Abuztuko egutegia
Kaixo berriro!!
Gaurkoan, hilabete guztiak bezalaxe, datorren hilerako egutegia zuekin partekatzera nator.
Egutegi eguzkitsua atera egin zait oraingoan, abuzturako aproposa.
Hemen azpian ikus dezakezue nola geratzen dan behin inprimatua.
Nik, honezkero, erabiltzen hasi naiz blogeko programazioa antolatzeko.
Beti bezala JPEG. formatuan dago, zuek nahi dezuten tamainan inprima dezazuen.
Badakizue, egutegia zuentzat nahi izan ezkero, hemen azpian deskarga botoian klikatu eta beste leiho bat irekiko zaizue, bertan deskargatzeari eman eta zuen ordenagailuetan izango dezute inprimatzeko prest.
Ba hau izan da dena gaurkoz.
Nahi baduzue zuen sareetan sarrera hau konpartitu eta horrela jende gehiagorengana iritsiko da euskaraz egindako inprimagarri hau.
Hurrenarte!
Abuztuko egutegi hau ere euskaraz eskuz egina-ra daramat udako bilduman parte hartzera.
Josi gabe birziklatutako bizkar zorroa
Kaixo berriro!!
Hementxe gaude bueltan. Guk pentsatuta genuena baino beranduago, baina azkenean lortu degu denbora piskat hartu eta gure lanak zurekin partekatzera etortzea.
Gaurkoan birziklatuz eta batere josi gabe egin degun bizkar zorroa ekartzen dizuegu.
Erreza eta sinplea eta uda honetan hondartzara eskuoihala, hamaiketakoa edo libururen bat eramateko aproposa dena.
Hauek izan dira erabili egin ditugun material sorta...
Kamiseta zahar bat. Gehiago erabiliko ez deguna, txikia geratu egin zaigulako edo gure kasuan bezala, hondatu egin zaigulako.
Lokarri zahar batzuk, erabilitzen ez degun zapatilenak adibidez.
Goraizak.
Besterik ez.
Ikusi orain gure bizkar-zorroaren pausoz pausozkoa....
Lehenengo eta behin, kamisetari buelta emango diogu, barruko aldetik lan egingo bai degu.
Buelta eman diogunean, mahuken azpitik hasi eta zuzen-zuzen mozten jungo gera, beste maukaren azpira iritsi arte. Horrela goiko parte osoa kenduko diogu.
Orain, gure kamisetaren beheko aldean daukan tolesdura edo dobladillora jungo gera. eta bi alboetan daukan josturaren ondoan moztu egingo degu zulotxoa eginez. Bertatik gure lokarriak pasako ditugulako.
Lokarri bat zentzu batean sartuz eta bigarrena kontrakoan. Albo bakoitzetik lokarrien bi punta atera daitezen.
Horrela, lokarrietatik tira ezkero gure bizkar-zorroa itxia geratuko zaigulako.
Orain gure bizkar-zorroaren azpiko aldea izango den tokian hasiko gera lanean. Hau da, kamisetaren goiko aldean zegoena.
Azpiko parte hau hartu eta kontu handiz goraizekin mozketa txikiak egingo dizkiogu alde batetik bestera.
Orain lokarrien puntak hartu, eta barrutik (gure bizkar-zorroaren kanpo aldea izango den aldetik)sartu egingo ditugu eta beheko aldean egin ditugun tiratxoen artean jarriz, korapilo batekin lotuko ditugu.
Ondoren, azpiko tiratxo guztiak, aurrekoa atzekoarekin, lotuko ditugu korapiloekin. Korapiloak ondo lotuta gelditu behar zaizkigu hauxe izango bai da gure bizkar-zorroaren jostura.
Orain motxilari buelta eman, eta prest!! badugu gure udako motxila berria egina!!
Guk barruan liburu lodi pare bat sartu dizkiogu, eta liburutegiraino jun gera liburuak itzultzera eta oso ondo eraman ditugu .
Nahi izan ezkero motxila apaindu egin daiteke gure kasuan bezela kamiseta txuria edo kolore soilekoa baldin bada. Zuek nahi dezutena!
Guk gurea piskat apaindu egin teknika berri bat probatzen, baina hori beste egun batean kontatuko dizuegu.
Ba hau izan da guztia gaurkoz!.
Hurrenarte!!
