Apirilako egutegia








Kaixo berriro!!

Gaurkoan, gure euskaraz egindako inprimatzeko egutegia ere itzultzen da blogera.

Urte hasieratik nahi genuen urtero bezala zuekin hilabetero egutegia partekatu, baina honezkero kontatu dizuegun bezala, arazo teknikoengatik publikatu gabe ibili garenez, ezin izan degu.
Baina behin arazoak konponduta, hementxe dezute datorren hilabeterako egutegi inprimagarria.



Apirila, lorez eta euriz jantzita etortzen denez (hemendik behitzat ala izaten da), loreontzi bihurtutako euri bota pare baten irudiaz apaindu egin degu gure egutegiko horri hau.

Hemen azpiko irudi honetan ikusi dezakezue....











Beti bezala JPG formatuan dago, zuek nahi dezuten tamainan inprima dezazuen.
Nola egin hori....ba, oso erraz. Hemen azpian deskarga botoian klikatu ezkero, beste leihotxo bat irekiko zaizue eta bertan deskargatzeari eman eta zuena izango da.





http://bit.ly/2JCczBP






  Zuen gustukoa bada,zuen sareetan partekatzen baduzue, eskertuko dizuet, horrela jende gehiagorengana iritsiko bai da.

Ba hau izan da dena  gaurkoz!!

Hurrenarte!!

Etxean egindako slime-a








Kaixo berriro!!


Denbora asko pasa den arren, hementxe gaude bueltan.

Arazo teknikoak izan direla eta denbora faltan ibili garenez bloga nahiko utzia izan degu, baina arazo tekniko guztiak behin konpondu ditugula, denbora faltarena konpontzeko bidean gaude eta agintzen dizuegu saiatuko garela maiztasunez hemendik agertzen.

Gaurko honetan, ain modan egon den slime-a etxean nola egin degun kontatzera gatoz.
Errezeta desberdin asko ikusi ditugu toki askotan, baina guri benetan ondo funtzionatu diguna hauxe izan da.
Oso era errazean egiten da, eta arratsalde pasa polit bat izan genuen lan hau prestatzen.

Ikus ditzagun erabili egin ditugun materialak....










Kola gardena. Beste kola batzuekin ez gara saiatu, baina kola honekin oso ondo ateratzen da slime-a.
Arropa garbikaria. Oso kantidade gutxi behar da. Guk, tapoi bat baino gutxiago erabili egin genuen.
Purpurina, elementu opzionala da, baina guri purpurina asko gustatzen zaigu eta horregatik erabili degu.
Ontzi bat nahasketa egiteko eta makilatxo bat nahasten laguntzeko.

Goazen orain pausoz pausozkoarekin...









Lehenengo, kola pote osoa ontzian jarriko degu, eta ondoren arropa garbikari apur bat gainean jarriko degu.









Orain nahasten hasiko gera kontu handiz, makilatxoarekin lagunduta.
Testura segituan hasiko da aldatzen eta horren arabera garbikari gehio jarri ala ez ikusiko degu.
Behin gorputza hartzen hasi dela, purpurinadun slime-a lortu  nahi badugu, orain izango da purpurina jartzeko momentua.








Gure nahasketa gorputza hartzen ikusten degunean, eskuak sartzeko momentua iritsi da.
Orain ore lodi bat lortzeko eskuekin landu beharko degu.
Momentu dibertigarriena da hau, ikusiko duzue.
Eskuetan itsasten ez den arte landu eta prest izango degu gure slime-a









Orain slimearekin jolastu eta dibertitzeko garaia iritsi da. Eta jolasten bukatzen degunean, ixten den plastikozko poltsa horietako baten gordeko degu lehortu ez dadin.

Ba hau izan da dena gaurkoz.

Laster izango gera berriz hemendik, aginduta!!

Hurrenarte!!




2019rako egutegia








Kaixo berriro!!


Zer moduz festak?, Gabonak pasa berri ditugu eta urte zaharreko ospakizunak prestatzen egongo zaretela pentsatzen dut. Guk ala gabiltza ta.

Ala ere ez naiz zuetaz ahaztu, eta aurten ere, datorren urte berri honetarako egutegia prestatu egin det, zuekin partekatzeko.

