Abuztuak 2021rako egutegia

 




Kaixo berriro!

Larri baina garaiz, hementxe uzten dizuegu sartzear dagoen abuzturako egutegi inprimagarria.

Aurtengo egutegi guztiak bezala lorez apainduta dator. Hortentsi bat oraingoan. Gure inguruan garai honetan edonon aurkitzen dugun lorea denez, hilabete honetako protagonismoa eman diogu.

Ea zuen gustukoa den.






Orain betikoa. Egutegia zuentzat nahi duzuela?. Ba erraz, hemen azpiko deskarga botoian klikatuz beste  leiho bat irekiko da eta bertatik nahi duzuen aina aldiz deskarga dezakezue lasaitasun osoz.






Eta beti bezala,JPG. formatuan dago, nahi duzuen tamainan inprima dezazuen.

Ba hau da dena gaurkoz.

Hurren arte!



Marko bat bitziklatuz egindako erretilua


 

 

Kaixo berriro!

Gaurkoan, aspaldi egiteko gogoa genuen eskulan super erraz bat ekartzen dizuegu. Gainera oso azkar egiten da eta udarako eskulan polita iruditu egin zaiguna.

Orangoan, erretilu bat egin dugu, etxetik bueltaka genuen marko zahar batekin. Ideia hau aspaldi pinterest-en ikusi eta gero noizbait egiteko gordeta genuen, eta  marko handi honi bigarren bizitza emateko momentua iritsi zaionez, behingoz egiteko aprobetxatu dugu.

Ikusi itzazue, markoaz gain, erabili ditugun material guztiak:

 

 


 



Marko zaharra. 

Paper polit bat.Gure gustukoa eta markoaren barruan sartzeko tamainako paper bat.Edo marrazki bat, edo ilustrazio bat, nahi duguna. Gure paper hau @diydetodounpoco-ko Annak bidalitakoa da.

Tiradera pare bat. Guk hauek sukaldeko armairuei tiraderak aldatzean sobratutakoak dira. Auzoko burdindegian erositakoak, merke askoak gainera.

Itsasgarri unibertsala. 



Ikusi egin duzuen bezala, material gutxi eta etxetik ez badugu, erraz lortzeko modukoa.

Goazen orain erretilua egiten hastera.





Lehenengo egingo duguna, markoari atzeko partea kentzea izango da. eta horren gainean aukeratutako papera jartzea izango da.

Guk aukeratutako papera ez zan nahikoa espazio guztia okupatzeko, beraz argazkietan ikusi duzuen bezala, azpian paper txuri bat jarri diogu.





Papera ondo jarria dugunean, markoa berriro ere muntatuko dugu, kristala eta guzti. Eta ondo itxiko dugu.

 

 


 

Tiraderan txanda orain. Itsasgarri unibertsala hartuz, markoaren goiko aldean eta parekatuta itsatsiko ditugu.Ondo itsatsiak dauden arte itxarongo dugu.  Eta prest, gure erretilua bukatua izango dugu.





Guk nahi dugun erabilpena emateko garaia orain. Apaingarri moduan gainean loreontzi bat jartzeko adibidez, edo gure bazkariko platerak jartzeko...





Berrerabilpen ideia erraz hau orain  @Didetodounpoco-ko Annak  antolatzen duen #birziklatuzsortzen erronkara eramango dugu. Bertatik pasatzera gonbidatzen zaituztegu aurkeztuko diren ideia guztiak ikustera, eta gurea gustukoa baduzue gure alde bozkatzera.


Hau izan da dena gaurkoz.

Hurren arte!



Paketatze Polita: izozkiak


 

 

 

Kaixo berriro! 

Hementxe gaude bueltan, hilabete honetako #paketatzepolita erronkarako gure proposamena nola prestatu egin dugun zuekin partekatzeko.

Badakizuenez, gure lagun @patypeando-ko Patryk antolatzen duen erronka honetan, paketatzeak prestatu behar ditugu parte hartzaileak, gai edo material bati lotuak.

Hilabete honetako gaia izozkiak dira, eta hau izan da guri gai horri lotutako ideia.Barra izozki kortea irudikatu izan nahi dugu, eta lortu dugula uste dugu.

Nola egin dugun kontatzen hasteko, erabili egin ditugun materialak aurkeztuko dizuegu lehenengo:






Poxpolo kutxa. 

Pintura arroxa

Pintzela

Goraizak

Arkatza

Alde biko zinta itsaskorra

Gomaeba.



Goazen orain, pausoz-pausozkoarekin:






Lehenengo egingo duguna, poxpolo kutxa ireki eta beheko aldea barrutik eta kanpoko aldeko ingurutik arroxa kolorez margotzea izango da.

Poxpolo kutxa izozki pusketa irudikatuko du, eta gure izozkia marrubizkoa izango da, horregatik kolore arroxa aukeratu dugu.






