Uztailak 2021.ko egutegia

 




Kaixo berriro!


Gaurkoan berriro ere sarrera motx bat, datorren hilabeterako egutegia zuekin partekatzeko.

Aurtengo egutegiak lorez apaindutakoak dira, eta uztailean peonia arrosa pare bat dira  kolore apur bat ematen dutenak.

Azpiko irudi honetan ikus dezakezue nola geratu egin den.

 

 


 


Zuen gustukoa dela, ba badakizue, azpiko deskarga botoian klikatuz zuena izango da.





Beti bezala, JPG. formatuan dago,nahi duzuen tamainan inprima dezazuen.

Ba besterik ez gaurkoz.

Hurren arte!



Udako zutargia

 




Kaixo berriro!

Eskolako oporrak iritsi dira, eta honekin uda garaiko eskulanekin hasteko momentua iritsi da.

Gaurkoan udako zutargi polit bat nola egin dugun kontatuko dizuegu.Udako gauak terrazan argitzeko edo dekorazio moduan erabiltzeko detaile polita izan daitezkeela pentsatu dugu.

Beti bezala etxean ditugun gauzak birziklatuz egindako lan bat da.


Ikusi erabili egin ditugun material sorta:

 

 


 



Paperezko ezpain zapia. Uda kutsua duena. Guk arraindun bat erabili dugu.

Lata huts bat.

Tapa bat. Kristalezko poto batena.

Kola txuria eta ur pixka bat.

Pintura txuria.

Pintzelak, guk bi motatakoak erabili ditugu. Ohiko bat kolarekin lan egiteko, eta esponjadun bat pinturarekin lan egiteko.

Itsasgarri unibertsala.



Behin materialak prest ditugula, hasi gaitezen zutargia egiten.





 

Gure zutargiaren oinarri gisa lata erabiliko dugu, eta hau apaintzen hasiko gera.

Lehenengo egingo duguna, lata margotzea izango da. Pintura txuria hartu, eta esponjadun pintzelarekin inguru guztia margotuko dugu. Ondo lehortu arte itxaron, eta bigarren kapa bat ere emango diogu. Berriro ere ondo lehortu arte itxarongo dugu.





Ezpainzapiaren txanda orain. Lata apaintzeko erabiliko dugun tamainako zatia, eskuekin moztuko dugu.

Hau egin dugunean, zapiaren gaineko kaparekin bakarri geratuko gera.

Kola txuria ur pixka batekin nahasi egingo dugu.






Kola nahasketa hartu eta lata gainetik pasako dugu, gainetik ezpainzapia  jarri eta honen gainetik berriro ere kola nahasketa jarriko diogu. Hau lataren inguru guztia osatu arte. Sobera daukagun pusketa eskuekin kendu eta gainetik ere kola nahasketa jarriko diogu.





 Lataren goi eta behe aldeetan sobera dugun materiala, uretan bustitako pintzelaren laguntzarekinegingo dugu.

Orain lata berriro ere oso ondo lehortzen utziko dugu.






Taparekin lan egiteko garaia. Hau izango da, berez, kandela jartzeko tokia.

Guk tapa txuria erabili dugu, beraz ez diogu ezer egin. Beste kolore batetako tapa eduki ezkero txuriz margotzea gomendatuko genizueke.

Tapa hartu eta itsasgarri unibertsalarekin lataren gainean itsatsiko dugu.

Itsasgarria ondo lehortu egin denean, gure zutargia prest edukiko dugu.





Kandela bat gainean jarri eta gozatzera!. Guk led kandela bat jarri diogu argazkiak egiteko, baina edozein kandela mota erabiltzeko aproposa da.

Guk orain zutargi hau, gure lagun @diydetodounpoco  Annaren etxera eramango dugu. Bertan, hilabete honetako #denetarikikasten erronkan parte hartzera.

Handik pasatzera animatzen zaituztegu aurkezten diren proposamen guztiak ikustera, eta gure proposamen hau gustukoa baduzue gure alde bozkatzera.

Hau izan da dena gaurkoz.

Hurren arte!


 

Paketatze polita: musika

 




Kaixo berriro!


Hementxe gaude bueltan @Patypeando blogak antolatzen duen hilabete honetako #paketatzepolita erronkarako gure proposamena zuekin partekatzeko.

Hilabete honetan paketatze musikalak prestatu egin behar genituen, eta hau izan da guri bururatu egin zaiguna.