Urte osoa orri batean jarri egin det. Gardena, sinplea eta txuri beltzean.
Koadernoan edo agendan erabiltzeko, edo sukaldeko paretan jartzeko. Zuek nahi dezuten moduan.

Beti bezala JPG formatuan dago, horrela zuek nahi dezuten tamainan inprima dezazuen.

Ikusi nola geratzen dan.....









Aurreko irudi hau, argazki muntaia da, ez uste, baina horrela gutxi gora behera nola gelditzen den ikusten da.


Egutegia lortzeko hemen beheko deskarga botoian klikatu eta irekiko zaizuen leihotik deskargatu besterik ez dezute behar.





Zuen gustukoa izango dela espero det.


Eta hau da guztia gaurkoz.


Ondo bukatu urtea eta datorrena osasunez eta maitasunez  josita etor dadila!!


Hurrenarte!



Birziklatuz egindako Gabonetako apaingarria








Kaixo berriro!!

Hementxe gaude bueltan.

Gaurko honetan  etxean dauzkagun materialak berrerabiliaz eta birziklatzen, Gabonetako apaingarri bat nola egin degun kontatuko dizuegu.

Internetez ikusi egin genuen  ideia batean oinarrituta, guk gure etxeko bertsio propioa sortu degu.
Etxeko txikien laguntza beharko degu lanaren erdia egiteko, eta arratsalde pasa polita izan dezakegu honelakoak sortzen.

Hauek izan dira erabili egin ditugun materialak.....










Aluminiozko papera, bokatak bildu eta gero, bota beharrean, lan honetarako erabiliko degu.
Desodorante poto hutsa, berez barruko bola behar degu. Erraz ateratzen da.
Lazo zinta gorria, edo nahi degun kolorekoa.
Kola beroa, edo itsasgarri fuerteren bat.
Eta argazkian agertzen ez badira ere, guraizeak.


Goazen orain pausoz-pausozkoarekin.....










Hasteko, desodorantearen bola aterako degu. Goraizaren puntaren laguntza oso erraz ateratzen da. Hori bai,  pauso hau heldu batek egin beharrekoa da.
Bola garbia eta lehorra eskuan daukagula, zinta gorriaren  zati txiki batekin zintzilikatzekoa egingo diogu eta kola beroarekin bolaren goiko partean itsatsiko degu.











Aluminiozko paperaren txanda iritsi da orain, eta hau da gure etxeko txikien laguntza eskatzeko momentua.
Paper zimurtuaren puskak mozten jungo gera, eta hauekin bolatxo txikiak egingo ditugu.











Orain kola pistolaren laguntzaz, aluminiozko paperez egindako bolatxoak, desodorantearen bolaren inguruan itsasten jungo gera, bola guztia estali arte. Poliki eta kontu handiarekin egingo degu hatzak erre gabe.
Pauso hau ere, noski, heldu batek egin beharko du.












Zinta gorriaren txanda berriro. Zintarekin laxito polit bat egin eta bolatxoaren gainean itsatsiko degu gure apaingarriari bukaera emateko.
Kitto, egin degu gure apaingarria zuhaitzetik zintzilikatzeko.










Ba hau izan da, aurten egin degun apaingarri berria. Espero degu zuen gustukoa izatea. Ala izan bada , animatu eta zuen egin.
Guk hau, amonaren etxeko zuhaitzean zintzilikatuko degu.
Eta ideia honen pausoz-pausozkoa Niña Bonita-k antolatzen duen #feliznaviDIY esteka festara eramango degu, handik pasa gabonetako sortkuntza gehiago ikusteko.

Hurrenarte!!!


Paketatze Polita: Arropa biltzen







Kaixo berriro!!

Hementxe gaude bueltan hilabete honetako Paketatze Polita erronkarako gure proposamena zuekin partekatzera.

Hilabete honetan bildu beharrekoa, arropa zen eta gauden garaia kontuan hartuta, gabonetako kutsua eman behar genion.

Guzti hori kontuan hartua, guk proposamen erraz eta sinple bat egin nahi genuen eta hau izan da bururatu egin zaiguna: gure gabonetako biltzeko papera sortzea.

Hauek izan dira erabili egin ditugun materialak....











Folio bat edo behar ditugunak gure oparia biltzeko aina tamaina lortu arte. Guk batekin nahiko izan degu.
Errotulagailu bat. Guk beltza erabili egin degu baina kolorea bakoitzaren gustuen araberakoa izan daiteke.
Zeloa,  gure paketea ondo biltzeko eta folio bat baino gehio erabili behar badugu bata bestearekin itsasteko.
Lazoa. Nahi degun kolorekoa.


