Azarorako egutegia



Kaixo berriro!
Hilabetearen  bukaera iritsi da, eta hemen nator ,datorren hilabeterako egin dudan egutegia zuekin partekatzera.
Beste batzuetan bezalaxe, txuri-beltzean eginiko diseinu sinplea da, inprimatzean tinta gutxi gastatu dezagun ;-).
Egunen azpian idazteko tokiarekin, eta oharrentzakok txoko batekin ere.
Zuen gustukoa izango delakoan nago.



Pdf.  formatuan dago deskargatzeko prest. Badakizue, nahi dituzuen kopia egin  behin deskargatuta dezutenean.
Horretarako, beti bezala deskarga botoian klik egin, eta beste orrialde bat irekiko zaizue deskarga egin ahal izateko.
Hementxe botoia:

https://drive.google.com/open?id=0B_l46C50YUuwbjZuaUpiVHMzY0U

Ba hauxe dena gaurkoz!
Gustatu bazaizue, edo beste moduko diseinuren bat  nahiago baduzue, esadazue iruzkinetan eta ikusiko degu zer egin dezakedan.
Milaesker.

Hurrenarte!



Artilezko armiarmak



Kaixo berriro!
Gaurkoan ere, halloweeneko apaingarriekin arituko gera.Oraingo honetan artilez egindako armiarmatxo batzuekin.
Beti bezala egiteko errazak, baina oraingo honetan, material piskat erosi beharko degu. Gutxi eta edonon lortzekoa, ez uste.
Hauek dira behar ditugun materialak:


Artilea, nahi degun koloretakoa, etxean erraz edukitzekoa. Pipa garbitzaileak eta pegatzeko begitxoak, edozein eskulan dendatan edo  euro bateko dendatan aurkitzen dira.
Orain armiarmak egitera. Egia esan, ez dauka konplikazio handirik, guk afal aurretik eta eskolako etxekolanak egin ondoren, tartetxo batean egin ditugu.


Kartoizkok bi zirkuluak hartu eta artilea inguruan jarri iruditan ikusten dan bezala. Ponpoi bat egin behar degu, berez.
Behin zirkulua artilez bete degunean, bi zirkuluen erditik moztuko degu artilea eta beste puskatxo bat hartu eta lotu egingo degu.


Ondo korapilatua degunean, kartoietatik atera eta badugu ponpoia. Kasu honetan, gure armiarmaren gorputza izango dena.
Orain ankatxuak:


Pipa garbitzaileak hartu, eta erditik moztu ditugu. Batzuk koloretako artilearekin bildu ditugu eta beste batzuk, beltzak utzi ditugu.
Orain ankatxuak eta begiak jartzera:


Ankak, gorputzaren ponpoia lotzeko erabili degun ari berdinarekin lotuko ditugu atzeko partetik.
Eta begitxoak adesibozkoak direnez, atzeko papertxoa kendu eta pegatu. Edo kola puntu bat eman .
Prest, baditugu armiarmatxoak eginda.

Guk, ordea, beste gauzatxo bat egin degu beraiekin.
Ankatxuak jarri eta gero, koleta hartzeko goma bat jarri diogu.....eta koletero polit hau atera zaigu, Ikusi:

Orain, nahi badezue, zuen txanda. Animatu eta egin. Erraza eta dibertigarria izan da.
Ze iruditu zaizue? koloretakoak edo beltza nahiago duzue?

Hauxe ba dena gaurkoz.

Hurrenarte!



Paperezko mamuak



Kaixo berriro!
Hementxe nago gaurkoan, halloweenerako eskuz eginiko apaingarri batekin.
Ezagutzen nautenak, badakite ez naizela festa honen oso zalea, baina azken urteetan asko ari da zabaltzen gurean ere, hortaz antzinako leloari jarraituz "haiekin ezin bada,.elkar zaitez haiekin". Edo honelako zeoze.
Gauza da,festa hau ,ez gehiegi, baino apaingarriak egitea asko atsegin dudalako, batzuekin ausartu egin naiz.
Gaurkoan mamuak.
Hau da  erabili dudan materiala:



Errazak eta etxetik dauzkagun horietakoak, beti bezalaxe.
Paperezko esku zapiak,birziklatzeko paper zaharrak, periodiko edo publia, errotulagailu beltz bat eta haria.
Honela egin ditu, ikusi:



Lehenengo paperezko bolatxoa egin det,  ondoren eskuzapia zabaldu eta barruan sartu det paperezko bola, eta azkenik haria hartu eta lotu egin det bolaren inguruan.


Orain detailetxoak. Errotulagailua hartu eta begiak eta ahoa marraztu dizkiot. Prest, badugu gure mamua egina.
Haritik zintzilikatu besterik ez zaigu geratzen.!
Honela gelditu zaizkit neri:


 Ze iruditzen?, Animatzen zarete zuek ere?
Hau da ba, dena gaurkoz.