Lantxo hau ere eskuz eginak antolatzen duen udako bilduma esteka festara ere daramat. Handik pasa euskaraz egindako lan gehiago ikusi nahi badituzue!
Baita byterenyak antolatzen duen #3r+1con arte esteka festara.
Uztaileko egutegia
Kaixo berriro!!
Hementxe nago bueltan, hilabete honetarako egutegi berriarekin.
Oraingo honetan hilabetearen lehenengo egunean partekatzea tokatu zait, baino espero det zuentzako oraindik baliagarria izatea.
Udako kutsuarekin dator egina eta zuen gustukoa izango dela espero det.
Ikusi hemen azpian nola geratu egin dan....
Beti bezala JPEG. formatuan dago, zuek nahi dezuten tamainan inprima dezazuen.
Badakizue, egutegia zuentzat nahi izan ezkero, hemen azpian deskarga botoian klikatu eta beste leiho bat irekiko zaizue, bertan deskargatzeari eman eta zuen ordenagailuetan izango dezute inprimatzeko prest.
Ba hau izan da dena gaurkoz.
Nahi baduzue zuen sareetan sarrera hau konpartitu eta horrela jende gehiagorengana iritsiko da euskaraz egindako inprimagarri hau.
Hurrenarte!
Udako diadema dibertigarria
Kaixo berriro!!
Hementxe gaude bueltan. Denbora asko da gure esku lanetako bat publikatzen ez genuela, lanez gainezka ibili garelako, baina oporrak iritsi dira, eta denbora libre piskat lortu dugunez, hemen dezute gure udako lehenengo sarrera!!!!
Gaurkoan eskulan erraz eta freskagarri bat ekartzen degu. Hasi berria dagoen uda honetarako diadema dibertigarri bat.
Hauek beharko ditugun materialak....
Diadema huts eta garbi bat. Gurea bazar batean lortu degu merke merke.
Puxikak. Urez bete eta bata besteari beroa egiten duenean botatzeko erabiltzen diren horietakoak.
Gure denboraren bost minututxo.
Besterik ez.
Goazen orain pausoz pausozkoarekin...
Erraz-erraza izango da irudietan ikusten dezuten bezala. Nahi degun koloretako puxika bat hartu, eta diademan korapilatu egingo degu. Ondoren beste bat bere ondoan , eta horrela nahi ditugun kolore eta ale guztiak jarriko ditugu.
Zenbat eta kolore eta ale gehiago jarri, politago. Hau da guri atera zaiguna.
Gainera ilea koletan biltzeko goma batean ere saiatu gera eta oso polita geratu egin zaigu. Ikusi...
Hemen behean ikus dezakezue nola geratzen den jantzita gure udako diadema dibertigarri hau...
Polita, eh!
Guri asko gustatu zaigu. Bai egitea baita emaitza ere. Egun eguzkitsuetan eramateko oso aproposa dela iruditzen zaigu.
Eta zuei??
Animatu eta zuen bertsio propioak egiten animatu!!
Ba hau izan da guztia gaurkoz.
Guk orain gure diadema eta goma jantziz beste eskulan asko prestatzera goaz, zuekin partekatu ahal izateko aurretik daukagun uda honetan.
Hurrenarte!!

eta
Ekainerako egutegia
Kaixo berriro!
Naiz eta hemendik nahi aina maiztasunez ez pasa, gaurkoan sartu irten azkar bat egiten det , sartzear dagoen hilabeterako egutegia zuekin partekatzera.
Ekainerako egutegi hau itsas inspirazioz beteta atera egin zait, espero det zuen gustukoa izatea.
Hemen azpian uzten dizuedan argazkian ikus dezakezue.
Beti bezala JPEG. formatuan dago, zuek nahi dezuten tamainan inprima dezazuen.
Badakizue, egutegia zuentzat nahi izan ezkero, hemen azpian deskarga botoian klikatu eta beste leiho bat irekiko zaizue, bertan deskargatzeari eman eta zuen ordenagailuetan izango dezute inprimatzeko prest.
Ba hau izan da dena gaurkoz.
Nahi baduzue zuen sareetan konpartitu sarrera hau eta horrela jende gehiagorengana iritsiko da euskaraz egindako inprimagarri hau.
Hurrenarte
Etxean egindako bainugatzak
Kaixo berriro!
Gaurkoan, ain gertu dagoen amaren egunean oparitzeko aproposa izan daitekeen lantxo batekin gatoz zuengana.
