Martxoak 2022-rako egutegia

 



Kaixo berriro!

Hementxe duzue bertan dugun  hilabete  berri honetako egutegi inprimagarria. Oraingoan ere korrika eta presaka igoa, baina garaiz.

Aurtengo guztiak bezala kolore apur bat emateko lorez jantzitako egutegia prestatu dugu eta zuen gustukoa izango dela espero.

Azpiko irudi honetan ikus dezakezue nola geratu egin zaigun:

 

 


 


Zuen gustukoa dela eta zuentzat nahi duzuela, ba badakizue: Beti bezala azpiko deskarga botoian klikatu eta zuena izango da. Nahi aina bider deskarga dezakezue.





Egutegi hau ere Jpg formatuan dago, nahiago duzuen tamainan deskarga dezazuen.

Baliagarria dela uste baduzue, zuen sareetan partekatu nahi baduzue, asko eskertuko genizueke.

Ba hau izan da dena gaurkoan.

Hurren arte!


 


Pazko untxi apaingarriak

 




Kaixo berriro!

Hementxe gaude, behingoz, bueltan.

Hilabete luze eta konplikatu batzuk pasa ondoren, normaltasun piskat bueltatu da gurera, eta lortu dugu denbora pixka bat edukitzea eskulanetan berriro ere ibiltzeko, eta zuekin gure lanak partekatzen jarraitzeko.

Gaurko honetan, ain  gertu dagoen pazko garairako apaingarri erraz bat ekartzen dizuegu. Untxi pare batez osaturiko  apaingarria.

Beti bezala, azkar eta etxetik dauzkagun gauzekin egin daitekeena, birziklapena lantzen.

Hasi gaitezen erabili ditugun materialak ikusten:

 

 


 


Arrautzen ontzi bat. Arrautzak etortzen diren aldea erabiliko dugu.

Kartoia. Guk kartoizko gutun azal bat erabili dugu oraingoan, baina etxetik daukazuen edozein kartoi balio dezake.

Liburu zahar baten orrialdeak.

Sukaldeko paper puska bat. Edo komuneko papera, daukazuena.
 
Kola, kasu honetan barrakoa.
 
Goraizak 
 
Errotulagailuak. Beltza eta Txuria.
 
Txantiloa. Guk erabili egin dugun hau nahi baduzue, HEMEN KLIKATU.



Behin material guztiak prest ditugunean, hasi gaitezen untxiak egiten.
 
 
 

 



Lehenengo egingo duguna, txantiloa deskargatu,inprimatu eta moztea izango da.
Aurrerago esan dizuegun bezala, guk erabili dugun txantiloa nahi izan ezkero, materialen zerrendan utzi dizuegu deskargatzeko esteka.





 
 Txantiloa kartoiaren gainean jarri eta ingurua marraztuko dugu. Guk bi aldiz egin dugu, bi untxi egin nahi genituelako, baina zuek nahi aina bider egin dezakezue.





Lehenengo kartoizko untxia hartu, eta errotulagailu txuriarekin inguru guztian marratxo txikiak egin dizkiogu. Harizko kostura bat izango balitz bezala.
Ondoren, zirkulu bat marraztu dugu liburu zaharraren orrialdeetako batean. Zirkulua moztu eta kolarekin untxiari pegatu diogu isatsa irudikatuz.






Bigarren untxia hartu, eta liburu zaharraren orrialde baten gainean pegatu eta moztuko dugu.
Horrela untxia letraz jantzita izan dezagun.
 
 
 

 


 Errotulagailu beltza hartu eta lehenengo untxiari egin diogun bezala inguru guztia puntada beltzez marraztuko dugu.
Kartoi puska batean zirkulua egin, moztu eta pegatuko diogu.






Untxiak prest dauzkagu eta alde batean deskantsatzen utziko ditugu, jarriko ditugun habia prestatzen dugun bitartean.






Habia egiteko, sukaldeko papera hartu eta tira finetan moztuko ditugu. Tira hauek arrautzen kartoizko kutxaren gainean jarri eta habia egina izango dugu
Orain gure untxiak barruan sartu besterik ez dugu behar.







Habia zertxobait gehiago apaintzeko, liburu zaharraren orrialde puska batean pazko arrautza batzuk marraztu ditugu. Hauek moztu eta habiari pegatu dizkiogu. 