Hurrenarte!



Opariak biltzeko papera

  

Kaixo berriro!
Gaurkoan umeekin egiteko eskulantxoa ekartzen det. Opariak biltzeko papera.
Aste honetan, nire ilobarekin laguntxo batzuen urtebetetzea dela ta, oparitxo batzuk prestatzen ari ginala, konturatu ginan biltzeko paperarik gabe geundela. Orduan bururatu zitzaidan, beste toki batzuetan ikusi degun bezala, guk geuk egitea gurea .
Esan eta egin.
Hauxe izan da gure papera egiteko erabili ditugunak:





 Errazak, beti bezala. 
Paperezko folioak erabili ditugu, opari txikiak genituelako biltzeko. Kolore desberdineko tenperak eta pintzela.
Eta etxetik genituen zigilu batzuk. 
Orain lanera:
Lehenengo zigiluen irudiak koloreztatu kontu handiz, eta gero paper gainean jarri indar pixkat eginaz irudia itsatsi dadin.


Irudiak nahi degun bezain beste jarri , berdinak ala desberdinak, koloretakoak, edo kolore bakarrekoak, ilaratan, borobiletan...
Guk ilara desberdinak egin ditugu, irudi bakoitza eta kolorearekin.
Behin gure gustura daukagunean, lehortzen utzi.
Eta lehorra dagoenean....opariak biltzera!
Gureak horrela geratu dira:


Polita, eh?!
Hau izan da, ba gaurkoa.
Ze iruditu zaizuen kontatu nahi badezute, iruzkin bat utzi, guk gustura hartuko degu!

Hurrenarte!


Betiko Jolasak


Kaixo berriro!
Gaurkoan betiko jolas baten  beste bertsio berri bat ekartzen det. Hiru hilaran jokoa. Beste batean ere jolas honen bertsio bat ekarri nuen onera, gazta kutxa bat birziklatuz, baina gaurko honetan beste bueltatxo bat emanda ekarri egin det.
De todo un poco blog eko Anna Llansak bere blogean denetarik ikasten proposamena izaten du, non bakoitzak, aldez aurretik jarritako gai baten inguruan eskulan bat egiten du. Oraingo honetan " betiko jolasak" izan da aukeratutako gaia, eta bertan parte hartzea bururatu zait, hiru ilaran honekin.
Ea  ze iruditzen zaizuen. 
CD kutxa zahar bat, eta nespresso kapsula batzuk hartu eta hauxe da egin dudana.


Ikusten duzue, beti bezala, erraz lortzeko materiala. Kola, fieltrozko irudiak, kutxa, kapsulak eta rotu permanente bat bakarrik. Ah! eta erregela bat marrak zuzen margotzeko!
Orain pausoz pausokoa:


Lehenengo fitxak egin:  Kapsulak zapaldu eta bertan fieltrozko irudiak pegatu. Nahi bada, beste materialeko irudiekin ere egin daitezke....
Orain tableroa:
Erraz, erraza. Erregela eta rotuarekin tableroa kutxaren tapan marrazten degu, eta badugu tableroa egina.

Gainera fitxak, jolasten bukatzean, kutxaren barnean gordetzen dira.
Orain jolastera!


 Ba hau da  nire proposamena, betiko joko eder bat, erabilitako materialak birziklatuz.
Orain "aprendiendo de todo un poco" ra noa parte hartzera. Pasa zaitezte handik , parte hartzaile guztien proposamenak ikustera!

Hurrenarte!


Josketa kutxa


Kaixo berriro!
Gaurkoan beste eskulan batekin nator zuengana. Oraingoan josketa kutxa polit bat.
Orain dela denbora bat,nire gertuko pertsona batek, egurrezko galleta kutxa polit bat pasa egin zidan  beste bizitza berri bat emateko.
Buruari buelta batzuk ematen ari nintzaiola, pertsona berarekin hitzegiten ari nintzala, jakin izan nuen josketa kutxarik ez zuela etxean, eta hor piztu egin zitzaidan bonbilatxoa.
Gainera bere urtebetetzea iristear zegoen....

Hemen dituzue kutxa hau egiteko erabili ditudan materialak:


Ikusten dituzue, beti bezala materiala gutxi eta eraz lortzekoak. Oraingoan chalk paint argi bat erabili egin det. Pintura mota hau erabiltzen deten lehengo aldia izan da, eta ez da azkena izango. Oso emaitza ona eman dit.
Dekorazioa, inprimatutako marrazkiak dira. Kasu honetan, vintage estilokoak, baino nahi direnak erabili daitezke.
Hemen lanaren pausoz pausokoa:


Lehengo eta behin pintura ondo zabalduz kutxa guztia margotu , barrutik eta kanpotik. Kasu honetan kapa bakarra emanda  nahikoa izan da.
Pintura lehortzen zen bitartean marrazki guztiak moztu egin ditut.