Etxean egindako bainu gatzak nola egin kontatuko dizuegu, eta kristalezko poto bat birziklatuz, oparitarako nola prestatu ere azalduko dizuegu gainera.
Oso lan erraza da, eta gainera etxeko txikiekin egiteko oso aproposa.
Opari hau, bai erabiltzeko eta baita apaintzeko balioko digu bainuontzirik ez badugu ere.
Goazen ba erabiliko ditugun materialak zeintzuk diren jakitera...
Kristalezko ontzi garbi bat, nahi degun tamainakoa.
Kromo polit batzuk, bakoitzaren gustukoak, guk loredunak erabili ditugu.
Kola eta goraizak.
Hauek bainu gatzak gorde eta oparitzeko erabiliko ditugu.
Orain bainu gatzak egitekoak....
Itsas gatza pakete bat.
Olio usainduna, guk rosa mosketa olioa erabili degu, baina nahi dena erabili daiteke.
Kamamila edo gure gustuko belarren bat, lore petaloak...... Gure kasuan kamamila erabili degu ikusten dezuten bezala.
Kolorante alimentarioa (pastelei eta abar kolorea emateko erabiltzen dena). Gure gustuko kolorekoa.
Ontzi sakon bat, gure nahasketa lasai egiteko.
Orain pausoz pausozkoarekin hasiko gera.....
Potoarekin hasiko gera lehenengoz.
Kristalezko potoa garbi-garbia degunean, gure gustuko kromoak hartu, moztu eta kola txuriarekin lagunduta potoa gure gustura apainduko degu. Kola txuria, kromoa itsasteko eta gero gainetik ere eman egingo diogu kromoa babestua gera dadin.
Bukatu degunean alde batean ondo lehortzen utziko degu.
Bainu gatzak prestatzen hasiko gera orain...
Lehenengo itsas gatza gure nahasketa egiteko erabiliko degun ontzian jarriko degu. Gure kristalezko potoa betetzeko aina gatza jarriko degu.
Ondoren gure olio usainduna botako degu, kantidadea gure gustuen arabera... guk gure potoa txikia zenez, dozena erdi tanta jarri genizkion hasteko eta gutxi iruditu zitzaigunez beste lauzpabost gehitu genizkion.
Azkenik kamamila jarri genuen, infusio poltsatxo batean zetorrena.
Orain eta gure eskuekin ondo nahasiko ditugu jarritako osagai guztiak.
Orain kolore piskat jartzera goaz.
Kolorante tanta batzuk jarriko diogu gure gatz nahastuari, gutxi, erabili behar baditugu ere, gorputza tindatu ez dadin. Apaingarri bezala erabili nahi baditugu beldurrik gabe jarri dezakegu kolorea.
Berriro ere ondo nahasi eta azkenik gure kristalezko potoan sartu eta ondo itxiko degu.
Eta, prest!. Baditugu gure bainugatzak eginak.
Ze iruditu zaizue gure ideia?. Opari polita izan daitekeela pentsatu degu guk. Gainera oso erraz prestatzen da.
Orain zuen txanda, zuen gustuko bainu gatzak prestatzera animatzen zaituztegu!
Hau izan da ba dena gaurkoz.
Hurrenarte!
Maiatzeko egutegia
Kaixo berriro!
Gaurkoan, sartu irten motz batekin nator, datorren hilabeterako egutegia zuekin partekatzera.
Maiatzerako egutegi hau loretsua eta udaberri kutsuarekin atera egin zait, eta zuen gustukoa izango dela espero det.
Beti bezala JPEG. formatuan dago, zuek nahi dezuten tamainan inprima dezazuen.
Badakizue, egutegia zuentzat nahi izan ezkero, hemen azpian deskarga botoian klikatu eta beste leiho bat irekiko zaizue, bertan deskargatzeari eman eta zuen ordenagailuetan izango dezute inprimatzeko prest.
Ba hau izan da dena gaurkoz.
Nahi baduzue zuen sareetan konpartitu sarrera hau eta horrela jende gehiagorengana iritsiko da euskaraz egindako inprimagarri hau.
Hurrenarte!
Euskaraz egindako inprimagarri hau ere eskuz eginak antolatzen duen udaberriko bildumara eramango det. Handik pasa euskaraz eskuz egindako lan gehiago ikustera.




























