Txitxirio kroketak


Kaixo berriro!
Gaurko honetan errezeta  bat  zuekin partekatzea bururatu zait.
Erraza eta osasungarria.
Txitxirio kroketak.
Afari azkar bat prestatzeko oso aproposa, entsalada berde batekin jarri ezkero.
Osagai gutxi behar ditu ikusiko dezutenez eta lan gehiena batidorak egiten du. Eta kroketak biltzen umeak ere lagundu dezakete!

Hemen errezeta:



Erreza, ezta?
Ausartu, probatu eta kontaidazue
Hurrernarte!



Irailerako Egutegia



Kaixo berriro!
Bukatzen zaigu  abuztua eta iraila bertan degu jadanik, eta oraingoan ere irailerako egutegia zuekin konpartitzeko ekartzen det.
Oraingo hontan bi modelo desberdin ekartzen ditut:

Lehenengoa eskolako arbelan idatzitako egutegia,


Iraila bait da hemendik eskolara bueltatzeko garaia......
Modelo hau bada gustokoa dezutena ondorengo botoian klikatu ta deskargatu beldurrik gabe!
https://drive.google.com/file/d/0B_l46C50YUuwdHBIYU5VSTJEeEU/view?usp=sharing


Bigarrengo modelo hau sinpleagoa da. Fondo txuriaren gainean banderinez apaindutako letra eta zenbaki beltzak. 

Bandearinekon apainduta, oraindik ere irailean herri festaren bat geratzen bait zaigu hemendik......
Honekin ere berdin, atsegin badezue beheko botoian klikatu eta kitto, zuentzat!

https://drive.google.com/file/d/0B_l46C50YUuwV01ZcGFydUNHd0U/view?usp=sharing

Biak ere nahi badituzue ba, arazorik gabe !


Zuen gustokoak izatea espero det, kontatuko didazue!
Hurrenarte!


Paperezko Katilua

Kaixo berriro!
Hemen nago berriro, eta gaurkoan umeekin egiteko beste eskulan errez bat ekartzen det.
Paperez eginiko katilutxo bat. Sarreran giltzak uzteko, txanpon solteak gordetzeko...
Etxean dauzkagun edozein paper erabiliaz egin dezakegu, edo aldizkari koloretsuren bat izanez gero, bota beharrean, birziklatu ahal degu lantxo hau egiteko.
Hauek erabiliko ditugun materialak:

Beti bezala, etxean erraz eduki ditzakegunak. 
Asteko kola urarekin nahastuko degu potetxo batean. Erdia eta erdia gutxi gora bera. 
Puxika  puztuko degu eta aparte utziko degu.
Paperak puska ertainetan moztuko ditugu pazientzia handiz.
Orain lan "gogorra" hastera goaz. Pintzela kolan ondo busti eta puxikan zabaltzen hasiko gera, beldurrik gabe. Banan bana papertxo puskak itsatsiko ditugu eta gainean kola gehio emango degu.
Guzti hau puxikaren alde andian egingo degu katilu forma emanez. Bizpahiru kapa egingo ditugu eta gainetik kola kapa eder batekin bukatuz.
Orain itxoitea!


Ondo lehortu denean puxika zulatuko degu eta erraz kenduko zaigu, nahi izanez gero, guraizez berdindu dezakegu katilua zuzena geratzeko.
Gu irregularra utzi degu  originalagoa iruditzen zaigulako, eta prest! badugu gure katilua egina!


 Ze iruditzen zaizue? Saiatuko zarete zuek?
Ba hori da dena gaurkoz.
Hurrenarte!
 

Koloreztatzeko Marrazkiak


Kaixo berriro!
Gaurko honetan, ain modan jarri diran erlaxatzeko koloreztatzeko marrazkiak ekartzen ditut.
Sarean handik eta hemendik begira eta begira nire gustuko bilduma txiki bat elkartu det  eta hauxe da gaur ekartzen dudana.
Aurretik irudiak ikusteko jarriko ditut eta azpian, dagozkien webguneko enlazeak, deskargatu ahal izateko.
Denak doako deskargak dira.

Hemen lehenengo txanda:


 

Hona bigarrena :

 

Hauek dira ba gaurko selekzioa, saiatu eta koloreztatzen hasi ea erlajatzen geran!
Kontatuko didazue zuen gustokoak diran, zuen iritziak jakitea atsegingo nuke.
Hurrenarte!