Eta prest. Gure pazko untxi apaingarriak bukatu ditugu. Orain etxeko zein txokotan jarriko ditugun erabaki behar dugu.

Bitartean, Anna Llansak antolatzen duen #reciclaycreadiy erronkara eramango ditugu. Bertatik pasatzera gonbidatzen zaituztegu aurkezten diren birziklapen lan guztiak ikustera, eta gurea zuen gustukoa bada, gure alde bozkatzera.
 
Hau izan da ba dena gaurkoz.
 
Hurren arte!
 

 

Otsailak 2022-ko egutegia


 

 

 

Kaixo berriro!

Azken aldian bezala, sartu irten azkar bat hilabete honetako egutegia zekin partekatzeko soilik.

Aurtengoak ere kolore pixka batekin apainduak datoz urtarrilean esan nizuen bezala.

Hemen azpian ikus dezakezue otsailekoa nola gelditu den.

 

 


 



Zuen gustukua baldin bada, badakizue:

Hemen azpiko deskarga botoian klikatuz zuena izango da.





Beti bezala JPG formatuan dago nahi duzuen tamainan deskargatu dezazuen.

Besterik ez gaurkoz.

Hurren arte!



Urtarrila 2022-ko egutegia

 



Urte berri on guztioi!

Urte honen lehenengo egun honetan, sartu irten azkar bat egiten dugu, hasi berria den hilabete honetarako egutegia zuekin partekatzeko.

Joan dan urteko egutegiak bezala, kolore puntu batekin egin ditugu aurtengoak ere. Zuen gustukoak izango direla espero dugu. 

Hemen  azpiko irudi honetan ikus dezakezue Urtarrilekoa nola geratu egin dan.





Zuen gustuko dela eta zuentzat nahi duzuela, ba betikoa.

Hemen azpiko deskarga botoian  klikatuz zuena izango da.




 Gure inprimagarri gehienak bezala, JPG formatuan dago nahiago duzuen tamainan inprima dezazuen.

Ba hau izan da dena gaurkoz.

Hurren arte!




OHARRA:

Konturatu gabe okerreko egutegia zegoen deskargatzeko jarria. Barkatu eragozpenak. Honezkero zuzenduta dago eta zuzenekoa da deskargatzeko prest dagoena.

Gau zaharrerako kopentzako etiketak

 




Kaixo berriro!

Gaurko honetan, aurtengo azkeneko eskulana ekartzen dizuegu.

Beti bezala super erraza, etxeko txikiek egiteko modukoa eta birziklapena lantzen duena ere.

Bizitzen ari garen garai konplikatu hauetan, nahasmena ez da batere gomendagarria, eta familia edo lagunekin elkartzeko aukera izan ezkero gau zaharrean, garrantzitsua iruditzen zaigu, bakoitzak bere kopa edo edalontzia zein den ondo jakitea.

Horretarako kopetan jartzeko etiketak jartzea aukera ona dela iruditzen zaigu, eta hauek dira guk egin eta zuekin partekatu nahi ditugunak.

Hauek behar ditugun material sorta:

 

 


 


Erlojuen irudiak. Interneten erraz aurkitzekoak, ala ere gureak nahi izan ezkero azpian deskargatzeko esteka utziko dizuegu.

Kartoizko tutua. Komuneko edo sukaldeko paperarena.

Arkatza eta errotulagailu bat

Barrako kola eta goraizak

Zulagailua.

Lazo edo zinta gorria. ( Zerbait gorria eraman behar omen da  eta, urte berria zortea ekar dezan)


Goazen ba gure etiketa identifikatzaileak prestatzera:





Tutua ondo zapaltzen hasiko gera, eta ondoren, bertan, guk nahiago dugun formako etiketa marraztu eta moztuko dugu. Hauek gure lanaren oinarria izango dira.





Etiketak apaintzeko momentua. Erlojuen irudiak moztu eta barrako kolarekin etiketen gainean pegatuko ditugu.

Esan dizuegun bezala, interneten erlojuen irudi pila aurkitu ditzakezue, baina guk erabili dugun irudi hau erabili nahi baduzue HEMEN KLIKATUz zuena izango da. Nahiago duzuen tamainan inprima dezakezue.





Erlojua pegatu dugunean, errotulagailuarekin edalontzia erabiliko duen pertsonaren izena idatzi eta etiketa pixkat apaindu. Guk izar batzuk marraztu ditugu.