Behin marrazkiak moztuta eta pintura lehortua dagoenean,  marrazkiak nola ipini planteatu, eta ondoren kola eta pintzelaz kutxan pegatu. Gainetik ere kola kapa bat eman egin diot.


Marrazkiak pegatu eta lehortu egin direnean, detailetxoekin jarri naiz, kasu honetan ingurua errotulagailu permanentez errepasatu egin det.
Eta hemen da lan honen emaitza. Vintage estiloko josketa kutxa!

Hau izan da gaurkoa ba.
Ze iruditzen zaizue??  Polita? Zuen iritzia jakitea gustatuko litzaidake.

Hurrenarte!

Brownie azkarra




Kaixo berriro!
Gaurko honetan, festa eguna daukagunez, erraz eta azkar egiteko gutizi batekin nator. Txokolatezko brownie gozo batekin.
Oso, oso, oso azkar eta erraz egiten den errezeta da. Bol bat, molde bat, batidora , goilara eta labea , horiek dira behar ditugunak.
Hasiko gera:

Labea 180º tan  berotzen jarriko degu eta moldea gurinez igurtzi eta irineztatu .

Bol batean jartzen ditugu:
  • kakao krema katilu bat
  • bi arraultze
  • hamar koilarakada irin
Orain batidora hartu eta dena ondo nahasi.
 Labean sartzen degu 30 minutuz.
Eta prest! Badugu gure brownia.
Ikusten dezutenez , ez dauka errezeta honek, inolako konplikaziorik.


Ondo ateratzen da beti. Konprobatua!

Gainetik txokolate urtua jartzen badiozue, mundiala geratuko zaizue ;-)
Hau da dena, ba, gaurkoz.
Animatu eta probatu eta kontaidazue!

Hurrenarte!




 

Paketatze polita fruta sareekin




Kaixo berriro!
Gaurkoan berriro patypeando blogeko paketatze polita proposamenean parte hartzera noa.
Hilabete honetan proposamena fruta sareekin eginiko paketatze polita.
Hemen ba nirea.
Patata eta tipulen sareak lortu ditut. Patatena dendan erositako patatekin etortzen dena da. Tipulena berriz, lanera ekartzen diguten tipula zakuen puska eder bat da.


Goraiza batzuk eta zelo apur bat eta bagoaz paketatzera.
Oraingo honetan txakolin botila bat, oparitarako bildu nahi nuen, eta hau izan da pausoz pausokoa
Lehenengo botila patata sarean barruan sartu eta bildu egin nuen goiko partean sareak zeukan ariarekin, begira:




Ondoren, sare laranjaren tira zabal bat artu eta erditik bildu egin det, beste sare puska batekin erditik lotuz lazo handi bat lortzeko.
Eta lazo handia botilaren lepoan lotu egin det  beste korapilo batekin.
Piskat xoxito geratzen denez, eta gainera botila gehiegi ikusten dela konturatua, sare laranjaren beste tira zabal bat hartu eta botilaren inguruan jarri det gorontza.
Ikusi:


 
Prest!
Badugu egina gaurko paketatzea.
Botila aurkeztu eta oparitzeko era original, polit eta merkea iruditzen zait
 Nahiko itxuroso gelditu da, ezta?.
Orain hilabete honetako  paketatze polita fruta sareekin parte hartzera noa. Pasa zaitezte handik besteen proposamenak ikustera!

Hurrenarte!


Urriko egutegia

Kaixo berriro!
Hemendik agertzen naiz presaka, hilabete honetarako egutegia ekartzera.
Konturatu gabe, urria iritsi zaigu, eta berandutxo nabil, baina hemen dezute.
Oraingo honetan inprimagarria da, txuri beltzean eta nire oso gertuko pertsona batek eskatu zidan bezalaxe, bertan idazteko tokiarekin.
Kontatuko didazue honelakoa edo ordenagailurakoa, digitala, nahiago dezuten.
Iruzkinetan nahi dezutena eskatu eta saiatuko naiz prestatzen.


Nire inprimagailu guztiak bezalaxe, pdf formatuan dago deskargatzeko prest.Eta nahi dezuten aina kopia egin daitezke.
Beti bezala egutegia lortzeko , deskargatu botoian klik egin eta beste leiho bat irekiko zaizue deskarga horria.
Hementxe dezute:

https://drive.google.com/open?id=0B_l46C50YUuwbmRfSWNYMU9rNHM




 Hau da dena ba, gaurkoz.
Atsegin baduzue, sarrera konpartitu zuen sareetan , jende gehiagok aukera izan dezan egutegia lortzeko.

Hurrenarte!