Gauza da, aspaldiko partez kandela literarioak modan jarri zirela, eta hau oinarri hartuz, guk gure eskuz egindako kandelak kantutan oinarritzen hasi ginela. Eta oraingo honetan, oparitzeko kandela musikal bat prestatu egin berria genuela. Gure kandela Mikel Urdangarin abeslariaren "edari goxua" kantuan oinarritua dago, mahats usaina duela ardoa gogoratuz. Beraz, kandela honen paketatzea ere kantu honetan oinarritu egin dugu.

Esan beharrik ez dago, baina bada ezpada, opariaren hartzailea, Mikel Urdangarinen zalea dela jakin ezazue.

Hauek izan dira erabili egin ditugun materialak:







Partitura inprimatuak. Interneten bilatu eta bertatik deskargatutakoa dira. Gure kasuan "edari goxoa" kantuaren partiturak.

Abeslariaren irudi bat. Kasu honetan, nola ez, Mikel Urdangarinen irudi bat.

Kartulina puska bat.

Lazo puska bat. Kasu honetan beltza.

Goraizak, zelo eta barrako kola.

 

Goazen ba, pausoz-pausozkoarekin. 





 

 Hasteko, partituradun bi folioak, elkarren artean, eta bi aldeetatik pegatuko ditugu zeloarekin. Folioekin poltsa bat osatu nahi dugu eta honekin gorputza egitea lortuko dugu.






Orain azpiko aldea irudietan ikusten den bezala tolestu eta pegatuko dugu, poltsaren oinarria lortzeko.

 

 



Alboetan ere tolesdurak egingo dizkiogu irudietan ikusten den bezala, paperezko poltsa bukatzeko.





Irudiaren txanda orain. 

Irudia moztu, kartulinaren gainean pegatu eta hau ere moztu irudiaren itzala irudikatuz. Emaitza hartu eta partiturekin egindako poltsaren gainean pegatu egin dugu.






Oparia hartu, poltsaren barruan sartu eta paketea ixteko garaia iritsi da.

Itxi baino lehen, zinta beltza hartu eta inguruan jarriko diogu poltsari irudietan ikusten den bezala, eta bertan korapilatuko dugu. Ondoren poltsa zintaren gainetik tolestu eta pegatuko dugu. Honela zinta poltsaren heldulekua bihurtu dugu.






Eta hau izan da gure #paketatzepolita musikalaren prozesua.

Jakin ezazue opariaren hartzaileari, bai oparia eta baita paketatzea ikaragarri gustatu zaizkiola.





Ba hau da gure proposamena. Orain paketatze musikal hau hartu eta #patypeando blogera goaz, hilabete honetako erronkan parte hartzera. #paketatzepolita guztiak ikustera gonbidatzen zaituztegu eta gurea zuen gustukoa bada gure alde bozkatzera.


Hau da dena gaurkoz

Hurren arte!



Ekaina 2021-ko egutegia


 

 

 

 Kaixo berriro!

Korrika eta presaka eta egun pare bat direla hilabetea hasi egin dela, baina oraindik baliogarria izango duzuelakoen hemen duzue hilabete honetarako egutegia.

Aurtengo guztiak bezala lorez apaindu egin dut, kolore puntu bat ematen.

Hemen ikus dezakezue nola geratu dan..

 

 


 


Zuen gustukoa bada, eta oraindik baliagarri uste baduzue. Azpiko deskarga botoian klikatuz zuena izango da.

Beti bezala jpg formatuan dago nahi duzuen tamainan inprima dezazuen.



Hau izan da dena gaurkoz.

Hurren arte!



Udako erronka: Vintage burukoa

 




Kaixo berriro!


Gaurkoan, Latienda del boton eta Garden Fabrics dendak antolatzen duten #udakoerronka rako gure lehenengo proposamena ekartzen dizuegu.

Gauza da La tienda del boton-eko lagunek beraien urte urrena ospatzeko, Garden fabrics-eko lagunekin elkartu eta udako erronka bat antolatu dutela.

Bertan, beraiek aukeratutako hamar diyer-ei ohial puska bat eta botoi sorta eder bat bidali digutela, eta material hau eskuan dugula sormena astintzea eskatu digute guk nahi genuena sortzeko.

Guri bidalitako materialekin gauza bat baino gehiago bururatu zaizkigu.Hau lehenengoa.

Lehendabizi, eta beti bezala, materialak aurkeztuko dizkizuegu:

 

 


 



Botoiak. La tienda del boton-en botoi ederrak. Egurrezkoak eta nakar-ekoak.

Oihal puska. Garden fabrics-ek bidalitako vichy txuri-beltza.