 
 

Paperezko Loreak




Kaixo berriro!
Gaurkoan umeekin egiteko lantxo erraz eta polit bat ekartzen det. Oparitxo bat egiteko edo apaingarri gisa erabiltzeko balio duena, nahi den bezala.
Beti bezela materiale gutxi behar dira eta eskulanzalea izan ala ez, zihurrenik dena etxean duzula. Hauexek ditugu:



 Papera erditik tolestuko degu eta gero berriro ere erditik eta hirugarren aldiz ere.Ondoren aukeratautako objetu borobila gainean jarriaz, zirkulo bat marraztuko degu paperaren gainean. Behin zirkuloa marraztua degunean, goraizak hartu eta moztuko degu. Zirkulo pilatxoa aterako zaigu eta hauek erditik grapatu ditugu .
Orain zirkulu pilatxoa ondo grapatuta degula banan bana erdira biltzen jungo gera lore polit ederra lortu harte.
Ondorengo irudian argi ikusiko dezue.



Erraza ezta?. Saiatu eta gero kontaidazue!
Hau da dena gaurkoz.
Hurrenerte!

 

Asteko menua





Kaixo berriro!
Gaur, asteburua dala ta ez dala, etxean, aste osorako bazkariak antolatzen gabiltza eta horretarako menu antolatzaileak bilatzen ibili eta gero, nire gustuko bat egitea bururatu zait. Eta  hemen partekatzea noski!
Sinplea eta gardena, txuri-beltzean, etxean erraz inprimatzekoa tinta gutxi erabiliaz.

Egutegiarekin bezala lehenengo antolatzailearen irudia uzten dizuet nolakoa den ikus dezazuen



Gustukoa baduzue hemen azpian deskargatzeko botoiaren gainean klikatuz deskargatu ahal izango duzue. Pdf formatuan dago, nahi edo behar aina kopia lasai egiteko
https://drive.google.com/file/d/0B_l46C50YUuwN3NoVUFsb29oZU0/view?usp=sharing

 Kontatuko didazue zer iruditu zaizuen!
Ba hauxe da dena gaurkoz, ondo pasa aurretik daukagun asteburu luze hau.
 Hurrenarte!



Ogitartekoentzako zorroa

Kaixo berriro!
Gaurko eskulana beste blog batean ikusitakoa oinarri hartuta egindakoa da. Birziklai moderno ta xarmanta lantzen duen 2nd funniest thing bloga dezute. Bertan birziklapenari buruzko tutorial eta ideia pila aurkitu daitezke , eta kasu honetan,  plastikozko poltsak rezilatzen eginiko ogitartekoentzako zorro hau egiteko tutoriala oinarri hartuta gurea egin degu.

Hasteko, materialak :
Ikusten dezutenez materiale gutxi.
Tutorial originalean oihalezko zeloa erabili beharrean oihala erabiltzen du eta josi egiten du, baina gu oihalezko zeloa erabili degu, josteko lanetan oso abilak ezbai gera

Orain pausoz pausokoarekin hasiko gera. Asko ematen du baina segituan egiten da eta ez da batere zaila.






Lehenengo egingo deguna, poltsak moztea da, heldulekuak kendu genizkien lauki zuzenaren antza hartzeko.
Behin hiru poltsak moztuta bata bestearen gainean jarri , eta labean erabiltzeko papera  puska handia moztu eta barruan sartu genun.
Ondoren plantxa bero hartu ta labeko paperaren gainetik pasa genuen poliki eta pixkanaka poltsak beraien artean pegatu eta bakarra osatu arte










Nahiko gauza dezentea geratzen ari zan eta jarraitu genuen plastikozko poltsak gehitzen.

Kolore desberdinetakoak  jarri genituen eta jarraitu genuen plantxatzen gure gustura gelditu arte.

Alde batetik zuria eta beste aldetik urdina egin genuen iruditan ikusten den bezala. Hurrengo pausoa bazterrak moztu, lau aldeak ahalik  zuzenenak gelditu arte.








Behin karratu bat lortu genuenean oihalezko zeloa hartu eta lau aldeetan jarri genuen bazterrak ondo enmarkatu arte.
Alde txuria barruko aldea izatea erabaki genuen eta kanpokoa urdina.
Alde urdina apainduz oihalezko zelo puskatxoak jarri genituen.

Bukatzeko zeloa erditik tolestuz zinta luze bat egin genuen eta izkin batean itsatsi genuen zorroa behin bilduta itxi ahal izateko.
eta prest!  bukatua!.

 Ematen duena baino errazagoa izan egitea eta hasierako iruditan ikusten den bezain polita gelditu zan. Praktikoa da benetan, garbitzeko erraza, plastikozkoa denez zapi eze bat pasa eta kitto, garbia geratzen da eta behin da berriro erabili daiteke.

Ba hau da dena gaurkoz, zuen gustukoa izatea espero det.
Animatu eta saiatu zuek ere! Eta nahi baezue zuen iritzia utzi iruzkizunetan, atsegin askoz jasotzen ditut .

Hurrenarte!