Goazen orain pausoz-pausozkoarekin....











Errotulagailua hartu eta folioa gure gustuen arabera apainduko degu. Gure kasuan gabonak zoriontzeko mezua idatzi degu, oraingo honetan hiru hizkuntzetan.
Elur malutak, gabonetako zuhaitza eta abar jarri daitezke ere, baino guri letra beltzak folio zuriaren gainean egiten duten efektua asko atsegin zaigu.











Orain oparia biltzera.
Guk, eskuz egin degun txanoa oparitzera goaz.
Folio apainduta hartu txanoa barruan sartu eta zeloaren laguntzaz bildu egingo degu.
Azkenik lazo urdina hartu egin degu eta inguruan dotore ipini degu.
Besterik gabe. Bukatu degu.











Hau da ba, gure proposamena. Sinplea, erraza eta gure ustez elegantea.
Orain azkar batean Patypeandora goaz gure proposamen hau bertan uztea. Paketatze polita erronkan parte hartzen degun guztien proposamenak ikusi nahi badituzue handik pasa eta gurea gustukoa baduzue gure alde bozkatu.

Ba besterik ez gaurkoz.

Hurrenarte!!!


Gabonetako postal erraza







Kaixo berriro!!

Gaurko honetan Gabonetako postal sinple eta erraz batzuk  nola egin kontatuko dizuegu.
Oso material gutxi beharko ditugu eta seguruenik etxean edukiko dituzuenak gainera.

Guri asko gustatzen zaigu gabonetan postalak jaso eta bidaltzea, eguberriak zoriontzeko era polita iruditzen zaigu.

Gure etxean ohitura da bakoitzak bereak etxean egitea eta familia eta lagunei bidaltzea.

Normalean gure denbora hartzen degu postal eder eta landuak egiteko, baina aurten Alaitz ikasketekin eta ni, lanarekin oso liatuak gabiltzanez, azkar batean egiten diran hauek bururatu egin zaizkigu.
Etxeko txikiak egiteko ere aproposak direla pentsatzen degu.

Hori bai, lan gutxi dute, baina maitasun handiz egin ditugu!!


Hauek behar ditugun materialak....











Kartulina beltza
Margolari zinta
Erregela
Goraizak
Errotulagailu beltz bat eta errotulagailu txuri bat.


Hasi gaitezen postalak prestatzen...










Lehenengo gure postalaren tamaina erabakiko degu, eta kartulina, horren arabera, markatu eta moztu egingo degu.











Orain margolari zinta puska batzuk moztu eta kartulinaren gainean itsatsiko ditugu.
Beraien gainean guk nahi duguna idatziko degu errotulagailu beltza erabiliaz.











Orain errotulagailu txuriaren laguntzarekin marrazkitxo batzuk egingo dizkiogu inguruan, guk tamaina desberdineko elur malutak jarri dizkiogu.

Sistema erraz honekin nahi ditugun modelo desberdinak egin ditzazkegu.

Hauek guk egindako pare bat....










Zuek postalak biltzekoak al zarete??.
Zuenak egiteko ohiturarik??
Animatu, egin eta bidali.....ederra izaten da posta kutxara joan eta gutaz oroitu direla ikusteak, benetan!


Hau ba dena gaurkoz.

Hurrenarte!



Abenduko egutegia







Kaixo berriro!!
Gaurkoan ere sartu irten azkar bat, abendua jada hasi denean, hilabete honetarako egutegia zuekin partekatzeko.
Nahiz eta gaur hilak 2 izan, espero det oraindik garaiz ibiltzea zuek deskargatu eta erabiltzeko.

Ea ba, hemen duzue abenduko egutegia deskargatzeko prest.









Beti bezala, JPG formatuan dago, zuek nahi dezuten tamaina inprima dezazuen.
Nahi izan ezkero, hemen beheko deskarga botoian klikatu besterik ez da egin behar.





https://drive.google.com/open?id=1hVKcJWYobi65gnOFJ3g5wchQFfSNNbC-





Zuen gustukoa izango delakoan, gaurkoz agurtzea besterik ez zait geratzen.


Hurrenarte!!