Satin oihala. Guk bi satin poltsa genituen. Abanikoak bertan gordetzeko horietakoak.

Diadema. Kasu honetan beltza.

Orratza, aria, goraizak eta kola beroa.



Material guztiak eskura dugula, goazen lanarekin hastera.






Lehenengo pausua, vichy oihala moztea izango da. Guk neurririk hartu gabe egin dugu, gutxi gora behera bistazo batez kalkulatu eta lore ertain bat egiteko moduko tira zabal bat moztu dugu. Irudietan ikus dezakezue hobeto.






Moztu dugun tira, erditik tolestuz azpiko aldea josiko dugu akordeoi baten moduan, eta bukaerara iristerakoan, aritik tira egingo dugu oihala estutuz lore baten oinarria osatzeko. Behin borobildu dugunean, bi puntak josiko ditugu .

Berriro ere irudietan argiago ikus dezakezue.






Satin-poltsaren txanda. Lotzeko lokarria ekartzen duen aldea moztuko diogu. Eta ondoren, vichizko oihalarekin bezala erditik tolestu eta josiko dugu lorearen beste zati bat osatuz.

 

 


 


Orain, sortu ditugun bi lore zatiak bata besteren gainean josiko ditugu. Vichyzkoa azpian eta satinezkoa gainean.

Loreari errematea besterik ez zaio falta.






Falta zaion errematea, botoi batekin emango diogu. Guk botoi txuri eder hau aukeratu dugu. "Boton nacar salvaje" izena jarri diote  La tienda del Botoneko lagunek.

Botoia lorearen gainean ondo josiz, lorea bukatua izango dugu.

Orain lorea eta diadema elkartu behar ditugu, burukoa osatzeko.





Horretarako kola beroa erabiliko dugu. Lorearen azpian kola beroa jarri, diademaren puntu zehatza aukeratu eta puntu hori itsatsiko dugu kontu handiz, erre ez gaitezen.

Badugu gure burukoa egina, ikusi:





Vintage puntu bat duela iruditzen zaigu guri. 


Hau izan da gure lehenengo proposamena. Datorren astean bigarrena izango duzue hemendik. 

Hurren arte!


 


Paketatze Polita frikia

 




Kaixo berriro!

Hemen gaude bueltan, hilabete honetako Paketatze polita erronkarako gure proposamena aurkeztera.

Dakizuen bezala, gure lagun Patypeando blogak antolatzen duen erronka honetan, gaia, kontzeptu edo gauza bati lotutako paketatzeak sortu behar ditugu. 

Hilabete honetako kontzeptua friki zan. Hau da, zerbaiti buruzko zaletasun amorratua. Guk onartu behar dugu nahiko friki garela, eta gai honi helduta ideia mordo bat etorri zitzaizkigun burura, baina bat aukeratu behar, eta  "Lord of the Rings" filma eta liburuei diegun zaletasunari lotutako ideia hau izan zen garaile.

Arwen eta Aragorn pertsonaiei gure omenalditxo umil hau.

 

Ikus ditzagun jarraian, erabili egin ditugun material sorta:

 

 


 

 

 

Krema kolorezko papera. 

Margolari zinta.

 Hosto adarrak. Guk hauek etxerako bidean dauden igokari landare handiei kendutakoak dira.

Formadun goraizak. Guk olatu forma duten hauek gentuen.

Errotulagailu beltz bat.



Goazen ba, pausoz-pausozkoarekin:





 

 

  Lehenengo egingo duguna, formadun goraizak hartuz papera moztea izango da. Horrela paperaren inguru guztia apainduta geratuko zaigu.





Orain paperaren erdia gutxi gora bera kalkulatu eta bertan aukeratu egin dugun irudia marraztuko dugu.

Guk Arwen-ek Aragorn-i emandako "arratsaldeko izarra"-ren irudia marraztu dugu. Interneten aurkitu dezakezue nahi izan ezkero. 





Orain oparia hartu eta gure paperarekin bilduko dugu irudia kanpora begira duela.

Paketea ixteko orduan papera itsastean bazterrak bistan uzten saiatuko gera. Guk margolari zinta erabili dugu itsasgarri bezala,  papearen tonalitate antzekoa duelako. 





Paketea itxia dugunean, hostoak hartu eta irudiaren inguran jarriko ditugu paketea apaintzen. Elfoen lurren berdetasun ederra irudikatu nahi izan ditugu honekin.





