Uztailerako egutegia
Kaixo berriro!!
Gaurkoan sartu-irten azkar bat eginez, hilabete honetarako egutegia zuekin partekatzera nator.
Uztailerako egutegia, eguzki lotsati batekin apainduta dator oraingoan.
Hemen ikusi dezakezue nola geratu egin dan:
Beti bezala JPG formatuan dago, zuek nahi dezuten tamainan inprima dezazuen.
Nola egin hori....ba, oso erraz. Hemen azpian deskarga botoian klikatu ezkero, beste leihotxo bat irekiko zaizue eta bertan deskargatzeari eman eta zuena izango da.
Hilabete honetan ere, telefono mugikorrerako bertsioa egiten ausartu naiz, eta hementxe duzue :
Bertsio hau nahi baduzue, ba berdin beheko deskarga botoi honetan klikatu...
Zuen gustukoak badira, deskarga itzazue lasai, eta erabili.
Ba besterik ez gaurkoz.
Hurren arte!!
Paketatze Polita: hondartzarako gauzak biltzen
Kaixo berriro!!
Gaurko honetan, hilabete honetarako #pakeatzepolita erronkarako gure proposamena ekartzen degu.
Dakizuen bezala Patypeando-ko Patrik antolatzen duen erronka bat da, nun bildu beharreko objektu edo gauza bat proposatzen da eta partaideak zera hori oparitarako nola bildu bururatu behar zaigu
Uda usaina duen paketatzea da, hilabete honetan paketatu beharreko gauza, hondartzarako zerbait izan behar duelako.
Eta, beti bezala, etxetik genituen gauzak erabilita, oso era errazean eginikoa.
Guk aukeratu egin degun "gauza ", pareo polit bat izan da.
Hauek izan dira erabili ditugun materialak:
Pareoa, noski,
Gutun azal handi bat. dinA4 tamainakoa.
Errotulagailuak.
Goazen ba, pausoz pausozkoarekin:
Gutun azala hartu, eta aurreko aldean, errotulagailuak erabiliaz, gure gustuko marrazki bat egingo diogu.
Guk eguzki sinple eta irribarretsu bat egin diogu (uda kutsua emateko).
Ondoren, errotulagailu beltz bat erabiliz, esaldi bat idatzi.
Ingelesez uda zoriontsua idatzi degu kasu honetan, baina nahi dena idatzi daiteke.
Pareoa gutun azalean sartu, gutun azala itxi eta prest!. Badugu gure uda kutsuko paketatzea egina.
Sinplea, erraza eta momentutxo batean egiten dena.
Orain gure paketetxoa, #Paketatzepolita erronkaren esteka festara eramango degu.
Handik pasa beste proposamen guztiak ikustera, eta gurea gustukoa baduzue, gure alde bozkatzera.
Hurren arte!
Koloretako arkatzez egindako paparrekoa
Kaixo berriro!!
Aste honetan etxeko txikiekin egiteko beste lantxo bat ekartzen dizuegu.
Etxetik bueltaka genituen koloretako arkatz mutur batzuk hartu eta paparreko bat egitea bururatu zaigu oraingoan.
Artista bati, gure irakasleari , margotu edo koloreztatzen asko disfrutatze duen norbaiti oparitzeko aproposa iruditu egin zaigu.
Hauek dira erabili ditugun materialak:
Koloretako arkatz muturrak. Etxetik edo eskolako estutxean baztertuta gelditzen diren horietakoak.
Zorrozkiloa
Goraizak
Kateorratza
Baieta edo feltro puska bat
Kola beroa edo eskura daukagun itsasgarri sendo bat.
Goazen pausoz pausozkoarekin...
Lehenengo, erabiliko degun kolore konbinazioa erabaki, arkatzak aukeratuko ditugu.
Tamaina berdinekoak nahi genituenez, zorrozkiloaren laguntzaz denak berdindu genituen.
Pauso hau bakoitzaren gustuen arabera egin daiteke, bakoitzak nahi duen konbinazioak eginez.
Orain bata bestearekin itsatsiko ditugu, erabaki degun konbinazioa lortu arte . Gure kasuan kola beroaren laguntzaz.
