaintzeko ordua iritxi da.

Argizariak hartu eta gure gustuko diseinuak egingo dizkiogu. Kolorez beteko ditugu hostoak.

 

 


 


Behin margotu egin ditugunean, nahi izan ezkero koloreko artileekin apaingarriak egin eta ipiniko dizkiogu.


 

 

Gure gustura apainduta daudenean, kola txuria hartu eta pintzelarekin hostoaren gainean emango diogu kapa eder bat. Horrela gure lana babestuko dugu.

Kola ondo lehortu arte itxarongo dugu. Eguzkitan utzi ezkero segituan lehortuko da.

 

 


 


Kola ondo lehortu denean, berez, lana bukatu egin dugu. Orain zein txoko apainduko dugun erabakitzea besterik ez zaigu falta.

Guk egur puska lodi batean zintzilikatu egin ditugu, eta jangelako paretan jarri. 

Politak, ezta?!. Guri asko gustatu egin zaizkigu.

Zuen bertsioak egitera animatzen zaituztegu. 

hau ba dena gaurkoz.

Hurren arte!



Abuztuak 2023-rako egutegia

 




Kaixo berriro!

Hementxe gaude sartu- irten azkar bat egiten, hastear dagoen abuztuko
egutegi inprimagarria  zuekin partekatzeko.

Aurtengo egutegi sorta guztia bezala lorez jantzita dator. 

Azpiko irudi honetan hobeto ikus dezakezue nola geratu egin dan.

 

                             

 

 

 

Orain betikoa, zuen gustukoa baldin bada eta zuentzat nahi baduzue, azpiko deskarga botoian klikatuz zuena izango da.




Gure egutegi guztiak bezala, hau ere jpg formatuan dago nahiago duzuen tamainan inprima dezazuen.

Hau ba dena gaurkoz.

Hurren arte!