Gure paketatzeari errematea emateko,zorion txarteltxoa  egingo dugu. Horretarako formadun goraizekin papertxo puska bat moztu eta bertan Zorionak hitza idatzi diogu. Baina oraingoan elfikoz idatzi dugu.

Berriro ere interneten laguntza erabili dugu pauso honetan. Itzultzaile elfiko bat bilatu dugu, zorionak hitza jarri eta eman digun emaitza gure paperean kopiatu dugu. Baita elfiko hizki solte batzuk ere gero argazkian apaingarri gisa erabiltzeko.






Prest. Badugu gure paketatze frikia egina.

Orain paketea hartu eta #paketatzepolita erronkara goaz. Handik pasatzera gonbidatzen zaituztegu, proposamen guztiak ikusteko, eta gurea gustukoa baduzue gure alde bozkatzera.

Hau izan da dena gaurkoz

Hurren arte!



Folioak gordetzeko karpeta, kartoizko gutun-azala birziklatuz

 




Kaixo berriro!

Gaurkoan, birziklapen lan erraz, azkar eta sinple batekin gatoz zuengana.

Orain dela egun batzuk, behar bati erantzuteko bururatutako ideia azkar eta sinple bat behar nuen eta horrela atera zen lan hau.

Gauza da, paper batzuk kalera eramateko karpeta baten bila nenbilela, eta neuzkan guztiak okupatuak neuzkala. Zein hustu eta barrukoak non gorde begira ari nintzala, bat batean, kartoizko gutun-azal pare bat ikusi nituela kartoia birziklatzeko daukagun tokian eta folioen tamainakoak zirenez, hauek sartzeko aproposak zirela konturatu nintzan, eta bereala hartu eta aldaketa batzuk egin eta gero, karpeta berri bat sortu nuen.

Emaitza ona zela konprobatu ondoren, hemen zuekin partekatzeko ideia polita eta praktikoa iruditu zitzaigun eta beste bat egin genuen geneuzkan bigarren gutun-azalarekin. Eta honen pausoz pausozkoari argazkiak egin ondoren hementxe daukazue.


Hauek izan dira erabili egin ditugun material sorta:







Kartoizko gutun azala. Etxera internetez erositakoa ekartzen duten enpresa horietako batena. (bai,noiz behinka gu ere internetez eskatzen dugu zeozer hemendik aurkitzen ez dugunean...)

Folio txuri pare bat.

Washi tapea. Gu bi desberdin erabili  ditugu, baino hau bakoitzaren gustuen arabera .

Errotulagailuak.

Goraizak.

Belkro itsasgarria.


Material guztiak prest dauzkagunean, pausoz pausozkoarekin hasiko gera:






Folioetako bat hartu, eta kartoizko gutun-azaleren aurreko aldean itsatsiko diogu washi tapea inguru guztitik jarriaz marko baten moduan. Ondoren bestea hartu eta apaintzen jarraituko dugu. Guk kasu honetan markoaren barruan beste marko bat egin diogu. 

Baino esan bezala, bakoitzak bere gustuen arabera apaindu dezake folioa.





Ondoren gutun-azalari buelta eman eta atzeko partean gauza bera egingo dugu. Guk bi aldeak berdin apaindu ditugu. Hau da folioari marko bikoitza egin diogu washi tapearekin.

 

 





Gutun-azalak dakarren ixteko solapatxoa ere, kanpoko aldetik washi tapearekin apaindu dugu.






Orain belkro itsasgarria hartu, eta pusketa pare bat moztuko ditugu. Solaparen azpian alde bat  eta karpetaren gainean beste puskaren parean pegatuz. Guk bi puntutan jarri dugu, karpeta ondo itxi dezan.






Karpeta, berez, bukatua dugu, baina guk errotulagailu bat eta washi tape puska bat erabili ditugu titulutxo bat jartzeko karpetari. Horrela karpetaren barruan dagoena jakingo dugu bistazo batez.






Prest, badugu gure karpeta bukatua.

Aurrerago kontatu dizuegun bezala, erraz eta azkar egiten den lana  da eta guretzat praktikotasun handia duena. Alde batetik kartoizko-gutun azalari beste bizitza bat eman diogulako eta gainera gure folio edo paperak eramateko karpeta berri pertsonalizatua dugulako.

Oraintxe post hau idazten ari garela, bururatzen zaigu, liburuak babesteko erabiltzen den plastiko itsaskorrarekin ere babestu dezakegula nahi izan ezkero.


Ba hau izan da dena gaurkoz!.

Espero dugu gure birziklapen ideia hau zuen gustukoa izango dela.

Hurren arte!