Gure arkatzak itsatsiak ditugunean, atzeko aldetik kateorratza jarriko diogu, horretarako baieta edo feltro puska txiki bat erabiliko degu ondo lotua gera dadin.
Prest!.
Badugu gure paparrekoa bukatua.
Ikusi duzuenez oso erraz egiten da, eta txikiek gure laguntza pixka batekin egin dezakete lasai askoan.
Eta kola beroa erabili beharrean beste itsasgarri bat erabili ezkero, inoren laguntzarik gabe egin dezakete.
Ba hau izan da dena gaurkoz.
Hurrenarte!
Ekainerako egutegia
Kaixo berriro!!
Gaurkoan sartu-irten azkar bat eginez, hilabete honetarako egutegia zuekin partekatzera nator.
Ekainerako egutegia, oraingoan, itsasoko irudiekin janztea bururatu egin zait.
Hemen ikusi dezakezue nola geratu egin dan...
Beti bezala JPG formatuan dago, zuek nahi dezuten tamainan inprima dezazuen.
Nola egin hori....ba, oso erraz. Hemen azpian deskarga botoian klikatu ezkero, beste leihotxo bat irekiko zaizue eta bertan deskargatzeari eman eta zuena izango da.
Hilabete honetan ere, telefono mugikorrerako bertsioa egiten ausartu naiz, eta hementxe duzue hau ere....
Bertsio hau nahi baduzue, ba berdin beheko deskarga botoi honetan klikatu.....
Zuen gustukoak badira, deskarga itzazue lasai, eta erabili.
Ba besterik ez gaurkoz.
Hurrenarte!!
Baietekin egindako saskitxoak
Kaixo berriro!!
Gaurko honetan etxeko baietekin egin ditugun saskitxo hauek nola egin ditugun kontatuko dizuegu.
Gauza da, Diydetodounpoco-ko Annak , hilabetero antolatzen duen #denetarikikasten esteka festan saskiak egiteko era desberdinak eskatu egiten dituela, eta guri hauek egitea bururatu egin zaigu.
Gainera bere blogaren urteurrena izango da egun horretan eta gu ez genuen festan partu hartu gabe geratu nahi. Moltes felicitats Anna!
Ea zer iruditzen zaizuen gure proposamena.
Oso erraz egiten dira, eta gure txikiak josten ikasten ari badira, dakitena praktikan jartzeko aproposak iruditzen zaizkigu.
Hauek erabili egin ditugun materialak.....
Baietak, etxean garbitzeko erabiltzen direnak.
Haria eta orratza.
Goraizeak
Pintza batzuk.
Hasi gaitezen saskiak egiten....
Lehenengo egin behar deguna, baietak moztea izango da.
Saski bakoitzeko karratu bat beharko degu. Guk saski txikiak nahi genituenez baietaren laurden bateko karratua erabili egin degu.
Behin karratua degunean, izkin bakoitzetik ,erdira iritsi gabe, moztu egin degu hirukiak barruan eginez irudian ikusten dezuten bezalaxe.
Orain gure hirukien puntak hartu eta binaka elkartuko ditugu pintzen laguntzaz, gure saskien forma borobila lortzeko. Lehenengo barruko aldea eginez eta ondoren kanpokoa.
Josteko garaia da orain.
Lehenengo saski honetan, festoi puntada erabili egin degu goiko parte guztia josteko.
Eta bigarrengo honetan, pintzekin lotu ditugun lau puntuak bakarik josi ditugu, beste efektu desberdin bat lortuz.
Prest!, bukatu egin ditugu gure saskitxoak. Orain nahi deguna barruan sartzeko garaia.....
Hau izan da, ba gure proposamena.
Orain #denetarikikasten esteka festara goaz. Handik pasa beste proposamen guztiak ikusi nahi badituzue.
Hurrenarte!
Paketatze Polita: Katiluak biltzen
Kaixo berriro!!
Hementxe gaude bueltan, hilabete honetako #paketatzepolita erronkarako gure proposamenarekin.
Dakizuen bezala Patypeando-ko Patrik antolatzen duen erronka bat da, nun bildu beharreko objektu edo gauza bat proposatzen da eta partaideak zera hori oparitarako nola bildu bururatu behar zaigu.