Zulagailuarekin goiko aldean zulotxoa ere egingo diogu.





Egin diogun zulotxotik lazo gorria sartu eta korapilatuko dugu etiketa bukatzeko.

Behin lazoa ondo lotua duenean, dagokion kopan lotu eta prest izango dugu!





Eta era erraz honetan, ez dugu nahasketarik izango gure kopekin gabon gaueko afari edo festan.

Eta etiketak hartu eta Diy de todo un poco blogeko #reciclaycreadiy erronkan parte hartuko dugu. handik pasa eta proposamen guztiak ikustera gonbidatzen zaituztegu.

Orain zuen txanda. Anima zaitezte zuenak egiten eta festa ona izan dezazuela.

Sartzear dagoen urte berri honek osasuna ekar ditzagula guztioi.

URTE BERRI ON GUZTIOI



2022 urteko egutegi inprimagarria

 



Kaixo berriro!

Gaurko honetan, eta urtero legez, datorren urterako egutegi inprimagarria zuekin partekatzera gatoz.

Egutegi honetan, aurten ere, hilabete guztiak daude orrialde bakar batean.

Agendan edo koadernoan jartzeko aproposa tamaina txikian inprimatu ezkero adibidez.

Edo urte guztia begi-bistan izateko, A4 formatuan inprimatuz kortxoan jartzeko modukoa .


Hemen azpiko irudi honetan ikus dezakezue nola gelditzen dan

 

 


 

 

Gardena eta sinplea. Txuri beltzean.

Zuen gustukoa baldin bada, badakizue zer egin, ezta?. Azpiko deskarga botoian klikatuz zuena izango da.

Beti bezala JPG formatuan dago zuek nahi duzuen tamainan deskarga dezazuen.

 

 

 

Ba besterik ez gaurkoz, laster urtarrilekoa ere deskargatzeko prest izango duzue.

Hurren arte!



Gabonetako apaingarria tapa bat birziklatuz

 



Kaixo berriro!

Gaurkoan  aurtengo gabonetako eskulanei hasiera emateko, plastikozko tapa bat birziklatuz zuhaitzarentzako apaingarri bat nola egin dugun kontatuko dizuegu.

Oso lan erraza, etxetik dugun materialarekin eta etxeko txikiek egiteko oso aproposa.

Hauek behar ditugun material sorta:






Plastikozko tapa bat. Patata tutu horietako batena erabili egin dugu guk.

Kartulina txuri bat.

Gatz  arrunt apur bat. Sukaldatzeko erabiltzen duguna. 

Koloretako margoak.

Arkatza

Goraizak

Kola txuria

Lazo puska bat.



Behin materialak digunean, hasi gaitezen apaingarri hau egiten.





Lehenengo egingo duguna, tapa hartu eta kartulinaren gainean jarriz, inguru guztia (taparen kanpoaldetik) marraztea izango da.

Eta ondoren lortu dugun irudia moztuko dugu.





Moztu dugun kartulina puskaren gainean, nahiago dugun gabon edo neguko marrazki bat egin eta koloreztatuko dugu.

Gure kasuan elurretako panpina bat egitea erabaki dugu.

 

 


 


Orain gure irudia elurtuko dugu.

Efektu hau lortzeko, kola txuria "elurra" eduki nahi dugun tokian jarri eta gainean gatza jarriko diogu. 

Lehortzen utzi eta elur bustiaren efektua lortua izango dugu.





Irudiaren gaineko kola eta gatza lehorrak daudenean, plastikozko tapa gainean jartzeko txanda da. Horretarako taparen azpiko partean kola txuria eman eta ondoren kartulinaren gainean jarri eta lehortu arte utziko dugu.




Azkenik, eta apaingarria zintzilikatu ahal izateko, lazo puska hartu eta berriro ere kola txuriaren laguntzaz, apaingarriaren atzeko aldean pegatuko dugu.

Ondo lehortu arte itxoin eta zuhaitzean zintzilikatzeko prest izango dugu.





Erraza, ezta?. Orain zuen txanda. Anima zaitezte horrelako baten bat egiten. Guk oso ondo pasa dugu apaingarri hau prestatzen eta gainera patata tutuaren tapari beste bizitza bat emanez poza handia hartu dugu.

Hau izan da ba dena gaurkoz.

Hurren arte!