Barruko kutxa lehortzen den bitartean, kutxaren kanpoko aldea hartu eta gomaebaren gainean jarri eta ingurua markatuko dugu bertan.

Markatutako irudiari margen txiki bat eman eta ingurutik moztuko dugu. Neurri berdineko bi gomaeba puska egingo ditugu.





Orain kutxaren kanpoko aldea hartu, eta hau ere aroxa kolorez margotuko dugu. 

Alde batean lehortzen utziko dugu ere.






Gomaebarekin jarraituko dugu lanean.

Gomaeba bi pusketak, gure izozkiaren barkilloak izango dira. Horretarako arkatzaren laguntzaz laukitxoak marraztuko dizkiogu gainean.






Pintura lehortu denean, izozkia muntatzeko garaia iritsi da.

Alde biko zinta hartu eta kutxaren gainean puska pare bat jarriko dizkiogu eta honen gainean gure barkillo pusketa. Pauso hau kutxaren kanpoko goialde eta behealdean egingo dugu.






Barruko kutxa bere tokian jarriz, paketea egina izango dugu. 

Azkenik oparia barruan sartu eta kutxa itxi besterik ez zaigu geratzen.

Irudietan ikusten duzuen bezalaxe guk belarritako batzuk oparitzeko erabiliko dugu, baina edozein objektu txiki oparitzeko edo gordetzeko baliogarria izan daiteke.






Ba hau izan da guk prestatu dugun izozki paketea #paketatzepolita erronkan parte hartzeko.

Bertatik pasatzera gonbidatzen zaituztegu proposamen guztiak ikustera, eta gurea gustuko baduzue gure alde bozkatzera.

Besterik ez gaurkoz.

Hurren arte!



Uztailak 2021.ko egutegia

 




Kaixo berriro!


Gaurkoan berriro ere sarrera motx bat, datorren hilabeterako egutegia zuekin partekatzeko.

Aurtengo egutegiak lorez apaindutakoak dira, eta uztailean peonia arrosa pare bat dira  kolore apur bat ematen dutenak.

Azpiko irudi honetan ikus dezakezue nola geratu egin den.

 

 


 


Zuen gustukoa dela, ba badakizue, azpiko deskarga botoian klikatuz zuena izango da.





Beti bezala, JPG. formatuan dago,nahi duzuen tamainan inprima dezazuen.

Ba besterik ez gaurkoz.

Hurren arte!



Udako zutargia

 




Kaixo berriro!

Eskolako oporrak iritsi dira, eta honekin uda garaiko eskulanekin hasteko momentua iritsi da.

Gaurkoan udako zutargi polit bat nola egin dugun kontatuko dizuegu.Udako gauak terrazan argitzeko edo dekorazio moduan erabiltzeko detaile polita izan daitezkeela pentsatu dugu.

Beti bezala etxean ditugun gauzak birziklatuz egindako lan bat da.


Ikusi erabili egin ditugun material sorta:

 

 


 



Paperezko ezpain zapia. Uda kutsua duena. Guk arraindun bat erabili dugu.

Lata huts bat.

Tapa bat. Kristalezko poto batena.

Kola txuria eta ur pixka bat.

Pintura txuria.

Pintzelak, guk bi motatakoak erabili ditugu. Ohiko bat kolarekin lan egiteko, eta esponjadun bat pinturarekin lan egiteko.

Itsasgarri unibertsala.



Behin materialak prest ditugula, hasi gaitezen zutargia egiten.





 

Gure zutargiaren oinarri gisa lata erabiliko dugu, eta hau apaintzen hasiko gera.

Lehenengo egingo duguna, lata margotzea izango da. Pintura txuria hartu, eta esponjadun pintzelarekin inguru guztia margotuko dugu. Ondo lehortu arte itxaron, eta bigarren kapa bat ere emango diogu. Berriro ere ondo lehortu arte itxarongo dugu.





Ezpainzapiaren txanda orain. Lata apaintzeko erabiliko dugun tamainako zatia, eskuekin moztuko dugu.

Hau egin dugunean, zapiaren gaineko kaparekin bakarri geratuko gera.

Kola txuria ur pixka batekin nahasi egingo dugu.






Kola nahasketa hartu eta lata gainetik pasako dugu, gainetik ezpainzapia  jarri eta honen gainetik berriro ere kola nahasketa jarriko diogu. Hau lataren inguru guztia osatu arte. Sobera daukagun pusketa eskuekin kendu eta gainetik ere kola nahasketa jarriko diogu.





 Lataren goi eta behe aldeetan sobera dugun materiala, uretan bustitako pintzelaren laguntzarekinegingo dugu.

Orain lata berriro ere oso ondo lehortzen utziko dugu.






Taparekin lan egiteko garaia. Hau izango da, berez, kandela jartzeko tokia.