Hilabete honetan bildu behar genuena katiluak ziren eta buelta pare bat eman ondoren, paketatze sinple eta erraz hau prestatu degu.
Hauek erabili ditugun material sorta....
Paperezko poltsa erabili bat.
Kola, goraizeak eta washi tape batzuk.
Gutxi eta etxean erraz eduki ditzakegunak!
Goazen pausoz pausozkoarekin,oraingoan oso oso erraza ikusi...
Lehenengo egingo deguna, poltsa ebakitzea izango da. Katilu bat sartzeko tamaina duen paketea egiteko behar duguna kalkulatu eta puska hori erabiliko degu.
Poltsaren heldulekuak ere moztuko eta gordeko ditugu, geroago erabiltzeko.
Poltsak, kanpoan irudia zuenez, paperari buelta eman eta barruko aldean utziko degu, kanpotik irudirik gabe gera dadin.
Orain paperen bi aldean erdiruntz tolestu eta pegatuko ditugu kolaren laguntzarekin.
Azpiko aldea ere tolestu eta pegatu egingo degu, goiko irudietan ikusten dezuten bezalaxe.
Horrela poltsa zaharraren puska horrekin gure katilua sartzeko poltsa txikiago bat lortuz.
Gure poltsa hau luzeegia geratu egin zaigunez, soberan genuen puska ere moztu egin diogu, behar genuen tamaina lortzeko.
Ondoren heldulekuak jarri dizkiogu, lehenengo kola erabiliaz eta gero zelo edo washi tape puska bat gainetik jarriaz.
Bukatzeko washi tapeak hartu eta beraiekin poltsa apaindu egin degu.
Apainduta genuenean katilua sartu eta beste washi tapearen puska batekin lagunduta poltsa goitik itxi egin degu.
Eta, prest. Gure poltsa pertsonalizatua bukatu degu.
Esan dizuegun bezala, paketatze hau sinple eta erraza da, onartu behar degu azken minutuko gauza izan dela, baina nahiko txukuna geratu zaigula uste degu.
Orain gure proposamena #paketatzepolita-ra daramagu. Handik pasa zaitezte proposamen guztiak ikustera, eta gurea gogoko baduzue gure alde bozkatzera.
Ba hau izanda dena gaurkoz...
Hurrenarte!
Azkoin lepokoa
Kaixo berriro!!
Gaurkoan, lepoko desberdin eta original bat nola egin degun kontatuko dizuegu.
Guretzako edo opari gisa emateko egin daitekeena.
Umeekin egiteko aproposa heldu baten laguntza pixka batekin.
Oso erraza da eta gauza gutxi behar dira, arratsalde euritsu hauetako batean egiteko aproposa.
Ikus dezagun erabiliko ditugun materialak.....
Azkoinak, hauek gure lepokoaren elementu nagusia izango dira.
Azkazaletarako margoak. Etxean dauzkagunak edo gure gustuko koloretakoak
Lokarria, luzea, guk larruzko kordel puska bat erabili degu baina etxean daukagun edozein lokarri balioko digu.
Goraizak, lokarria mozteko, noski.
Kola beroa, guk hau erabili degu errazagoa egiten zaigulako, baina edozein itsasgarri sendo balioko du.
Goazen lepokoaren pausoz pausozkoarekin....
Lehenengo egingo deguna, azkoinak gure gustuko koloreekin margotzea izango da.
Bi aldeetatik margotu eta lehortzen utziko ditugu.
Lehortu egin direnean, bata bestearekin itsatsiko ditugu, nahi degun forma osatuz.
Guk lau azkoin erabili ditugu, baina nahi aina erabili daiteke, gure gustuko forma eta tamaina emanez.
Lokarriaren txanda orain. Nahi degun luzeran moztuko degu, eta ondoren, lokarriaren punta bakoitza azkoinez osatutako gure pieza ederraren alde bakoitzean korapilatuko degu.
Eta prest!! gure lepoko desberdin eta originala lortu degu!!
Atsegin dezute ideia??
Ala izan bada, zuen bertsio propioa egiteko txanda orain!!
Hurrenarte!!!









































