Kaixo berriro!
Hementxe naukazue berriro
Patypeando-k antolatzen duen Paketatze Polita erronkarako nire proposamenarekin. Hemendik maiz pasatzen zaretenak dakizuen bezala, Patryk hilabetero material edo gai bat jartzen digu eta material horrekin paketatze polit bat sortu behar degu.
Hilabete honetan erabili behar degun materiala jogur, flan, edo gazta freskoen ontziak dira.Nik jogur ontzia erabili egin det.
Hauek dira nire proposamena osatzeko erabili ditudan material guztiak:
Jogur ontzia, noski. Hau protagonista. Ondo garbia eta etiketa kenduta.
Purpurina. Nik kolore desberdinetakoa neukan eta guztiak nahasita erabili ditut.
Opariak biltzeko erabiltzen den zilar koloreko zinta puska luze bat.
Kola txuria, pintzela, goraizak eta zulagailu bat.
Ah! eta plastikozko poltsa txiki bat, jogurta kabitzeko tamaina duena.
Goazen pausoz pausozkoarekin:
Hasteko jogur ontziari, goiko partea, tapa jartzeko balio duena, kenduko diogu goraizarekin moztuz.
Ondoren, purpurina plastikozko poltsan jarriko degu. Nik, esan dizuedan bezala, kolore desberdinekoa neukan eta bertan nahasi ditut guztiak.
Ontzia hartu eta kanpoko alde guztitik (azpiko aldetik ere) kola txuria emango diogu pintzelarekin.
Behin kolaz ondo josita degunean, purpurina dagoen poltsan kontu handiz sartu eta purpurina pegatzen jungo gera.
Pauso honetan kontuz, deskuidatzen bagera, etxe guztia purpurinaz bete egingo zaigu bestela. Nik oraindik txoko askotan purpurina aurkitzen ari naiz ... :-)
Ondo lehortzen utziko degu, hurrengo pausoarekin hasi baino lehen.
Purpurina eta kola ondo lehorrak daudenean, mozten hasiko gera. Goitik behera zentimetro bateko zabalerako ebakiak egingo ditugu , eta beraietan zulagailuekin zulotxo bana. Zulagailua ondo sartu, bestela zuloak ez zaizkizue ondo egingo, neri bateren bat gaizki atera zitzaidan eta gero erremendutxoak egin behar izan nituen...
Orain oparia barruan sartzeko unea iritsi da. Oparia txikia beharko du izan. Eraztun, brotxe edo horrelakoren bat.
Oparia sartu degunean, zinta zuloetatik sartu, eta ondo estutuz paketetxoa egin eta itxiko zaigu.
Zinta korapilatu eta prest!. Badugu gure paketatzea egina.
Hau da nire hilabete honetarako ideia disdiratsua!!.
Gustatu zaizue?. Nik ala espero det.
Orain, Patypeandora nijoa,
Paketatze polita-n nire proposamen hau uztera. Handik pasa beste guztiak ikusteko, benetan proposamen liluragarriak aurkituko dituzuela!
Besterik ez gaurkoz.
Hurrenarte!