Guk tapa txuria erabili dugu, beraz ez diogu ezer egin. Beste kolore batetako tapa eduki ezkero txuriz margotzea gomendatuko genizueke.

Tapa hartu eta itsasgarri unibertsalarekin lataren gainean itsatsiko dugu.

Itsasgarria ondo lehortu egin denean, gure zutargia prest edukiko dugu.





Kandela bat gainean jarri eta gozatzera!. Guk led kandela bat jarri diogu argazkiak egiteko, baina edozein kandela mota erabiltzeko aproposa da.

Guk orain zutargi hau, gure lagun @diydetodounpoco  Annaren etxera eramango dugu. Bertan, hilabete honetako #denetarikikasten erronkan parte hartzera.

Handik pasatzera animatzen zaituztegu aurkezten diren proposamen guztiak ikustera, eta gure proposamen hau gustukoa baduzue gure alde bozkatzera.

Hau izan da dena gaurkoz.

Hurren arte!


 

Paketatze polita: musika

 




Kaixo berriro!


Hementxe gaude bueltan @Patypeando blogak antolatzen duen hilabete honetako #paketatzepolita erronkarako gure proposamena zuekin partekatzeko.

Hilabete honetan paketatze musikalak prestatu egin behar genituen, eta hau izan da guri bururatu egin zaiguna.

Gauza da, aspaldiko partez kandela literarioak modan jarri zirela, eta hau oinarri hartuz, guk gure eskuz egindako kandelak kantutan oinarritzen hasi ginela. Eta oraingo honetan, oparitzeko kandela musikal bat prestatu egin berria genuela. Gure kandela Mikel Urdangarin abeslariaren "edari goxua" kantuan oinarritua dago, mahats usaina duela ardoa gogoratuz. Beraz, kandela honen paketatzea ere kantu honetan oinarritu egin dugu.

Esan beharrik ez dago, baina bada ezpada, opariaren hartzailea, Mikel Urdangarinen zalea dela jakin ezazue.

Hauek izan dira erabili egin ditugun materialak:







Partitura inprimatuak. Interneten bilatu eta bertatik deskargatutakoa dira. Gure kasuan "edari goxoa" kantuaren partiturak.

Abeslariaren irudi bat. Kasu honetan, nola ez, Mikel Urdangarinen irudi bat.

Kartulina puska bat.

Lazo puska bat. Kasu honetan beltza.

Goraizak, zelo eta barrako kola.

 

Goazen ba, pausoz-pausozkoarekin. 





 

 Hasteko, partituradun bi folioak, elkarren artean, eta bi aldeetatik pegatuko ditugu zeloarekin. Folioekin poltsa bat osatu nahi dugu eta honekin gorputza egitea lortuko dugu.






Orain azpiko aldea irudietan ikusten den bezala tolestu eta pegatuko dugu, poltsaren oinarria lortzeko.

 

 



Alboetan ere tolesdurak egingo dizkiogu irudietan ikusten den bezala, paperezko poltsa bukatzeko.





Irudiaren txanda orain. 

Irudia moztu, kartulinaren gainean pegatu eta hau ere moztu irudiaren itzala irudikatuz. Emaitza hartu eta partiturekin egindako poltsaren gainean pegatu egin dugu.






Oparia hartu, poltsaren barruan sartu eta paketea ixteko garaia iritsi da.

Itxi baino lehen, zinta beltza hartu eta inguruan jarriko diogu poltsari irudietan ikusten den bezala, eta bertan korapilatuko dugu. Ondoren poltsa zintaren gainetik tolestu eta pegatuko dugu. Honela zinta poltsaren heldulekua bihurtu dugu.






Eta hau izan da gure #paketatzepolita musikalaren prozesua.

Jakin ezazue opariaren hartzaileari, bai oparia eta baita paketatzea ikaragarri gustatu zaizkiola.





Ba hau da gure proposamena. Orain paketatze musikal hau hartu eta #patypeando blogera goaz, hilabete honetako erronkan parte hartzera. #paketatzepolita guztiak ikustera gonbidatzen zaituztegu eta gurea zuen gustukoa bada gure alde bozkatzera.


Hau da dena gaurkoz

Hurren arte!



Ekaina 2021-ko egutegia


 

 

 

 Kaixo berriro!

Korrika eta presaka eta egun pare bat direla hilabetea hasi egin dela, baina oraindik baliogarria izango duzuelakoen hemen duzue hilabete honetarako egutegia.

Aurtengo guztiak bezala lorez apaindu egin dut, kolore puntu bat ematen.

Hemen ikus dezakezue nola geratu dan..

 

 


 


Zuen gustukoa bada, eta oraindik baliagarri uste baduzue. Azpiko deskarga botoian klikatuz zuena izango da.

Beti bezala jpg formatuan dago nahi duzuen tamainan inprima dezazuen.



Hau izan da dena gaurkoz.

Hurren arte!